Euskara lagundu Xiberoa gozatuz!

Aurten ere Xiberoako ikastolak laguntzeko Ikaskoli otarrak egongo dira salgai. Ekimenak bi helburu dauzka:

1- Tokiko janariak ezagutzera ematea

2- Ikastolako egoera ekonomikoa hobetzea

Ikaskoli 2017

Bi otar mota daude: Ahüzki (40€) eta Irati (52€). Gainera, aurten nobedade bat dago: Behin bazen ikastola diskoa egin dute Eperra ikastolako umeek. Salgai dago webgunean. Erosketa egiteko argibideak hemen dituzue: http://www.ikaskoli.eu/nola-erosi.htm

Animatu euskara laguntzera Xiberoa gozatuz! Merezi du-eta!

Partekatu

Izan zaitez berbalagun Deustualdean!

Euskaraz hitz egin nahi duzu baina ez dakizu norekin? Zure euskara maila hobetu nahi duzu eta lotsak kendu? Lasai, Berbalagun taldeak horretarako daude eta Deustualdean zein Bilbon parte hartzeko aukera dago.
Berbalaguna- gif

Deustualdeko berbalaguna izan nahi baduzu, hemen sartu eta izena eman: http://berbaizu.eus/berbalaguna/egin-berbalagun/

Bestalde, Bilbon berbalaguna izan nahi baduzu izena eman lotura honetan (IZENA EMAN) edota telefono hauetara deitu: 94-4471042 / 607530132 Berbalagunak

Animatu eta euskara praktikatu eta bizi!

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen… (I)

Gaur Amalur asmatzailearen kondaira ezagutu dugu. Makusi hodeia benetan existitzen al da? Hodei berezia dela esaten dute. Begiratzen duzun lekuaren arabera forma aldatzen du, baina hodei bera da.

 Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen... (I)

Zer egin dezakegu hodeia ikusteko? “Betaurreko batzuk sortu”, “teleskopioa”, “kobazulo batean sartu, han itxaron hodeia sartu arte eta harrapatu”, “leiho magikoa”
 
Zeruari begira jarri gara hodeiak marrazten. Hodei berari, forma desberdinak topatu dizkiogu. “Zaldia”, “untxia”, “ahatea”, “kea”, “pertsona bat”
Guk zeruari begiratzen genion bitartean hodeiak guri begiratzen zigun.
Horretarako bikoteka jarri gara eta geruza garden baten bitartez, zerua eta lurra banatu ditugu. Batzuek hodeiaren rola hartu dute eta besteek Amalurrena. Oso desberdina izan da margoa norberaren gainean sentitzea, edo bikotearen gainean margotzea.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen... (I)

Bukatzeko, guztion artean teleskopio erraldoia eraikitzen hasi gara. Batzuek bozetoa prestatu dute eta besteek, horri jarraituz, egiteari ekin diote. Teleskopioan begiratzen dugun zuloaren arabera, kolore eta forma desberdinak topatuko ditugu. Baietz honekin hodeia azkar aurkitu!
Datorren astera arte!

Bihar 20:00etan Kattalin Miner Bidarten

Bihar 20:00etan Kattalin Miner idazlearekin solasean egoteko aukera izango dugu Bidarten. Bere Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2016) liburua berbagai izango dugu Irakurleen Txokoan. Hernaniarrak idatzi duen opera primaz berba egingo dugu, 2016ko Igartza Saria irabazi duena.

Kattalin Miner izango da aurtengo hirugarren gonbidatua Irakurleen Txokoan, Kirmen Uribe eta Joxean Agirreren saioen ostean.

Nola heldu naiz ni honaino- Irakurleen Txokoa

Larunbatean Txantxi-aurkezpena eta gaur 19:30ean guraso bilera!

Txantxi-aurkezpena 2

Azkenean hasi dugu Txantxikutarrok horrenbeste espero genuen ikasturtea. Biziki maite dugun sudadera berdea jantzi eta larunbat arratsaldea Done Petri plaza musika eta gaztetasunez bete genuen.
Arratsaldeko 17:00etan geratu eta elkarren izenak ikasi ostean, gogotsu ekin genion Deustuko kaleetan zehar antolatutako ginkanari. Deustuko punta batetik bestera ibili ondoren eta txoko desberdinetako frogak behin gaindituta, ginkana hasi genuen leku berera bueltatu ginen, Done Petrira.

Txantxi-aurkezpena

Ginkanan “gastatutako” energia guztia berreskuratzeko, musikaz girotutako merendolaz disfrutatzeko aukera izan genuen, baita berrienek txantxi-otordu bakoitzaren aurretik ezinbesteko dugun “ñam ñam on egin” abestia ikasi ere.
Gogoratu, gaur, urriak 9, guraso bilera egingo dela Bidarten 19:30tan, eta ordutik aurrera matrikulatzeko epea zabalduko dela. Animatu denok gurekin euskara hutsean kurtsoaz disfrutatzera! Arratsalde pasa, egunpasa, asteburupasa eta astesantupasa ahaztezinak bizitzera! Egunerokotasuna berdez janztera!
IKU IKU TXANTXIKU!!!!