Larunbatean Agate Deuna bezpera Deustuan!

Agate Deuna bezpera datorren larunbatean, otsailaren 4ean, ospatzen da.

Deustun, urtero legez, San Pedro plazatik aterako gara arratsaldeko 19:00etan. Txistulariak ere etorriko dira. Duntzaineroak ere bai seguru asko.

Animatu geurekin Agate Deunari koplak kantatzera!

kantaginzta_zapia

Partekatu

Txantxikuak Serantes mendian!

Urteari hasiera beroa eman genion aurreko igandean Txantxikutarrok Serantes mendia igotzen. Goizeko 10ak aldera Iruña kalean elkartu eta segituan abiatu ginen bertara. Geldialditxoak kontuan hartuta ere, 12etarako tontorrean geunden, ordu t’erdi baino ez baitzen igaro tontorrera heldu ginen arte.

Bertako ikuspegiak ederrak iruditu zitzaizkigun denoi, kostaldea eta kantauri itsasoa alde batetik, Santurtzi bera bestetik… hamaiketakoa jan eta historia apur bat ere errepasatzeko aukera izan genuen, tontorrean bertan eta metro batzuk beherago dauden gerra garaian egindako kareharrizko gotorlekuei esker.

Txantxikuak Serantes mendian!

Ordu batak aldera tontorra atzean utzita, abestiak eta elkarri txisteak kontatzen genizkion bitartean Santurtzira jaitsi ginen, denok tripak mar-marka genituela. Ordu biak aldera herriko plazara heldu ginen. Etxetik ekarritako bazkari goxo-goxoa motxilatik atera ostean, bapo bapo jan eta geratzen zitzaigun denbora gutxi hori jolasean eman genuen, Suaren jolasa hasieran, alturitakarena ostean…

Txantxikuak Serantes mendian!

Arratsaldeko laurak aldera metroa hartu eta Deusturantza abiatu ginen, han baitgenituen ama,aita aitite, amama… eguneko esperientziak kontatzeko zain!

Hurregora arte Txantxikukide!

Iku iku Txantxiku!

Solasaldi ederra Joxean Agirrerekin

Atzo Joxean Agirre idazlea izan genuen Irakurleen Txokoan. Bere Gizajoen katalogoa (Elkar, 2016) liburuaren gainean berba egin genuen. Oso berriketa mamitsua izan zen eta Agirrek liburuaren nondik-norakoak azaldu zituen, gizajotasun-kontuak batez ere. Gehiago jakin nahi baduzue, badakizue zer egin behar duzuen: liburua irakurri!

Solasaldi ederra Joxean Agirrerekin

Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen