Gabonetan euskaraz kontsumitu nahi?

Gabonetan Deustualdeko saltokietan euskaraz kontsumitu nahi baduzu, hona “HEMEN EUSKARAZ HEMEN BERBAIZU” pegatina dutenen zerrenda*:

Hemen euskaraz hemen berbaizu- txikia

DEUSTUA:

    • SABIN ERLOJUDENDA: Rafaela Ybarra 6
    • ADMINISTRACIÓN Nº19 DE BILBAO: Agirre Lehendakaria etorbidea 19
    • LINAZA PEÑA FARMAZIA: Heliodoro de la Torre 19
    • OBIETA FARMAZIA: Julio Urkijo 10
    • BORDATXO JATETXEA: Ramón y Cajal 24
    • LA LOGIA: Ramón y Cajal 22
    • IZEKI taberna: Ramón y Cajal 26
    • DEUSTUKO HERRIKO TABERNA: Ramón y Cajal 29
    • LA PARRA TABERNA: Ramón y Cajal 32
    • ATXURI: Luzarra 1
    • BAIONA: Luzarra kalea6
    • ARTEBI: Jon Arrospide 14
    • ESTANCO MADARIAGA: Madariaga etorbidea 27
    • DEUSTUKO LIBURUDENDA: San Pedro plaza 4
    • EUROHIZKUNTZAK: San Pedro plaza 4
    • LA TORTILLA: Blas de Otero 43
    • ESKEGI: Madariaga etorbidea 10
    • BIDEGORRI: Plácido Careaga plaza 1
    • OSKARBI: Madariaga etorbidea 31
    • LOPATEGI ARRIETA, MI Kioskoa: Aguirre Lehendakaria 27
    • LANKOR: Aguirre Lehendakaria 18
    • NEUMÁTICOS DEUSTO: Blas de Otero 41
    • DEUSTUKO MENDITARRAK: Iruñea kalea 3
    • CAFETERÍA EGIPTO: Heliodoro de la Torre kalea 7
    • LA TERRAZA TABERNA: Deustuko Zubia 1
    • MAITAGARRI TABERNA: Luis Power kalea 14
    • AKELARRE ATERPETXEA: Morgan kalea 4-6
    • MARIBIREN TXUTXE-DENDA:
    • ITSASBIDE: Rafaela Ybarra kalea 11
    • Limpieza de Alfombras FLOR: Julio Urkijo kalea 3
    • KOPYKIOSKO: Madariaga Etorbidea 36
    • BAR DOA: Blas de Otero 23
    • KAIOA SURF: Heliodoro de la Torre 1
    • DIGITAL INK: Madariaga Hiribidea, 1

ARANGOITI:

    • ARANEKO TABERNA: Araneko kalea 18
    • CHARCUTERÍA MARTÍN: Egileor kalea 5
    • PATXI MENOYO FARMAZIA: Egileor kalea 3

IBARREKOLANDA:

    • REMEN OKINDEGIA

ERRIBERA:

    • ERRIBERA TABERNA: Deustuibarra kalea 43
    • ZAWP: Iturriko kalexka, z/g

SAN INAZIO:

  • KABIA: Orixe 48

* saltokiren ahaztu bazaigu edo ezagutzen baduzue eta pegatinik ez badu, abisaiguzu!

Partekatu

Asteleheko saioa kuxkuxeatzen (VIII)

Irrik bere buruari nolakoa zen galdetzen zion. Eguzkiarengana hurbildu zen eta bertan bere gorputz osoaren forma ezagutu zuen. Gorputz atalak ukitu eta bere itzalarekin jolasean hasi zen.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VIII)

