Jakiminez beterik zaudetela badakigunez, desfilean ikusiko dugu elkar, Deustuko kaleetan zehar, gu hortik ibiliko baikara dantzan, abesten eta oihukatzen, eta ahal bada, jasotako saria ospatzen ere, noski!
Monthly Archives: January 2018
Bihar 20:00etan Uxue Alberdi Irakurleen Txokoan!
Jarduerez betetako astea Berbaizun!
Eta datorren larunbatean: Deustuko Txotx Irekiera Müllerenean!
Gaur zortzi Müllerenean… Nebbia (Laboaren Aztarnak)!
Zita 20:00etan izango da Müllerenean eta Laboaren Aztarnak proiektuaren barruan izango da kontzertua, zeinak musikari pasaitarren ondarea aldarrikatu nahi baitu.
Inauteriak Berbaizun
Deustuko Inauteriak gero eta hurbilago dago eta Berbaizuk bere alea jarriko du. Aurten ere Jai Batzordeak antolatutako jardueretan parte- hartuko dugu eta, horretaz gain, bere ekintza propioak antolatuko ditu:
Otsailaren 2an 20:00etan: Laboaren aztarnak Müllerenean:
Zenbat taldek hainbat aretotan Mikel Laboaren kantak joko dituzte eta otsailaren 2an 20:00etan Nebbian taldeko kideek musikari pasaitarraren ondarea ekarriko digute Müllereneara. Gernikarrek Laboaren musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainko digute!
Otsailaren 3an 20:00etan: Txotx irekiera Müllerenean!
Inauterietan ohitura bihurtu den Deustuko Txotx Irekiera egingo dugu Müllerenean. Beti lez, sagardo kupela ekarriko dugu eta sorpresa izango den txotxeroak ‘hauxe da Deustuko sagardo berria’ esango du edaten hasi aurretik. Zer jan eta zer edan egongo da giro onean! Aurten, Euskaraldiaren harira, ahobizi edo belarriprest txapa ekartzeko gonbitea egiten dizuegu!
Otsailaren 4an 19:00etan, Agate Deuna Done Petritik
Otsailaren 4an Agate Deunaren koplak kantatuko ditu Kantugintza taldeak. 19:00etan aterako dira Done Petritik, inauteriei kantuz agur esateko.
Urtarrilaren 31an Uxue Alberdi Irakurleen Txokoan
Irakurleen Txokoak data berria dauka, urtarrilaren 31a, orduan etorriko da Uxue Alberdi. Bere ‘Jenisjoplin’ liburuaren gainean hitz egingo du irakurleekin Bidarten.
Oh: Uriolan elkarrizketatu zuten asteazkenean
Irakurleen Txokoa: Gaurko saioa bertan- behera
IrakurleenTxokoa: Gaurko saioa bertan- behera geratu da. Data berria finkatzean abisatuko dizuegu.
Barkatu endredoa!
Euskara ikasi nahi duzu? Ecuador Etxean aukera daukazu!
U-17an Uxue Alberdi Irakurleen Txokoan!
Urtarrilaren 17an Uxue Alberdi idazle eta bertsolaria Irakurleen Txokoan egongo da. Bertan Jenisjoplin (Susa, 2017) liburuaren gainean hitz egingo du irakurleekin. Zita 20:00etan izango da Bidarte Udaltegian.
Ez galdu!