Gaur 19’00etan ‘Iparraldeko dinamika berriak’ Mullerenean

Gaur, 19’00etan Iparraldeko dinamika berriak mahaia-ingurua egingo dugu Mullerenean, Iparralde Zikloari jarraikiz. Hiru gonbidatu etorriko dira:

– Antton Curutcharry: Baigorriko hautetsiak HELEP bat zer den azalduko digu eta Ipar Euskal Herriak lortu duen lehen egitura propioak zer ekarriko dion zehatuko du.

– Ihintza Ostolaza: Etxepare Lizeoko euskara irakasleak Lizeoak Hazten gaitu hazten dugu kanpainaren nondik norakoak kontatuko dizkigu, zabalduko duten Lanbide Heziketa atal berrirako materiala erosteko dirua lortzea helburu duena.

– Etxauzia elkarteko lagunek: Baigorrin dagoen izen bereko gaztelua berreskuratu eta “Nafar guztien etxea” bilakatzeko proiektua aurkeztuko digute, Euskaldun bat euro bat izena duena.

Iparraldeko dinamika berriak

 

Era berean, gogoratu Ipargaldetegia martxan dagoela eta Alduden asteburu bat zozkatuko dugula galdetegia erantzungo dutenen artean. ZEREN ZAIN ZAUDE????

Partekatu

Bihar ostirala 19’00etan ‘Iparraldeko dinamika berriak’ Mullerenean

Bihar, ostirala, 19’00etan Iparraldeko dinamika berriak mahaia-ingurua egingo dugu Mullerenean, Iparralde Zikloari jarraikiz. Hiru gonbidatu etorriko dira:

Antton Curutcharry: Baigorriko hautetsiak HELEP bat zer den azalduko digu, Ipar Euskal Herriak lortu berri duen egiturak zer dakarren, alegia.

Ihintza Ostolaza: Etxepare Lizeoko euskara irakasleak Lizeoak Hazten gaitu hazten dugu kanpainaren nondik norakoak kontatuko dizkigu, zabalduko duten Lanbide Heziketa atal berrirako materiala erosteko dirua lortzea helburu duena.

Etxauzia elkarteko lagunek: Baigorrin dagoen izen bereko gaztelua berreskuratu eta “Nafar guztien etxea” bilakatzeko proiektua aurkeztuko digute, Euskaldun bat euro bat izena duena.

Iparraldeko dinamika berriak

Era berean, gogoratu Ipargaldetegia martxan dagoela eta Alduden asteburu bat zozkatuko dugula galdetegia erantzungo dutenen artean. ZEREN ZAIN ZAUDE????

 

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (IV)

Mezuan Elorkik bere aitak ate magikoak egiten zituela kontatu digu. Hauek, denboraren makinaren antzera, nahi dugun egunera eraman ahal gaituzte.

Guk ere ate magiko bat eraikiko dugu, baina ssssssssh sekretua da…

Zer topatuko dugu beste aldean? Zeintzuk dira gure nahiak, desioak…? Edozer egon daiteke atearen beste aldean!

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (III)Jolas denda bat! Dantzaldia! Gozokiak, janaria eta Pikachu! Itsasoko animaliekin abentura bat!

Buruan gordetakoak paperera pasatu ditugu eta ondoren horiek sortzen hasi gara. Denborak aurrera egin ahala gauzak aldatu egiten direnez, gure sorkuntzek prozesuan zehar  forma desberdinak hartuko dituzte. Atea oraindik itxita dago, datorren egunean irekiko da! Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (III)

Datorren astera arte!

