Ostiralean 19’30ean Italiaren gaineko berbaldia Müllerenean

Ostiralean VI. Bidaia Kontaketak abiatuko ditugu 19’30ean Müllerenean. Berrikuntza batekin dator aurtengo edizioa, lehen aldiz mahai-inguru bat antolatuko dugu-eta. Bego Altunak eta Laura Freijok osatuko dute mahaia eta Italian eman dituzten egonaldiez berba egingo dugu. Begok Trenton egin du egonaldia eta Laurak Erroman Erasmusa eta biek Italiari buruzko ikuspegi poliedrikoa eskainiko digute.

Bidaia Kontaketak

Italiara bidaiatu nahi baduzu, erdu ostiralean 19’30ean Müllereneara. Maleta ekarri!

 

Partekatu

Datorren ostiralean hasiko dira Bidaia Kontaketak Müllerenean

Datorren ostiralean, ekainaren 2an, hasiko dira aurtengo Bidaia Kontaketak. Bego Altuna eta Laura Freijo Italiari buruz mintzatuko dira Müllerenean 19:30etik aurrera. Biek bertan ikasi dute aurten, Bego Trenton eta Laura Erroman, eta Italiaren gaineko ikuspegi poliedrikoa eskainiko digute.

Bidaia Kontaketak

Kartelan ikusten duzuenez, ekainaren 6an Amaia Mintegiren txanda izango da. Deustuko gazteak Greziarako karabanan eta Zaporeak proiektuan parte hartu du. Batean zein bestean errefuxiatuen eremuetan egon da eta bizipen horien gainean berba egingo digu.

Zikloa bukatzeko ekainaren 9an, Iñigo Calleja gazte ibarrekolandatarra Sofian ikasten ibili da berriki arte. Bulgariako kapitalaren bizimodua eta herrian zehar egin dituen bidaiak aipatuko dizkigu bere berbaldia.

Berbaldi guztiak 19:30ean egingo dira Müllerenean. Esan gabe doa sarrera librea dela eta berbalariekin solastatzeko aukera egongo dela. Beraz, gorde egunak agendan, hartu maleta eta erdu gugaz munduari beste bat ematen!

Hiriko bonba (Yerai García- Ibarrekolanda BHI)

Gaur eguna da. Bonba jartzeko momentua. Hiriaren erdigunean jarri behar dut, baina ez nau inork ikusi behar. Pentsatu dut oso ideia ona dela zakarrontzian sartzea. Baina une zehatz batean jarri behar dut, inork ikus ez dezan.

Dena planeatuta nuen moduan irten da, bonba zakarrontzian dago. Joan naiz nire apartamentura, bonbatik 200 metrotara, dena oso ondo ikusteko. Soilik kabalgata pasatu arte itxaron behar dut, dena jendez bete arte. Momentua heldu da eta botoia sakatu dut. Bonba pizteko 3 segundo geratzen dira…..3……2……1…. Bideojokoa pasa dut!

 Yerai Garcia

Ibarrekolanda BHI

*DHB3-4 ataleko mikroipuin irabazlea

Bidaia Kontaketak abiatzear daude

Bidaia Kontaketak abiatzear daude. Bi hitzordu lotu ditugu jadanik:

Italia: bi begirada (ekainaren 2an 19:30ean): Bego Altuna eta Laura Freijo deustuarrak Italian ikasten egon dira aurten. Bego Trenton egon da, Alpeen magalpean, eta Laurak Erroman ikasi du, “Hiri Eternalean”, eta elkarrekin Italiaren gaineko bi begirada eskainiko dizkigute Müllerenean 19:30etik aurrera.

Greziarako karabana eta Chios irla (ekainaren 6an 19:30ean): Uriolan praktiketan zebilela, Amaia Mintegi deustuarra Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kidea elkarrizketatu eta handik gutxira elkartean laguntzen hasi zen. Ikus-entzunezko ikasketeetan graduatua izanik, Greziarako Karabanan kazetari lez parte-hartzea proposatu zioten eta hara joan eta dokumental bat zein argazki piloa egin zituen. Hura ez da Greziara egin duen bisita bakarra, gerora Zaporeak proiektuaren bidez Chios irlara joan zen errefuxiatuentzako janaria prestatu eta banatzeko asmoz. Amaiak errefuxiatuen kanpamenduetara eginiko bi bisitak kontatuko dizkigu Müllerenean ekainaren 2an 19:30ean.

