Bozkatu Bego Altuna Blogetan!

Berbaizuko bazkide den Begoña Altuna Azkue Fundazioak eta Argiak antolatutako blogetan! blog leihaketan parte hartzen ari da bere Han-hemenka blogarekin. Euskara hutsezko bidaia-blog hau gustatu bazaizue, lagundu Begoña zuen botoez hurrengo estekan: http://www.blogetan.eus/bozkatu/bloga/277 Zure eguneko botoak asko lagun dezake! Mila esker Begoñaren partez!

Han hemenka

 

TXANTXIKUAK ZIRKOZ MOZORROTU GARA!

TXANTXIKUAK ZIRKOZ MOZORROTU GARA!Otsailaren 18-19ko asteburuan Txantxikuak Atxondoko Lekunetxea aterpetxera joan ginen Deustuko inauterietako desfilerako mozorroa prestatzera. Aurtengo mozorroari hainbat buelta eman ostean, korrikako abestiaz baliatuz, ZIRKOZ mozorrotzea erabaki genuen, kantak esaten duen bezala euskara herriz herri eta batez ere Deustu osotik zabaltzeko asmoz. Horretarako, kolorez jositako gona eta gure abileziak erakusteko kariokak, malabareak etb. egin genituen. Eguraldia gure alde izan genuen, eta mozorroa prestatzeaz gain hainbat jolas egiteko eta elkar hobeto ezagutzeko denbora ere izan genuen. TXANTXIKUAK ZIRKOZ MOZORROTU GARA!

Aurreko igandean hainbeste esperotako eguna heldu zen eta Txantxikuak, mozorroa janzteaz aparte, gogoa ere jantzi genuen Deustuko kaleetan zehar gure abileziarik garrantzitsuena zabaltzeko: EUSKARAZ GOZATZEKO GAI GARELA! Irabazteko zorterik eduki ez bagenuen ere, ederto pasatu genuen dantzan eta korrikan! Datorren urtean ideia berriekin itzuliko gara baina ordura arte gure gure abilezia lantzen jarraituko dugu!

Azken martxa hunkigarria

Akabuko martxea Gazte Lokalean

Oso bitxia da ume batek urteero bi eskoletan ikastea. Gaur ia ezinezkotzat joko genuke, baina transhumantzian ibiltzen ziren artzainen seme-alabeek halaxe egiten zuten: adibidez, Mikel Etxezarretak, Akabuko Martxeako protagonistak, Agurainen eta Plentzian ikasi zuen. Agurainen, Urbiatik hurbiltzen zegoen bordan bizi zelako eta Plentzian, abendutik maiatzera Barrikako baserri batean (Fano familiarena) egoten zelako. Berdin-berdin egiten du bizkaieraz zein gipuzkeraz.

Akabuko martxearen bidea bost egunetan egiten da oinez. Urbian hasi eta Algortan bukatu dute dokumentalean, Etxezarretarrak 1983era arte egin modura, eta bost eguneko martxan hainbat lagun topo egiten ditu bidean. Hunkigarria da, benetan, Mikelek Ciriaca Fano ikusten duenean, edota Algortako plazan gurasoei eskeintzen duenean Getxoko Udalak emandako oroigarriak. Izan ere, 1983ean eten zen milaka urteeko ohitura, zeinak Urbia inguruko artzainak eta familiak Bizkairantza mugiarazten zituen. Euskaraz, Euskal Herria agerian.

Sorpesa bat ekarri zigun Aitor Gisasolak Akabuko martxea eman aurretik: Dominica. Fredi Paiarekin batera egindako dokumental laburra, zortzi minutuko iraupenekoa, zeinak emakumeek artzaintzan egin duten lana ikusarazten baitu, Eli Arrilaga, Mikel Etxezarretaren emaztea, eta Dominicaren bizipenen bidez. Biak lanbidez artzain izanda ere, beste artzainek ez zituzten artzaintzat hartu alargundu arte. Izan ere, artzain izatea ez da batere samurra, oraindik eta gutxiago emakume izanik, eta bi dokumental zoragarriek lan honen ezaugarriak kontatzen dituzte.

Dominica eta Akabuko martxea salgai dituzue Berbaizun, 10€etan. Merezi du!

