Asteartean 19:00etan “Akabuko martxea” Gazte Lokalean

Datorren asteartean, otsailaren 21ean, Akabuko martxea dokumentala emango dugu Gazte Lokalean 19:00etan. Zuzendariak etorriko dira.

Emanaldia Dokumental Zikloaren barruan dago; zeina Deustuko Gazte Asanbladarekin antolatzen baitugu. Azpian egitaraua daukazue. Aurki kartela zabalduko dugu.

Hemen duzue dokumentalaren teaserra:

Dokumental Zikloaren egitaraua (emanaldi guztiak 19:00etan izango dira):

Martxoaren 1ean Gazte Lokalean: Nire amaren hiria (Oihana Bartra), egilea bera dator

Martxoaren 7an Mullerenean: Ziztadak (Fora de Quadre eta Bidea Helburu)

Martxoaren 28an Gazte Lokalean: Gure kabuz ala hil (Hiru damatxo)

Bisaiak: jauziaren aurpegiak (Ibai Agirrebarrena) eta Amets Nagusia (Bilboko konpartsak) dokumentalen datak ez ditugu oraindik lotu. Aurki kartela.

 

Partekatu

Larunbaterako prest?

Inauteriak ate joka ditugu eta larunbatean urteroko Deustualdeko Txotx Irekiera antolatuko dugu Mullerenean 20:00etan. Ohi lez, mozorrotuta etortzea eskatzen da, gu erromintxelez jantziko gara, eta azken unera arte ez dizuegu txotxeroen izena esango. Txotxa 1€ean da.

Ostegunean pintxopotea lasai hartu, ostiralean joan goiz ohera, larunbatean dena eman behar delako! PREST ZAUDE????

Deustualdeko Txotx Irekiera Mullerenean

Dokumental Zikloa Deustuko Gazte Asanbladarekin batera!

Hotzaldiari eta euriari aurre egiteko Dokumental Zikloa antolatuko dugu Deustuko Gazte Asanbladarekin batera. Bi hitzordu lotu ditugu oraindik, Gazte Lokalean biak:

Otsailaren 21ean (19:00etan): Akabuko martxea dokumentala emango dugu Gazte Lokalean. Aitor Gisasolak eta Fredi Paiak Urbiatik Uribe Kostara artzainek neguan egiten zuten bidaia grabatu dute, transhumantzia zer den erakutsiz. Zuzendariek eurek aurkeztuko digute dokumentala.

Martxoaren 1ean (19:00etan): Nire amaren hiria dokumentala aurkeztuko digu Oihana Bartrak, Bilboko kulturgintzaren erradiografia dena. Dokumentalean Bilboko hainbat kulturgilek parte hartzen dute eta euren gogoetak entzuteko aukera izango dugu.

Beste dokumental batzuk ditugu buruan, Gasland eta Amets Nagusia, berbarako, eta datak lotzeke daude oraindik. Jakin bezain laster abisatuko dizuegu.

Geure mozorroa: Erromintxela

Deustuko Inauterietarako mozorroa aukeratu dugu: Erromintxela. Ijito euskaldunak dira, romania eta euskara nahastuz erromintxel berbaera sortu zutenak. Janzteko Donostiako kaldereroak hartuko ditugu eredutzat eta Mullerenea beren-beregi girotuko dugu.

Zurriola ikastolak eginiko bideo honetan ondo azaltzen dute zer jantzi:

Otsailaren 18ean gurekin mozorrotu eta Deustualdeko Txotx Irekierara animatu!!!!

Deustualdeko Txotx Irekiera Mullerenean

Gometxaren bigarren abentura martxoan abian Mullerenean!

Gometxa proiektuaren bigarren abentura abian jarriko dute Janire eta Ane Soldevillak Mullerenean martxotik aurrera. 4-5-6 urteko umeen irudimena eta sormenari bidea emango diote berriz eta hiru gai jorratuko dituzte abendura arte: Lur Magoa, Zurrun-Zurrun (Ametsak) eta Altxor bor-bor. Ipuin baten kontakizuna izango da txokoaren ardatza (“bazen behin…”) eta hiru saioetan osatuko dute kontakizuna.

Bigarren abentura honen lehen saioa martxoaren 13an izango da. Izena emateko edo informazio gehiagorako berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi edo 94 447 10 42 telefonora deitu (Jon). Umeen kopuru minimoa 8 izango da. 60€ berbaizukideentzat eta 65€ besteentzat. Otsailaren 27a da izena emateko azken eguna!

Gometxaren bigarren abentura martxoan abian Mullerenean!