Asteon esan bezala, OZENek Herri Urratsera joateko busa jarriko du eta tiketak asteartean jarriko ditu Berbaizun salgai.
Erdu eta zeurea hartu!
Asteon esan bezala, OZENek Herri Urratsera joateko busa jarriko du eta tiketak asteartean jarriko ditu Berbaizun salgai.
Erdu eta zeurea hartu!
OZEN gazte taldeak maiatzaren 14an autobus bat jarriko du Herri Urratsera joateko. Ohi lez, Iparraldeko ikastolen aldeko jaia Senperen (Lapurdi) antolatuko da, aurten Haizu lelopean. Ken 7k musika jarri dizkio Amets Arzallusek eginiko kantari eta hau atera da:
Busa 7:45ean aterako da Deustuko Ikastolatik eta itzulera 19:30ean izango da. Laster tiketak salgai jarriko ditugu.
Gaur 19’30ean Biba Kulturgunean (Erronda kalea, 2) Etxauzia proiektuaren aurkezpen publikoa izango da, azaroan Antton Curutcharryk Mullerenean aurkeztutako proiektuaren aurrerapenak ezagutzeko aukera.
Animatu! Aurkezpenaren ostean, Aire Ahizpen kontzertua eta Baxe-Nafarroako arno eta gazta aperitifa!
Gaurtik ostiralera 08:00etatik 14:00ak arte egongo gara zabalik
Ondo bukatu oporrak/ Ondo hasi astea!
Bazkidetza orrietan ikusi bezala, aurrerantzean Berbaizuko bazkideek deskontuak izango ditugu Deustuko hiru saltokietan:
– Eskegi arropa dendan (Madariaga etorbidea 10)
– Deustuko liburudendan (Done Petri enparantza 4)
– Bicicletas Bizkaia (Rafaela Ybarra 31)
*Aldez aurretik galdetu dendan zer deskontu daukagun!
Atzo Korrika 20n parte hartu genuen. BatZuk izan ginen Jai Batzordearen kilometroan sartu ginenok eta hiru berbaizukideok lekukoa eroan genuen.
Argazkiren bat ere badago
Eta, zelan ez, Korrika hartu aurreko talde argazkia:
Ohi lez, oso esperientzia polita da Korrika, izan ere “egun hauetan hunkigarra da pentsatzea edozein ordutan, nonbaiten, zoro zoragarri batzuk euskararen alde #korrika dabiltzala” eta gu zoro horietako bat izan ginen. Bideo edo argazki gehiago ikusi nahi dituenak hemen eta hemen dauzka.
Tipi-tapa tipi-tapa KORRIKA! Gora Korrika! Gora Deustuko jaiak!
Zurrun zurrun… riiiiing! esnatzeko ordua da! Zerekin amestu dut? Badaude beti gogoratzen ditugun amets bitxiak. Horiek gure barnean gordeta uzten ditugu, besteekin konpartitu barik. Gaur guztiok izan ditugun ametsak komunean jartzeko aukera izan dugu!
Ametsak, lo gaudenean sortzen ditugun bizipen irrealak dira. Bertan, gure izaera, beldurrak, sentimenduak, nahiak.. agertzen direla esaten da. Hori honela, Gometxatarrok gure inkontzienteak sortutako irudiak azaltzen ibili gara “nik munstro arrosarekin amesten dut beti”, “ni ametsetan herri bateko erregea naiz”, “nik askotan soldadu askoren kontra borrokatzen dudala amesten dut. Hauek lerroan jartzen direnez, korrikan horietako baten kontra talka egin eta guztiak, dominoaren antzera, lurrera jausten dira”, “nire ametsean herri bateko printzesa nintzen eta printzearen lagunarekin ibiltzen nintzen”.
Oso interesgarria izan da gure buru barneko misterioekin jolastea eta gure amets guztiak sare atzemailean harrapatzea! Behin harrapatuta, zer egingo dugu beraiekin?
Ondo lo egin eta amets gozoak izan!
PD: Tailerreko argazki guztiak hemen daude
21:00etan Jai Batzordearen kilometroa Done Petrin dela-eta, 20:45ean geratuko gara bertan zirkuz jantzita Korrikaren zain.
Animatu!
Iruñera Deustutik joango den buseko lekuak agortzear daude, joan nahi baduzu Ramón y Cajal 42ra, behera, hurreratu eta erosi zeure tiketa! Bost leku baino ez daude!