Hurrengo zita: martxoaren 1ean Nire Amaren Hiria dokumentalarekin! Oihana Bartra egilea dator!

 

Gaur 19:00etan “Akabuko martxea” Gazte Lokalean!

Gaur 19:00etan Akabuko martxea dokumentala emango dugu Gazte Lokalean, Deustuko Gazte Asanbladarekin antolatutako Dokumental Zikloaren barruan. Aitor Gisasolak eta Fredi Paiak zuzendutako dokumentalak transhumantzia hizpide dauka eta Urbiatik Algortara artzainek egiten zuten bidaia erakutsiko digute Mikel Etxezarreta eta Eli  Arrilagaren urratsei jarraikiz. Etxezarretak, ume zela, azken “Akabuko martxea” egin zuen.

Filma eman ostean, zuzendariekin berba egiteko aukera izango dugu.

Dokumental Zikloa

Eta kupela bukatu genuen…

Larunbatean Deustualdeko Txotx Irekiera ospatu genuen beste behin ere. Inauteriak zirela aprobetxatuz, erromintxelez jantzi ginen eta Mullereko argiztapen berria estreinatu genuen.

Inauteriak'1720:00etan hasi zen guztia. Elorriko bertsolariek, Ander, Enare eta Mikelek, txotx irekiera kantuz egin zuten eta “Hau da Deustualdeko sagardo berria” esan ostean, edateari ekin genion.  Aldi berean gazta, irasagarri eta intxaurrak arin “desagertzen” hasi ziren. Konturatu gineneko, kupelan zulo bat zegoela zirudien baina ez, guk bukatu genuen jatekoarekin batera. Lehen biderra da eta kopa bat irabazi bagenu bezala ospatu genuen. 

Inauteriak'17

Holan amaitu zen 2017ko Deustualdeko Txotx Irekiera. Oso ondo atera zen guztia eta ederto pasatu genuen denok. Hemen daude argazkiak.

Hurrengo geltokia: Deustuko jaiak 2017!

SARI: Txantxien desfilea

Gaur 20:00etan TXOOOOOOOTX Mullenerean!!!!

Inauteriak heldu dira eta inauteriekin batera Deustualdeko sagardo berria edateko garaia. Mullerenean sagardo- denboraldia irekiko dugu gaur, urteko ohiturari jarraituz.

Egitaraua: (oso puntualak ez garela-eta, apur bat atzera daiteke)

20:00etan: Txotxeroen aurkezpena eta ikuskizuna (inprobisatuta ziurrenik)

20:10ean: Txotx irekiera: “Hau da Deustualdeko sagardo berria!” oihukatuz

20:15ean: Denok sagardo edatera!

Hortik aurrera, musika, sagardoa, dantza, irasagarra, intxaurrak eta gazta!

Mozorrotuta etorri!

Deustualdeko Txotx Irekiera Mullerenean

Ospatu ditzagun inauteriak Mulleren!

Gaur Deustuko Inauteriak hasiko dira. Kartelean ikusi bezala, hiru eguneko egitaraua antolatu du Jai Batzordeak:

Inauteriak 2017Berbaizuk Jai Batzordeak antolatutako jarduerez gain, Deustualdeko Txotx Irekiera antolatuko du bihar 20’00etan, gonbidatuta zaudete! Deustualdeko Txotx Irekiera Mullerenean

Bukatzeko, Gazte Lokalak ere bere egitaraua atera du. Ojoalkristo! Igandean 15:00etan barbakoa antolatu dute!

DGA- Inauteriak 2017

Irekita dago Gometxan izena emateko epea!

4, 5 eta 6 urteko umeen sormena lantzeko bigarren abentura abian dugu dagoeneko. Martxoaren 13an hasi arren, izena emateko epea irekita dago, berbaizu@euskalnet.net helbidean edo 94 447 10 42 telefonoan. Udagoienean lez, bederatzi saio izango dira guztira, non umeek hiru ipuin osatuko dituzten, asmakuntza plastikoa, gorputz adierazpena eta soinua erabiliz.

Otsailaren 27ra arte daukazu!

Gometxaren bigarren abentura martxoan abian Mullerenean!