Gora Deustuko sagardo berria!!!!

Larunbatean Deustuko Txotx irekiera egin genuen Müllerenean. Ane Rotaetxe berbaizuk ireki zuen kupela eta ‘Gora Deustuko sagardo berria’ oihukatu zuen, edateari eta jateari ekin aurretik. Eta horrela eman genuen Müllerenean, mozorrotuta eta umore onez.

Eskerrik asko Ane!!! Gora Deustuko inauteriak!!!

 

Partekatu

Arratsalde goxoa Uxue Alberdirekin

Pasa den ostegunean Uxue Alberdiren bisita izan genuen Irakurleen Txokoan. Hirugarrenez etorri zen elgoibarrera gure ‘letra txikien errepublikara’ eta hirugarrenez gozatu genuen bere anekdotekin. Jenisjoplin (Susa, 2017) liburuaz hitz egin genuen, baita hura idazteko testuinguruaz ere: nolakoa zen 2000. urteko Elgoibar, zer jende mota zegoen eta zerk eraman zuen liburu hau idaztera.

Uxue Alberdi Irakurleen Txokoan

Benetan be merezi izan zuen entzutea, Uxueren unibertsoa ezagutu nahi duena has dadila Jenisjoplin irakurtzen, bere lehen ‘eleberri osoa’.

Oh: argazki guztiak hemen

Inauteri itzelak Berbaizun!

Inauteriak datoz eta Berbaizun prest gaude:

Ostiralean Mikel Laboaren aztarnak kantatuko ditugu Müllerenean:Laboaren aztarnakLarunbatean sagardo berria probatu eta txotx egingo dugu bertan:  TXOTX KARTELA AZKENA

Eta igandean Agate Deuna ‘aintzalduko’ dugu kalean: Agate Deuna 2018

Bien bitartean, Deustuko ‘Iñauteriak’ gozatuko ditugu!

Deustuko Inauteriak

Gora Inauteriak! Biba ‘Iñauteriak’!