PD: Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

Bidegainen berbaldiaren material osagarria

Joan den ostiralean Eneko Bidegain gurean egon zen Gerla Handia Iparraldean berbaldia eskainiz. Bertan azaldu zuen bi ondorio utzi zituela gerrak: 6000 hildako eta frantses izatearen sentimendua errotu zen orduan. Bigarrenak euskararen atzerakada ekarri zuen, Bidegainek berak bideo hontan azaldu bezala eta, Eñaut Alfarok salatu bezala, euskaldunak arrotzak direla sentitzen dute askotan:

Gerran zehar, hainbat euskaldun atxilotu zituen Alemaniak eta horietako zortzi kantatzen grabatu zituen Prusiako komisio fonografikoak. Berriki, Euskal Kulturaren Erakundeak (EKE) kanta hauen kopiak jaso zituen, Berlingo Etnologia Museoak eta Humboldt Unibertsitateak bidaliak, eta HUHEZIko Elena Canas eta Ainara Menoyo ikasleek audioak ikertu dituzte eta euren balioa transmititu nahian Maitia Nun Zira dokumentala egin dute.

Gerla Handiak aztarna handia utzi zuen Euskal Herrian, mugaren hegoaldean arrotza iruditzen bazaigu ere. Geure esku dago egoera iraultzea.

Morts pour une autre patrie

Armistizioaren 98. urteurrena bete zen ostiralean eta Eneko Bidegainek Gerla Handia Iparraldean berbaldia eskaini zuen Mullerenean, I. Munduko Gerrak Ipar Euskal Herrian izan zuen eragina berbagai. Kazetariak 1870an jarri zuen abiapuntua, orduan eskolaren bidez Frantzia frantsesak sortzen hasi zen, Alemaniari mendekua hartzeko prestatzen zituelarik, zeina 1914an gauzatu baitzen.

1914ko udan azantza (hotsa), lurrikara (bonbek eragindako dardara) eta (gorpuen) kiratsa bizi izan zituen frontera joan ziren soldaduek. Trintxeretara bakantzera joango balira bezala ustean baina triskantxa pairatu zuten udan hantan bertaratu ziren euskaldunak, izan ere, abuztu eta iraila bitartean 2000 euskaldun hil ziren, lau urteetan hil zirenen herena.

Gerla Handia IparraldeanHildakoak eta gerrak bera Euskal Herria eta Frantzia lotzeko akuilu izan ziren, ordutik aurrera indartu zena. 1870tik Frantziak “aberri txikia” kontzeptua asmatua zuen, “euskaldun on frantses on” erlazio simetrikoa balitz bezala barreiatuz, gerran sarritan erabilia izan zena. Bidegainek orduko Eskualduna aldizkariaren artikuluak eta bertsolarien bertsoak erakutsi zizkigun, usu “Biba Frantzia Biba Eskual Herria” bukatzen zirenak eta Frantziaren alde lerratzera animatzen zituztenak.

Bidegain ustez, orduan errotu zen Frantziar izatearen kontzientzia Ipar Euskal Herrian, gaur normal bizitzen dena. Horren erakusle dira hildakoen gogoan eraikitako monumentuak, hildakoen izen eta abizenen bidez familiak eta Frantziak biltzen dituztenak. Kazetariaren berbetan, behin insumisioaren aldeko protesta egin zen Baionan eta bertoko monumentua erasotu zen eta ekintzak oso ospe txarra izan zuen, senide askok eraso pertsonala balitz bezala bizi izan zutelako. Izan ere, Gerla Handiak gogor kolpatu zuen Ipar Euskal Herrian. Hildakoen bi herenak, 4000 lagun gutxi gorabehera, gazterik hil ziren, horrek eragin zituen ondorio demografiko eta sozialekin. Ustezko bakantza haiek garesti atera zitzaizkion Ipar Euskal Herriari eta gerraren “intrahistoria” berrikira arte gai tabua izan da bertan. Gerla Handia Iparraldean

Hurrengo zitak

Eneko Bidegainek Iparralde Zikloa zabaldu zuen eta azaroaren 18an Iparraldeko Dinamika berriak mahaia-ingurua izango da 19’00etan Mullerenean, EHZ, HELEP, Etxepare Lizeoa eta Etxauzia berbagai izango dituena. Abenduaren 3an, Iparralde gaualdia antolatuko dugu ZAWPen, Begiz Begi eta Pacoren kontzertuekin eta Arrobio eta Etxeko Bob’s Beer garagardo artisauekin. Bien bitartean, Ipargaldetegia martxan da, parte-hartzaileen artean asteburu bat Alduden zozketagai duena.

