Urtea irudietan (eta IV)

2016a bukatzen ari da eta geure urtea irudietan laburbilduko dizugu:

Urteurrena: 2016an 25 urte bete ditugu. Harkaitz Canorekin geure mendelaurdena ospatzen hasi ginen eta geroago Iparralde Zikloa antolatu genuen. Argazkian, ZAWP bete genuen eguna.
Iparralde Gaualdia ZAWPen  Gometxa: Janirek eta Anek 4-5-6 urteko umeen irudimena eta sormenari bidea emateko tailerra sortu zuten. Umeek hiru gai jorratu zituzten, ipuin baten egitura hartuz: otsoa (beldurra), tik-tak (denbora) eta ispiluak dir-dir (errealitatea). Argazkian Gometxan parte hartu zuten umeak. Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (V)
Deustualdeko Euskararen Unibertsoa: Auzoko 9 hezkuntza- zentroekin elkarlanean ari gara eta ikasurtean hainbat lehiaketa antolatzen ditugu: Pegata, Whatsapp, Mikroipuin eta Marrazki lehiaketa. Argazkian, aurten irabazi duen pegata, La Salleko Lucía Bennetollok egina.
Pegata irabazleaEuskara eta feminismoa bidaide: Urtea bukatzeko Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel gonbidatu genituen Parek eta Berbaizuk Euskara eta feminismoa bidaide berbaldia ematera. Argazkian, gaiak piztu zuen jakinmina ikusten da (Parek egindako argazkia). Euskara eta feminismoa bidaide

 

Honekin batera 2016ari agur esaten diogu. Ongi etorri 2017!!! URTE BERRI ON!!!

Partekatu

Urtea irudietan (III)

2016a bukatzen ari da eta geure urtea irudietan laburbilduko dizugu:

Txantxiku: Berbaizuren aisialdi taldea da Txantxiku, non 18 begiraleek eta 100 umeek parte hartzen baitute. Urtean zehar era askotariko jarduerak antolatzen dituzte (txangoak, ikastaroak, udalekuak…), euskaraz bizitzen eta, batez ere, gozatuz. Argazkian, Txantxikukideak Azedoko udalekuetan.
Udalekuetako argazki batzuk!Berbalagunak: Euskaraz berba egiteko astean behin biltzen diren lagunak dira berbalagunak. Aurten 6 talde daude eta izena eman nahi baduzu, idatziguzu. Argazkian Eloy, Jaione, Mertxe, Javi, Josefina, Sonia eta Delia berbalagunak. Berbalagun talde baten afaria Gabiñan
Irakurleen Txokoa: Liburu bat hartu, egilea gonbidatu eta berarekin liburuari buruz berba egin. Hauxe da Irakurleen Txokoaren tasuna, idazlea eta irakurleak hurbiltzeko asmoa duena. Argazkian Harkaitz Canoren bisita, 25. urteurrenari hasiera eman ziona.
Harkaitz Cano Irakurleen TxokoanEkuador Etxea: Elkarlanean ari gara Ekuador Etxearekin eta astean behin euskarara hurbiltze saioak ematen ditu Berbaizukide batek. Argazkian, euskarara hurbiltzeko saio bat.   Ekuatore3

Kantagintza taldea: Euskal kantak berreskuratu eta zabaldu, kantaz kanta ondo pasatu eta Deustualdea girotu, hauxe guztia egiten du Kantagintza Taldeak, euskaraz noski! Argazkian, Kantagintza taldea Gabon gauan txistulari, Mari Domingi eta Olentzerorekin.
Gabonak 2016

 

Urtea irudietan (II)

2016a bukatzen ari da eta geure urtea irudietan laburbilduko dizugu:

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 3. kanporaketa: Deustua (Elorri Bertso-Eskola), Santutxu, Zornotza eta Algorta lehiatu ziren Mullerenean. Aritz Landeta algortarrak finalerako txartela lortu zuen. Argazkian parte-hartzaileak, gai-jartzailea eta epaileak

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 3. kanporaketa:Ahopeko kontzertuak: Kontzertu baterako sarrera erosi baina nork non joko duen jakin barik, bezperan aretoaren helbidea eman eta kontzertu hasieran nork joko duen deskubritu. Hauxe da Ahopeko kontzertuaken filosofia, Mullerenean kontzertu bat antolatu zutenak. Argazkian Nire taldea (Ibai Armentiak egina): Ahopeko kontzertuak Mullerenean
Bidaiarien Txokoa: Klasiko bat da Bidaiarien Txokoa. Aurten, Amaia Aiartzaguenak, Nerea Zuloagak, Martin Garmendiak, Jon Karla Larrañagak eta Miren Luzuriagak munduan zehar beste buelta bat eman digute euskaraz. Argazkian, Amaia Aiartzaguenak Puerto Ricoko bizipenak kontatzen ditu:

Bidaia Kontaketa Zikloa: Puerto Rico  Errekaurti Saria: Berbaizuk euskara sustatzen duten saltokiei Errekaurti saria ematen die eta 2016an Erribera tabernari eman genion. Argazkian Jon, Erriberako tabernaria:Errekaurti Saria 2016
Euskal Herria Zuzenean: Uztailean Lekorneko landak musikaz betetzen dira eta aspaldiko partez Berbaizukide koadrila bat Lapurdira hurreratu ginen. Argazkian, Berbaizukideak EHZan itzel pasatzen! Berbaizu EHZan

Euskara eta Feminismoa, Bidaide

Gosea zegoen haiek entzuteko eta goseak ez, asetu ezinik atera ginen abenduaren 15ean ostegunez Mullerenea bete genuen 40tik gora lagunak. Pare Deustuko Talde Feministak eta Berbaizuk elkarlanean antolatuta, Idurre Eskisabel Larrañaga EHUko irakaslea eta Lorea Agirre Dorronsoro Jakin aldizkariko zuzendaria izan genituen Euskarak eta Feminismoak elkar urratzen duten eremuen inguruan solasean. Biek ala biek topo egiten duten esparruetan murgilduz, azterketa diskurtsibo eta praktikoetatik sortuak, etorkizuneko hazi izateko borondatea duten hainbat arlo jorratu zituzten, kritika feministak eraikitako metodologia eta ezagutzak euskalgintzan zein isla izan dezaketen hausnartuz eta proposatuz.

