Berbaizu Euskara Elkarteak eskatzen dizue larunbatean 11’30ean Bidarten egotea, batzarra puntual has dadin.
Eskerrik asko zeure arretagatik! Zabaldu mesedez!
Berbaizu Euskara Elkartea
Berbaizu Euskara Elkarteak eskatzen dizue larunbatean 11’30ean Bidarten egotea, batzarra puntual has dadin.
Eskerrik asko zeure arretagatik! Zabaldu mesedez!
Berbaizu Euskara Elkartea
Biharko jai-eguna berotzeko, Giltxikaro antzerki taldeak Adarretatik zintzilik antzezlana jokatuko du Mullerenean 20’30ean.
25 urte bete ditugulako egin diguten oparri ederra da, eskerrik asko!
Lur bere botereak ezagutu ondoren inguruan duena ulertu eta berarekin harremanetan jartzeko prest dago.
Momentua heldu da! Magia ikuskizunaren unea!
Zer botere zituen Lurrek? “Ura, Sua, eta Haizearenak! “Goazen ba, hauekin jolastera. Suaren argiarekin, musika irudikatu dugu airean. “Mendia!” “Beitu, nik berdearena egin dut!” “Ala! kamerak zer dauka?” Haizea eta urarekin, musikaren mugimenduaren oinatzak gelditu dira lurrean. “Profesionalak bezala!” ”Beltzak pisua dauka” “Beltz gutxiagorekin grisa eta hegan egiten du”.
Oso berezia izan da Lurrek eskaintzen dizkigun elementuekin marraztea.
Orain guri tokatzen zaigu gure botereak martxan jartzea! Aurrera!
Lurra gu, Lurra gara!
PD: Gometxako argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.
Berbaizu Euskara Elkarteak eskatzen dizue larunbatean 11’30ean Bidarten egotea, batzarra puntual has dadin.
Eskerrik asko zeure arretagatik! Zabaldu mesedez!
Berbaizu Euskara Elkartea
Larunbatean egingo dugun herri-bazkarirako 120 lagun baino gehiagok dagoeneko eman dugu izena. Galduko al duzu?
Hurreratu Berbaizuko lokalera eta eskuratu zeure tiketa! Kristona montatuko dugu larunbatean! 25 urte eta haZSten!
25. urteurrenarekin elkarteak, eta berarekin euskarak, beste behin hasi nahi eta hazi behar du. Bazkide egin nahi baduzu, hemen sakatu eta datuak zuzenean helduko dira elkartera:
Mikel Uraken bakarlari santutxuarrak “Neguaren ostean” diskoko kantak eta lan berriak jo zituen Mullerenean Deustuko jaietan. Hemen hiru bideo:
Amildegian:
Ekialdetik dator:
Neguaren ostean:
Babeslekua hutsik zegoela uste genuen eta gauzez betetzen hasi gara: dinosauroz, urrunetik ikusteko prismatikoz, aititeri deitzeko telefono magikoaz, janari goxo goxoak prestatzeko sukaldeaz… Baina ez zegoen hutsik, bat-batean, postontzitik soinu bat entzun dugu. Hura ireki eta gutuna aurkitu dugu: Nire botereak ezagutzen hasi eta inguratzen nauenarekin harremanetan jarri naiz apurka-apurka. Dado honetan agertzen diren formetan dago nire inguru guztia irudikatuta.
Zein irudi daude gure inguruan ezkutatuta? Inguruneari erreparatzen baldin badiogu, ikusi ditzakegun irudi asko forma geometriko batekin lotu edo irudi sinple batean laburtu ahal ditugu.
Hori honela, Lurrek erakutsitako dadoan agertzen diren irudi geometrikoak naturako irudiekin lotzen ahalegindu gara. Zer izan daiteke triangelua? “mendiak”, “loreak”; borobila? “planetak”, “eguzkia” karratuak? “harriak”; hexagonoak? “izotza”, “diamantea” “hara!, erlearen etxea” kiribilak? “barraskiloak” eta ezagutzen ez genituen beste elementu asko ere forma geometrikoekin harremanetan jarri ditugu.
Zeinen magikoa den Lurren lurra!
PD: argazki guztiak hemen dauzkazue