Iparralde Zikloa

Gaur 19’00etan Eneko Bidegain Mullerenean

Eguna heldu da. Gaur 19’00etan Eneko Bidegainek Iparralde Zikloa zabalduko du. Kazetari lapurtarrak Gerla Handia Iparraldean berbaldia eskainiko du Mullerenean.  I. Munduko Gerrak aztarna handia utzi zuen Ipar Euskal Herrian: 6000 euskaldun trintxeretan hil ziren eta frantses izatearen sentimendua orduan errotu zen.

Gogoratu, Ipargaldetegia martxan dugula eta parte-hartzaileen artean Aldudeko Menta ostatuan asteburu bat zozkatuko dugula. Txanza on!

Iparralde Zikloa

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (III)

Ipuinean munstroa ezin izango da hirira bueltatu… Guk gure munstroa agurtzeko modua aurkitu dugu! Urrun-urrun dagoen arren entzuteko gai izango da. Nola? Musikarekin!!

Borobil, karratu eta triangelu forma duten hiru lagun izan ditugu gurekin. Pinki, Penke eta Ponko deitzen direla entzun dugu baina… Nor da nor?

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (III)“Pinki triangelua, puntaduna delako!”, “Ponko borobila, lodia eta handia delako!” “eta bestea Penke”. Era honetan, soinuak formekin erlazionatu ditugu, “gure Kaskabiloak Pinkirenak dira!” “Danborrak Ponkorenak!” Ondoren, taldea eta abestia osatzeko momentua heldu da! Gometxaz beteriko partiturak sortu ditugu eta erritmo sinpleekin jolastu gara. Sekulako kontzertua eskaini diogu Gogokori. Ziur gaude entzun eta agurra pozik jaso duela! Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (III)
Datorren astean ipuin berriari hasiera emango diogu! tik-tak, tik-tak….

PD: Argazki guztiak hemen ikusgai

Ipargaldetegian parte hartu eta Alduden asteburu bat irabazi!

 Iparralde Zikloari lotuta, Ipargaldetegia abiatuko dugu Berbaizun eta irabazleak Esnazu-Aldudeko Menta ostatuan asteburu bat opari jasoko du. Hamahiru galdera erantzun behar dira abenduaren 2a baino lehen eta parte-hartzaileen artean zozketa egingo dugu. Gai askotariko galderak izango dira, Iparraldearen ikuspegi osoa eskaintzen dutenak, eta Ipar Euskal Herriak dituen berezitasunak eta bitxikeriak kontuan hartu ditugu galdetegia egitean. Labur esanda, galdetegi kuriosoa osatu dugu zuen gozamenerako.

Erantzuten hasteko irrikaz bazaude, sakatu hemen eta hasi! Abenduaren 3an zozketa egingo dugu ZAWPen eta 5ean erantzunak blogean igoko ditugu.

Ipargaldetegia

Iparrade Zikloaren kartela eta egutegia

Urrian, Harkaitz Canorekin urteurrena ospatzeari hasiera eman genion Irakurleen Txokoan, udaberrira arte luzatuko dena. Azaroan urteurrenari segida emango diogu Iparralde zikloa antolatuz, bertoko errealitatea Deustualdera ekartzeko asmoz. Hauxe dugu kartela:

Iparralde Zikloa

Azaroaren 11an 19:00etan: Gerla Handia Iparraldean (Mullerenean):