Naturalizazioen identifikazioa, genero, klase eta arraza zapalkuntzen intersekzionalitatea, arraza, nazioa eta hizkuntza kontzeptuen erkaketa, Euskal Herriko feminismoaren ibilbide historikoa, ahalduntzea, autojabekuntza, genero eta hizkuntza identitateen kontzientzia, eraikuntza zein deserainkuntza, Angela Davisen proposamen teoriko eta praktikoak, botere harremanak, euskalduntasunaren formak, antikapitalismoa, hizkuntza gutxituen zein emakumeen aldeko lana edo berdintasunaren aldeko zein homogeneitatearen kontrako borroka izan zituzten hizpide beste askoren artean bi orduz luzatu zen saioan.

Laburpen gisa, aipu hau ekarriko dugu hona:

“Gizonaren alde egiten dena, gizonaren alde soilik egiten da. Emakumearen alde egiten dena, guztion alde egiten da. Gaztelaniaren alde egiten dena, gaztelaniaren alde soilik egiten da. Euskararen alde egiten dena, hizkuntza gutxitu eta baztertu guztien alde egiten da”

Hizlariekin jarraian jazotako iritzi-trukeak erakutsi bezala, interes berebizikoa piztu zuen hitzaldiak bertaratuen artean, etorkizunean soka ekarriko duen gaia eta hausnarketa ildoa dela nabarmen erakutsiz.

Euskara eta feminismoa bidaide

(argazkiak Ekuador Etxearen eskutik. Gehiago hemen)

Oh: Hizlariek parte hartzen duten Eskafandra Taldearen “Baltza Nazela Dineurie” errezitaldia gaur, abenduak 29 osteguna, arratsaldeko 19:30ean BIBA!-n.

Urtea irudietan (I)

2016a bukatzen ari da eta gaurtik larunbatera geure urtea irudietan laburbilduko dizugu:

Bakarka ezin da: 2016ko egutegian jarri genuen leloa da, bakarka ezin dela euskaraz bizi gogoratu nahian.

Bakarka ezin da

Deustuko Inauteriak: Urteero legez, Berbaizuk Txotx irekiera jaia antolatu zuen Inauterietan eta Jai Batzordeak antolatutako jardueretan parte hartu zuen, esate baterako, Txaintxikuak dotore jantzi ziren desfilerako: Txantxiku inauteriak 2016

Deustualdeko Ikastetxeak Arnasgune Bihurtzeko Bidean: Deustualdeko umeek euskara asko eta askotan erabiltzea helburu du proiektuak, Bilboko Udalaren babesa duena. Horretarako, guraso, hezkuntza zentro eta umeen parte-hartzea ezinbestekoa da. Argazki honetan Arangoitiko guraso talde bat Paula Kasaresekin bere Euskara entra un idioma en casa entzun ostean.

Paula Kasares Deustualdean

Deustuko jaiak: Jai Batzordeko kideak garen aldetik, Jai Batzordeak antolatzen duen jarduera guztietan parte hartzen dugu, baita jaietan txosna jarri ere. Hemen, lau berbaizukide geure txosnan herri-bazkarira joan aurretik. 

DSC_0638

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (eta IX)

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (eta IX)

Eta hala bazan ala ez bazan…
Gure azken saioa izan dugu hau.
Jolasean eta musikarekin dantzatzen agurtu dugu elkar.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (eta IX)

Gurasoei egindakoak erakusteko txokoa prestatu dugu eta hurbildu direnean, bakoitzak bere hitzekin hiru kontakizun hauetan zehar sortu duguna azaldu du.

Artistatxo erraldoiak ditugu Gometxan! 

Eskerrik asko proiektua posible egiteagatik, laster arte!Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (eta IX)

Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

 

Euskararen Eguna 2016

Euskararen Eguna 2016Abenduaren 1ean Deustualdeko Euskararen Unibertsoak Euskararen Eguna ospatu zuen Ibarrekolandako kontserbatorioan. Ibarrekolanda BHIko ikasleek saioa gidatu zuten eta animatzaile lanak egin zituzten, besteak beste Hesiaren bertsio bat egin zuten: Ekitaldian Udazkeneko lehiaketaren sariak eta aipamenak banatu ziren, hona podiumak:

Marrazki lehiaketa:

1. Zikloa: – Irabazlea: Naroa Guaman Asadovay (CP Deusto) – Aipamena: Sara Sulaoja (La Salle)

2. Zikloa: – Irabazlea: Iker Urkiaga (Arangoiti Eskola) – Aipamena: Sua Olabarria (Deustuko Ikastola) –  Aipamena: Miguel Moreno (San Inazio BHI)

3. Zikloa: – Irabazlea: Leire Merino (Arangoiti Eskola) – Aipamena: Leire Bello (Intxixu Eskola)

WHATSAP LEHIAKETA: – Asier Bustamante González (Deustuko Ikastola) Whatsap irabazlea PEGATA LEHIAKETA: - Lucía Bennetollo (La Salle)   Pegata irabazlea

Ekitaldia bukatzeko publikoak Txoria txori kantatu zuen, Mikel Laboa gogoan.