Asteartean urtea bukatu genuen Gabiñan. Ohi lez, oilaskoa jaten bildu ginen urte berezi hau bukatzeko eta, baita uda ona elkarri opa egiteko ere.
Uda on!
Asteartean urtea bukatu genuen Gabiñan. Ohi lez, oilaskoa jaten bildu ginen urte berezi hau bukatzeko eta, baita uda ona elkarri opa egiteko ere.
Uda on!
Uztailarekin batera, Berbaizu Euskara Elkarteak ordutegiak aldatuko ditu eta 08:00etatik 14:00ak arte egongo da zabalik.
Berbaizuko kamisetak lokalean ditugu salgai. Ostiraleko kamiseta tailerran egin genituen kamisetak dira. Umeentzako kamisetak 3€tan daude eta nagusientzat 5€. Lokaletik pasa eta hartu zurea!
Berbaizu Euskara Elkarteak kamiseta tailerrean aritu ziren lagunei eskerrak eman nahi dizkie! Mila mila esker!
Gaur 18:00etan kamiseta tailerra egingo dugu Berriz Plazarako bidean, Izeki tabernaren parean hain zuzen. Aitor Urkijo “Boti”k eta Bonik gidatuko dute.
Animatu eta erosi zure kamiseta!
Bihar 18:00etatik 20:00ak arte kamiseta tailerra egingo dugu Berriz Biderako plazan. Aitor Urkijo “Boti”k eta Bonik berriz gidatuko dute.
Animatu eta erosi zure kamiseta!
Igandean 50 txantxikukide inguru bildu ginen hamaika ekintza eta emozioz betetako ikasturte hau behar bezala agurtzeko. Goizeko 10:00etan bildu ginen ikastola parean Otxandiora eramango gintuen busaren zain. Bihurgunez betetako ordubeteko bidaiaren ostean erdi zorabiatuta jaitsi ginen busetik baina aurrean genuen abentura parkea ikustean gaitz guztiak desagertu zitzaizkugun. Goiz osoa eman genuen zuhaitzetatik zintzlik zirkuitu ezberdinak egiten eta era berean, gure bertigoa gainditzen. Eragozpen bakarra beroari aurre egiteko iturririk ez egotea izan zen, beste guztiagatik esan dezakegu euskeraz egun paregabeaz gozatzeko aukera izan genuela.
Bukatzeko, gogorarazi nahi dizuegu igandekoa ikasturte amaierako jaia bazen ere, oraindik udalekuak ditugula aurretik, non 11 egun igaroko ditugun Euskal Herriko txoko ezberdinak ezagutzen!
Iku, iku, iku Txantxiku!
PD: Argazki guztiak sakatu hemen
Astelehenean Kantugintza taldeak oporrak hartu zituen. 20:00etan Bidarten geratu ziren azken entsaioa egiteko eta kantuz kantu Bordatxora heldu ziren, non afari oparoa zeukaten. Kantaz kanta afaldu zuten eta bukaera elkarri opor onak opa ostean merezitako atsedena hartu zuten.
Ondo pasa! Irailera arte!
Bihar 19:00etan Labore proiektua aurkeztuko dute Müllerenean. Bertako elikagai osasungarriak prezio herrikoietan saldu eta erosi ahal izateko elkartu dira Laboreko kideak. Hurbileko produktuen alde egiten duteeta ekoizle zein kontsumitzaileentzat onuragarriak eta justuak izango diren harremanak sustatzea dutehelburu eta 2017ko urria bukatu baino lehen supermerkatu itxura izango duen kontsumo kooperatiba martxan jarriko dute Bilbon.
Informazio gehiago hemen
Animatu!
Urteurrenean kamiseta tailerrak izandako arrakasta dela-eta, udako solstizioa aprobetxatuko dugu bigarren kamiseta tailer bat antolatzeko. Ekainaren 23an arrastian (18:00etatik 20:00ak arte) egingo dugu Berriz Biderako plazan eta Aitor Urkijo “Boti”k eta Bonik berriz gidatuko dute.
Animatu eta erosi zure kamiseta!
Bihar 19:00etan Gutik Zura dokumentala proiektatuko dute Euskararen Etxean. Jon Maiak zuzendu duen lana da eta berarekin berba egiteko aukera egongo da filma bukatu ostean.
Informazio gehiago Azkue Fundazioaren esteka honetan.