Beraz, egin leku bat zeure agendan, hartu maleta eta bidaiatu gurekin!

*Berbaldi guztiak Müllerenean izango dira. Kartela aurki kaleratuko dugu.

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (VII eta VIII)

Iparrorratzak heldu dira Mullerrera, zeren bila eramango gaituzte? Zein izango da gure azken abentura?

Behar izango duguna prestatu dugu, motxila batzuk, janaria, riñonera bat altxorraren kutxa irekiko duen giltzarekin, sarea, linterna, largabistak… GOMETXAFURGOA  eta garrantzitsuena, aurrera egiteko beharrezkoa izango den ELKARLANA!

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (VII eta VIII)

Martxan jartzeko unea iritsi denean, furgonetaren giltzak gurekin ez zeudela konturatu gara… zelan egingo dugu aurrera? “Egipton harriak mugitzeko egurrak erabiltzen zituzten!” Ideia ona! Gure gorputzak egurrak izango dira eta banan banan mugituko gaituzte.

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (VII eta VIII)

Susto itzela hartu dugu, gure aztarnak jarraitzen ari zirela egunkarietan ikusi dugunean. Zer egin dezakegu? Egunkariak ezkutatu, astindu, apurtu, harrapatu, bota… “bola handi bat!” Apurka apurka gure gorputzak askatzen joan dira, egunkarien artean eroso sentitzen, aztoratzen. Azkeneko bola erraldoian energia guztiak utzi ditugun arte.

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (VII eta VIII)

Orain mapa hartzera heldu ahal gara, bolaren gainean jarri ahal gara!”.  Mapa zatiak aurkitzen joan garen heinean, puzzlea osatzen joan gara… 

Saioaren hasieran masajearen bidez egin dugun ukimen istorioan erabilitako oinatzetan oinarritu gara, bakoitzak bat asmatzeko eta buztinean islatzeko. Zer eta zertarako? “Hau erdi pertsona erdi animalia da”, “Nire zapataren aztarna egin dut, jendea despistatzeko” “hau animalia pisutsua da eta oin txikiak ditu”, “hau tranpa bat da txarrak harrapatzeko”. 

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (VII eta VIII)

Badator bor-bor, bor-bor…

PD: Tailerraren argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

Atrapaturik (Aiala Ginés, Deustuko Ikastola)

Dena ilun zegoen, beldur nintzen. Kaxa batean nengoen, ez nekien nola, nondik, ezta noiz heldu nintzen, baina hor nengoen. Metro karratuko kaxa bat zen, oso txikia niretzat; klaustrofobia duen neska batentzat, gainera. Urduri nengoen leku hartatik atera nahian eta bat-batean argitasun puntu bat ikusi nuen, asko kostatu zitzaidan begia zulo horretara hurbiltzea, kaxa oso txikia zelako, baina, lortu nuenean, ikusgarria izan zen nire begiek ikusi zutena… Mundu oso bat zegoen kaxa ilun eta ziztrinetikkanpo, mundu koloretsu bat. Ostikadak ematen hasi nintzen eta azkenean kaxa apurtzea lortu nuen. Zutik jarri eta korrika hasi nintzen, haizeak aurpegian jotzen ninduen eta libre sentitu nintzen.

Aiala Ginés

Deustuko Ikastola

*DBH1-2 ataleko ipuin irabazlea

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VI)

Astelehenko saioak kuxkuxeatzen (VI)Ipuinean Ametsek gauetan bere buru barruan duen hori kanporatzea lortu du. Hitzekin egitea kostatzen zaionez, margoaren bitartez errazagoa egin zaio.  Astelehenko saioak kuxkuxeatzen (VI)

Guri musikak lagundu digu. Barnetik kanpora aritu gara. Hasteko, begiak itxi eta musika desberdinak entzun ditugu. Bakoitzaren ostean, musikak istant horretan transmititu digunaren arabera, barnetik kanpora ateratako indarrarekin bota dugu globoa “musika honekin haserre dago” “pozik”… Globoak aztarna desberdinak uzten joan dira, musikak eragin dizkigun barne zirraren aztarnak.

Astelehenko saioak kuxkuxeatzen (VI)

Ametsek oinekin marrazten zituen bere ametsak, ohean etzanda zegoela lotan egongo balitz bezala.

Ondo lo egin eta amets gozoak izan!

Astelehenko saioak kuxkuxeatzen (VI)

PD: Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen