Eman izena Berbaizun: 94 447 10 42 ala berbaizu@euskalnet.net
Monthly Archives: February 2018
Bihar 19:00etan etorri gurekin kantatzera Gazte Lokalera!
Euskal musikaren historia markatu duten hit guztiak kantatuko ditugu! Erromaria baten modukoa izango gara, baina teoria apur batekin! Eztarria berotuta ekarri!
Azken egunak Gometxan izena- emateko! Animatu!
Asteburua Barrian!
Bertso- bazkari batekin amaituko da Aferak larunbatean!
Aferez inguraturik gaude, aferek mugitzen dute mundua eta aferek osatzen dituzte gure eguneroko kezkak. Badaude aferen inguruan asko jakin baina isiltzea nahiago dutenak eta badaude ere aferetaz inoiz ez hausnartu arren berba eta berba egiten dutenak. Edonon entzuten dugu aferek bere joanean utzitako doinua, etxeetako eskatze txikienetatik telebistako plato handienetara. Eta hori baino ez diegu eskatuko irailetik aurrera Deustuko Herrikoan abestuko duten bertsolari gazteei, ez diezaietela ihes egin mahaigainean jarriko ditugun aferei, horren gutxi eta horren beste. Hau horrela, has dadila festa, aferaz afera jar dezagun gaia.
Erdu Bogara Ozenekin!
Gazteek! Ozenek plan berria proposatu nahi dizue: martxoaren 3an BOGA garagardo fabrikara bisita gidatua 12€tan (dastaketa, pikotea eta bisita gidatua barne).
Baietz 20 lagun bildu!!!
Bizkaibusen izango da bidaia, ekarri zure BARIK txartela!!!!
Gometxatarren hurrengo abentura parte hartu nahi?
Gometxatarrek laster abiatuko dute abentura berria. Martxoaren 9an ekingo diote bidaia berriari eta bidaide bila dabiltza. Hiru abentura berri biziko dituzte udaberrian: Etxerik gabeko barraskiloa, Ilargia betetzen denean eta Bat, bi, hiru!
Saioak astelehenetan 18:00etan izango dira Müllerenean. Zuen umeen izenak emateko guri idatzi, berbaizu@euskalnet.net, ala deitu, 94 447 10 42.
Martxoaren 1ean 19:00etan: Euskal Musika Ezagutzen Gazte Lokalean!
Martxoaren 1ean 19:00etan euskal musikaren historian barrena ibiliko gara Deustuko Gazte Lokalean. Ibilbide musikatua izango da eta 60. hamarkadatik hona egon diren ‘hitak’ oinarri izango ditu, zein bere testuinguruan kokatuta. Esaterako, kanta puxka hau:
eta beste hau:
Gure setlist osoa entzun nahi baduzue, erdu martxoaren 1ean Gazte Lokalera! Zuen eztarrien zain izango gara!
‘Gatazkarik gabeko teknologiarekin bat’ kanpainarekin bat egin dugu
Berbaizuk Alboanek sustatutako ‘Gatazkarik gabeko teknologia’ kanpainarekin bat egin dugu. Hori dela-eta, mugikor zaharrak eta batera zaharrak birziklatzeko potoa jarri dugu lokalean.
Mugikor zaharra baldin badaukazu, Berbaizura ekarri, birziklatzera bidaliko baitugu!
Nebbian Müllerenean (argazkiak, bideoak…)
Otsailaren 2an Gernikako Nebbian taldeak kontzertua eman zuen Müllerenean, Laboaren Aztarnak ekimenaren barruan. Donostiako abeslariaren bertsioak egin zituen Valentina Ridolfik eta Aritz Laboak osatutako taldeak. Euskaraz abesteaz gain, gaztelinaz, italieraz, ingelesez eta frantsesez ere kantatu zuten.
‘Ahots goxo bat kitarra on bat lagunduta’. Halaxe laburbildu daiteke kontzertua, izan ere, hain goxo egon ginen euren kantak entzuten ze bi ‘bis’ eskatu genizkion taldeari. Lastima hirugarrena eskatu ez izana…