Urriaren 16an Gometxaren 3. abentura martxan

Gometxak bere hirugarren abentura biziko du urriaren 16tik abenduaren 11ra eta hiru istorio berriak izango ditu abiapuntua: ‘Ikusi, non dago makusi’, ‘Hiru kolore berezi’ eta ‘Trikimailuen baratzea’.

Gometxa III eskuorria
Izena emateko epea urriaren 6ra egongo da zabalik. 94 447 10 42 telefonoan edo berbaizu@euskalnet.net helbidean egin ahal duzue.

 

San Inazion eta Elorrietan ere saltokiak euskaraz!

Uda partean osteratxo bat egin dugu San Inazion eta Elorrietan eta ‘hemen euskaraz, hemen berbaizu‘ pegatina banatu dugu ezker-eskuin.

SAN INAZION 

  • KABIA: Orixe 48
  • ELECTRICIDAD ARGIA: Navarro Villoslada 12
  • ASESEORÍA ALCASA: Navarro Villoslada 11
  • GERNIKA TABERNA: Navarro Villoslada 1
  • SALÓN DE BELLEZA PURI: Baztan Haranaren Plaza, 2
  • BAR TXIKIA: Toribio Alzaga
  • GELTOKI TABERNA: Etxepare kalea 1
  • FONTIBRE CAFE BAR: Orixe 22
  • CARROCERÍAS SAN IGNACIO: Orixe 30
  • AUTOSONIDO JESÚS S.L.: Orixe 28
  • PINTURAS I. ALFARO: Orixe 20
  • PELUQUERÍA ORIXE: Juan de Antxeta 16
  • CERVECERÍA ANDER: Andaluzia kalea 1
  • LAGUN TOKI TABERNA: Andaluzia kalea 3
  • PALACIOS GIMILEO FARMACIA: Andaluzia kalea 3

ELORRIETA:

  • MERCERÍA CRIBELT: Juan de la Encina 2
  • PESCADERÍA ELORRIETA: Lehendakari Agirre etorbidea 186

Hemen euskaraz hemen berbaizu- txikia

Guztira, 75 saltokik baino gehiago daukate gure pegata eta zerrenda osoa blogean ikusgai dago. Baten bat falta bazaigu, abisatu!!!!

Irailaren 19an 11 EGUN EUSKARAZ aurkeztuko dugu Müllerenean!

Uda hasi aurretik iragarri bezala, Deustualdeko euskaldunak aktibatzeko proposamena abiatuko dugu udagoienean: 11 EGUN EUSKARAZ. Proposamenaren xehetasunak irailaren 19an 19:00etan aurkeztuko ditugu Müllerenean, beraz gorde eguna eta zure ekarpenak!

Bakarka ezin da
PD: Zergatik izen aldaketa?

Hasieran batean ’72 ordu euskaraz’ ekimena antolatzeko asmoa geneukan eta izen horrekin zabaldu genuen, baina Euskaltzaleen Topaguneak Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz 2018ko antolatuko duen ekimenaren berri izan genuenetik, iraupen bereko ekimena antolatzea erabaki genuen. Horiek horrela, datorren urteko aktibatze kanpainaren datak aukeratu genituen eta, horren ondorioz, izena aldatu ere bai, ’72 ordu euskaraz’ ’11 EGUN EUSKARAZ’ bilakatuz.

Kantaldi ederra Urduñan!

Kantugintza taldeak IV. Euskal Kanta herrikoien topaketan parte hartu zuen igandean Urduñan. Josefinos elizan entsaioa egin ostean, talde bakoitzak abesti bat kantatzeko aukera izan zuen Foru Enparantzan eta Kantugintza taldeak Oi ama Euskal Herri aukeratu zuten:

Kantugintza Urduñan

Ondoren, beste lau taldeekin eta Urduñako musika bandarekin, Xalbadorren heriotzean eta Furra Furra kantatu zituzten. Orduantxe atera zuten argazki hau, Kantugintza taldea ezkerraldean dago. Kantugintza Urduñan

Guztira 118 lagun bildu ziren kantatzeko eta 150 bazkaltzeko eta, zelan ez, bazkalosteko musikala izan zen. Egun ederra, benetan, oso aukera ona ikasturte berriari kantaz kanta ekiteko!

Argazkiak: Isaura Miguez

Martxan gara!

Berbaizu Euskara Elkartea martxan da. Ohiko ordutegiak izango ditugu, gainera. Astelehenetik ostegunera 09:00etatik 14:00ak arte eta 15:30etik 17:30ak arte eta ostiraletan 09:00etatik 14:00ak arte.
Martxan gira!

Era berean, gogoratu nahi dizuegu irailaren 19an Deustualdeko euskaldunak euskaraz berbetan jartzeko ekimena aurkeztuko dizuegula Müllerenean 19:00etan. Erdu!

Bukatzeko, igandean Kantugintza taldeak IV. Euskal Kanta Herrikoien topaketeetan parte hartuko dute Urduñan. Alkondara zuria eta koadrodun zapia jantzi behar da, eta gizonak txapelak ere bai. Bazkaria doan da. 10:05ean aterako dira Abandoko tren geltokitik! Animatu kantatzen! Koroatze jaia Urduñan