Gu ere gure gorputz atalekin harremanetan hasi gara. Banaka, binaka eta taldeka eskulturak korapilatsuak osatu ditugu.
Jolasean geundela, Irri agertu da eta bi egoera desberdinen aurrean laguntzeko eskatu digu. Horretarako itzalen antzerkian murgildu gara. Zelako paisaia koloretsu, pertsonaia xelebre eta kontakizun interesgarriak sortu ditugun!
“Zu ibaia, luzea zarelako!””Irrik bere aurpegia ikusi dezake errekan!””Irrik ezin du ikusi, jausiko da eta guk altxatuko dugu”

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VIII)

Horietako batean, Irrik bere aurpegiaren isla errekan ikusi du. Baina tamalez, ez daki oraindik nolakoa den barrutik…
Hurrengo saiora itxaron beharko dugu!
Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VII)

Dir-dir herrian, ez dago islarik sortzen duen ezer. Biztanleek ez dakite nolakoak diren, besteen hitzek definitzen dituzte.

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (VII)

 Nolakoak gara gu?
Ispilu baten bitartez gure burua nola ikusten dugun komentatu dugu.
“Lotsatia naiz”, “ni maltzurra”, “alaia”, “indartsua!” ,”dotorea”.
Gure ispilua eraiki eta bertan esandakoa islatu dugu.
Benetan horrelakoak gara?
Goazen gure itzalekin hurbilketa bat egitera!

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (VII)

 Zergatik itzala? Itzala ez da errealitatea, honi hurbiltzen zaion lehen errepresentazioa baizik. Honen bitartez, garen horren lehen irudia sumatu dugu. Autorretratu bitxi-bitxiak atera dira handik!

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (VII)

Datorren astera arte!
Oh: Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

Datorren ostegunean, abenduak 15, Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel Mullerenean!

Abenduaren 15ean Lorea Agirrek eta Idurre Eskisabelek Euskara eta feminismoa bidaide berbaldia eskainiko dute Mullerenean 19’00etan, Parek eta Berabaizuk antolatua. Berbaldiak Arrasaten orain dela bi urte hainbat mugimendu euskaltzalek eta feministek antolatutako Izan zaitezke feminista euskaltzale izan gabe? mahaia-inguruan du jatorria eta berbaldiak izan zuen harrera abegikorra ikusita, Lorea Agirre antropologoak eta Idurre Eskisabel EHUko irakasleak Euskara eta feminismoa bidaide berbaldia ondu zuten, bi mugimendu hauen arteko erlazioa berbabide duena. Asmo horri jarraikiz, Deustualdeko euskara elkarteak eta elkarte feministak antolatuko dute berbaldi hau Mullerenean, Berbaizuren 25. urteurrenaren ospakizunen harira.

Euskara eta feminismoa bidaide

Iparralde Gaualdia itzela ZAWPen!

Gaualdi itzela pasatu genuen ZAWPen. 21:00etan Pacok grabatzen ari den diska aurkeztu zigun. Ahots goxoa dauka baxe-nafarrak eta bere kantekin kulukantu gintuen.

Gero, Begiz Begi taldearen txanda heldu zen. Baionako taldeak Hatsa (2016, Baga Biga) diska berria aurkeztu ziguten, 2015eko Banden Lehia irabaztearren garaikurra dena. Gerriak astintzeko moduko kantak egin dituzte Lapurtarrek!

Bien bitartean, Ipargaldetegiaren saria banatu genuen, Jone Martinek eroan zuena. Asteburu bat pasatuko du Aldudeko Menta ostatuan.

Iparralde Gaualdia

Ezin kronika bukatu Etxeko Bob’s Beer aipatu barik. Hazparnetik ekarri genituen 90L garagardo ia bukatu genituen Iparralde Gaualdiara hurreratu ginen lagunok. 

Itzel pasatu genuen ZAWPen, Iparralde Zikloari merezitako agurra emanez.

Adiorik ez!

Iparralde Zikloa

Kontzertu gogoangarria

Physis VS Pelax bikoteak kontzertu gogoangarria eskaini zuen ostiralean Mullerenean. Kantautore donostiarrek kanta propioak tartekatu zituzten eta hainbat sorpresa eskaini ere, esaterako Oh Pello Pelloren bertsioa.

