Monthly Archives: September 2017
Gaur 19:00etan ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak’ Bidarten!!!
Gaur Lasarteko eta Aguraingo euskaldunak aktibatzeko kanpainei buruz jardungo dute gure bi protagonistek. Ainhoa Arbaizak ’75 ordu euskaraz’ egitasmoan parte-hartu du eta Pikabeak ‘Baietz 40 egun euskaraz’en. Biek euren esperientziak kontatuko dizkigute. Horretaz gain, eurekin berriketan egoteko aukera egongo da.
Ez galdu! 11 EGUN EUSKARAZ martxan da!
Aldaketa: Urriaren 18an Kattalin Miner Irakurlearen Txokoan
Miren Gorrotxategi ezin da Irakurlearen Txokora etorri eta bere ordez Kattalin Minerek saioa egingo du. Idazle hernaniarraren opera primaz jardungo dugu, Nola heldu naiz ni honaino (Elkar, 2017), 2016ko Igartza Saria garaile atera zena. Urriaren 18an 20:00etan izango da saioa Bidarten.
Bihar 19:00etan ‘Euskarazbizitzeko esperientziak’ Bidarten
Gometxa: ume bakar bat falta da taldea osatzeko!
Urriaren 16an Gometxaren hirugarren abentura abiatuko da eta ume bakar bat falta da taldea osatzeko.
Zeren zain zaude?
Ostegunean 20:00etan: bertso-aferak Herriko Tabernan
Aferez inguratzen hasia da Deustuko Herriko Taberna, aferak lantzen dituzte Elorri Bertso Eskolako kideak eta aferak jarriko ditugu oholtza gainean gure lehenengo lau gonbidatuentzako. Aferetan murgilduko gara ostegun honetan 20:00etatik aurrera, aferek lehortuko dituzte bertsolarien eztarriak eta baita ikusleen barreak sortarazi ere. Hurbildu zaitezte aferen zirkura!
Ostegunean 19:00etan Bidarten: ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’
Datorren ostegunean, irailaren 28a, ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’ berbaldia eskainiko dute Ainhoa Arbaizak eta Joxe Pikabeak. Arbaizak ’75 ordu euskaraz’ egitasmoan parte-hartu du eta Pikabeak ‘Baietz 40 egun euskaraz’en. Biek euren esperientziak kontatuko dizkigute. Horretaz gain, eurekin berriketan egoteko aukera egongo da.
Ez galdu! 11 EGUN EUSKARAZ martxan da!
Irailaren 28an 19:00etan: ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’ Bidarten
Datorren ostegunean, irailaren 28a, ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’ berbaldia eskainiko dute Ainhoa Arbaizak eta Joxe Pikabeak. Arbaizak ’75 ordu euskaraz’ egitasmoan parte-hartu du eta Pikabeak ‘Baietz 40 egun euskaraz’en. Biek euren esperientziak kontatuko dizkigute. Horretaz gain, eurekin berriketan egoteko aukera egongo da.
Ez galdu! 11 EGUN EUSKARAZ martxan da!
11 egunez euskaraz bizitzeko erronka
Atzo 11 EGUN EUSKARAZ egitasmoa aurkeztu genuen Müllerenean. Euskal Herriko hainbat txokotan egin diren esperientzietan oinarrituta, Deustualdeko euskaldunak euskaraz biziko gara azaroaren 23tik abenduaren 3ra arte. Lasarteko ereduari eutsiko diogu eta parte-hartzeko bi era egongo dira:
– Ahobizi: euskaldunekin euskaraz egingo duena eta ezezagunekin lehengo berba euskaraz egingo duena.
– Belarriprest: euskara entzuteko prest dagoena nahiz eta euskaraz zein erdaraz erantzun dezaken. Figura hau giltzarria da, izan ere, euren burua euskaraz berbetan ikusten ez dutenak euskarara erakartzeko bidea izan daiteke.
Figura bakoitzari txapa bat dagokio, atzo aurkeztu genituenak, eta 11 EGUN EUSKARAZen parte-hartzeko baldintzak bi dira: Deustualdean bizi, lan egin edo ikastea eta 14 urtetik gorakoa izatea.
Lantalde irekia eta anitza osatzeko premia
Horrekin batera, lantaldea osatzeko premia azaldu genuen, Berbaizutik independientea izan behar duena. Helburua da ahalik eta lantalde irekien eta anitzen osatzea Berbaizuren radarretik kanpo daudenak aktibatzeko. Horretarako, gonbidatzen zaituztegu bertan parte-hartzen.
Datorren ostegunean, hilaren 28an, Lasarte eta Aguraingo lagunak Bidartera etorriko dira 19:00etan euren esperientziaz berba egiten eta galderak egiteko tartea egongo da.
*Atzoko argazki guztiak hemen.