Berbaizu Euskara Elkarteak abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra oporrak hartu ditu.
Ondo pasa jaiak eta urte berri on!!!
Berbaizu Euskara Elkarteak abenduaren 22tik urtarrilaren 8ra oporrak hartu ditu.
Ondo pasa jaiak eta urte berri on!!!
Urtarrilaren 17an Uxue Alberdi idazle elgoibartarra Irakurleen Txokora etorriko da Jenisjoplin (Susa, 2017) aurkeztera. Zita 20:00etan izango da Bidarte Udaltegian! Erdu!
Suge eta Satorrek orain arteko joan etorrietan trikimailu asko lapurtu dituzte eta herria erne dago! Isil -isilik eta gorputzaren pisua nabaritu barik txorimaloaren ondora bueltatu dira.
Aste honetan Trikimailuen Baratza hasi dugu! Suge eta Sator Gometxara etorri dira ipuinaren hasiera kontatzera. Trikimailuen Baratzeko txorimaloak ez daki animaliak beldurtzen eta hauei herriko trikimailu guztiak biltzeko eskatu die. Guk ikastolan eta etxean egindako trikimailuak elkarbanatu ditugu eta hauek txorimaloarentzat geldituko dira.
Oraingoan ez gara ezerezetik hasi, paper zurian orban beltz bat topatu du bakoitzak eta horretatik abiatuz txorimaloa eratu da. Batzuek orbana buruan txertatu dute; beste batzuek gorputzean… “txorimaloak atzaparrak ditu” , “txoriak hurbildu zaizkio eta beldurrez eskapatu dira lagunei abisatzera”, “begiak bueltaka ari zaizkio”… Maltzurrak diren formak eta bizipenak azaleratu ostean, elkarrekin txorimaloaren eskulturarekin hasi gara.
Non sartu ote dira Suge eta Sator?? Datorren astean ikusiko dugu!
Oh: Tailerreko argazki guztiak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen
Zuhaitzak kili-kiliak sentitzen ditu barnean berak bizitakoak burura ekartzen dituenean… Bat-batean zizare bat zuhaitzaren enborreko zulotxo batetik atera zaio.
Zuhaitzaren barnea oso iluna da, belarrien bitartez zuhaitzaren barneko koloreak entzuteko gai izan da.
“Koloreak ezin dira entzun!” Ez? Musika jarri eta mota eta indarraren arabera kolore batekin erlazionatu dugu. “Musika beltza da, oso fuertea delako”, “urdina, itsasoan nengoela iruditu zaidalako”, “horia, oso suabea delako”, “urdina, txoriak entzun direlako eta txoriek itsasoan hegan egiten dutelako”. Musikak hamaika kolore dauzka! Hori aprobetxatuz, erritmo, tentsio eta forma ezberdinetan mugitzen ibili gara, bakoitzak koloreak esaten zionaren arabera.
Amaitzeko, hiru kolore berezien magia ikusi dugu. Ureztaontzi bakoitzetik kolore bateko ura ateratzen da (gorria, horia eta urdina) hirurak zuhaitzaren sustraietan nahastean marroia sortu da, zuhaitzaren enborreko kolorea.
Urrunetik datozen hiru ur ezberdin horiek ezinbestekoak dira zuhaitza den hori izateko.
Datorren astera arte!!
Oh: Argazki guztiak hemen ikusgai:https://flic.kr/s/aHsm9yn9kW