Physis Versus Nomosek Saudade é fatal 2 diskoa aurkeztu zigun eta Beñatek diskatik kanpo geratu zen Izarren Hautsa kantaren moldaketa jo zuen:

Musikak eta iluntasunak oso giro intimoa ekarri zuten Mullerenean eta kriston gozatua hartu genuen ostiralean bertaratu ginenok.

Physis VS Pelax

Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

Jone Martínek asteburu bat pasatuko du Alduden!

Larunbatean, Ipargaldetegia parte-hartu zutenen artean Aldudeko Menta ostatuan asteburu pasa zozkatu genuen eta Jone Martínek irabazi zuen. Zorionak!!!!!

Iparralde Gaualdia

Agindutakoari zor, hemen erantzunak:

1- Zein da EHko bi hiriburu lotzen dituen ibai bakarra?

Errobi (Garazi eta Baiona lotzen ditu)

2- Zein da Behenafarroako herririk populatuena?

Donapaleu (1854 biztanle ditu Amikuzeko herriak)

3- Zein dibisiotan jokatzen du Aviron Bayonnais F.C.-ek?

CFA2n (Errugbi taldearekin ez nahastu!)

4- Zein izen zeukan Anje Duhaldek, Mixel Ducauk, Jean Phocasek eta Beñat Amorenak 1970eko hamarkadan sortu zuten rock talde mitikoak?

Errobi 

5- Zein hamarkadatan sortu zen Seaska Ikastolen Federazioa?

60. hamarkadan (1969an hain zuzen)

6- Nondik dago argazki hau aterata?

Donibane Lohizunetik (fondoan ikusten zen herria Ziburu bada ere, argazkia Donibane Lohizuneko zubitik egina da)

7- Zein departamenturen barruan dago sartuta Ipar Euskal Herria?

Pyrenées Atlantiquesen (64. departamentua, Ipar EHko matrikuletan ikusten den zenbaki hori)

8- Zer bertsolarien osaba zen “Xexenko” bertsolaria?

Mattin Trekurena (Mattin Inhargue deitzen zen Trekuren osaba, bere amaren ottoa zena)

9- Zein herrigune dago altuago?

Larraine

10- Zer da axoa?

Jaki mota bat (Lapurdiko ohiko platerra da, okela, tipula eta Ezpeletako piperrekin egina, oso goxoa)

11- Zer herri da argazkikoa?

Santa Grazi (Urdatx- Santa Grazi udalerria Zuberoako hego-ekialdeko muturrean dago, argazki honetan Santa Graziko eliza erromanikoa agertzen da, hilarri tradizionala dauzkana)

12- Legez hegoalde, urak iparralde, iparraldeko abereak ezkur eta pagatxen jale. Non gaude

Kintoan (Nafarroako Erresumaren aztarna da Nafarroako eremu hau)

BAIETZ ZAWP BETE!

Gaur Iparralde Gaualdia da eta BAIETZ ZAWP BETE!erronka jarri diogu geure buruari. Ez da erronka makala, baina gaur ZAWP betetzen saiatuko gara, izan ere, geure mende laurdena ospatzen ari gara eta mugak hausteko tenorea da. Iparralde Gaualdiak Bidasoan zatitzen gaituen muga gainditu eta Ipar Euskal Herriko musika eta zaporeak Deustualdera ekarriko ditugu guztion gozamenerako. ZAWPen beste publiko berri batengana heltzeko aukera izango dugu, eta berau betez gero, aurrerantzean elkarlanean aritzeko aukerak ugal ditzakegu. Euskararen egunak, batzuetan barreiaturik bizi garela ematen badu ere, Deustualdean euskaldunok komunitate trinkoa osatzen dugula gogoratuko dugu beste behin ere.

Iparralde gaualdia

BAIETZ ZAWP BETE!