Iparralde Zikloa Eneko Bidegain kazetari eta historialari lapurtarrak zabalduko du. Bidegainek Gerla Handiak Iparraldean izan zuen eraginaz berba egingo digu armistizioa sinatu zen egunean. Gerrak aztarna handia utzi du Ipar Euskal Herrian, izan ere, 6000 euskaldun trintxeretan hiltzeaz gain, frantses izatearen sentimendua orduan errotu zen bertan. Bidegainek bere doktore tesian Gerla Handian Eskualduna astekariaren eragina aztertu zuen eta gaiari lotuta hainbat lan plazaratu ditu: “Gerla Handia, muga sakona. Lehen Gerla Mundialaren (1914-1918) hastapenak Eskualduna eta Euzkadi aldizkarietan” (2009, Utriusque Vasconiae) edota “Lehen Mundu Gerra eta Euskal Herria” (2014, Elkar). Sarrera doakoa da.

Azaroaren 18an 19:00etanIparraldeko dinamika berriak (Mullerenean)

Udaberrian Ipar Euskal Herriak bere lehen egitura propioa izatea bozkatu zuen, Herriarteko Lankidetzarako Erakunde Publikoa (HELEP) izena duena, eta horren ezaugarriak zehaztuko ditu Antton Curutcharryk, Baigorriko hautetsiak, azaroaren 18an Mullerenean, “Iparraldeko dinamika berriak” izeneko mahai-inguruan. Berarekin batera, Ihintza Ostolazak Etxepare Lizeoak ekipamendu berria erosteko abian jarri duen kanpaina azalduko du. Era berean, Baigorriko Etxauzia gaztelua “Nafartarren etxea bilka dadin eta kultur proiektu zabal bat eramateko” berreskuratu nahi duen Etxauzia elkarteko eta Euskal Herria Zuzenean kultur elkarteko kideak euren proiektuak aurkeztuko dituzte mahai berean.

– Abenduaren 3an Iparralde gaualdia (ZAWPen).

Gau horretan, euskararen eguna dela aprobetxatuz, Ipar Euskal Herriko musika (Begiz Begi taldea, iazko Banden Lehia irabazi zuena) eta gargardoa (Larresoroko Arrobio eta Hazparneko Etxeko Bob’s Beer) ekarri nahi ditugu Deustualdera eta erakutsi Ipar Euskal Herrian hainbat musika eta garagardo mota sortzen direla. Sarrera 5€tan da.

ZEURE LAGUNTZA GABE, AKABO!

Kaixo lagun hori,

Ekonomikoki une txarrak pasatzen ari gara Deustualdeko PREST! aldizkarian.

Aldizkariak hilero inprentan eta banaketan gastu handia sortzen du, eta PREST!–‐en diru sarrerak ez dira gastuen neurri berean handitu.

Publizitateak eta diru–‐laguntzek behera egin dute nabarmen.

Ondorioz, azken urteetan egiturazko arazo bihurtzen ari da.

PREST! kinka larrian dago eta horregatik herritarren babesa behar du.

Zelan lagundu dezakezun? Egin eaitez harpidedun. Urtean 25 euro emango dituzu aldizkariak aurrera egin dezan. Bestela, eman aurten laguntza puntuala, zuk nahi duzun zenbatekoa.

PREST!–‐ek bere aurrekontu osoaren %7 jasotzen du bere irakurleengandik. Babes hori da indartu behar duguna kinka larri hau gainditu ahal izateko.

Jakizu, 2010/11n beste krisi handi bat bizi izan zuela PREST!–‐ek eta aurrera egitea lortu genuela Deustualdeko herritar eta elkarteei esker.

Oraingo honetan ere, denon babesarekin, lortuko dugu!

Eskerrik asko eta laster arte!

Deustun, 2016ko Urriaren 24an.

PREST! aldizkaria

Ramon y Cajal 42 Behea

48014 Deustu

prestharpide@gmail.com

94 447 10 42

Zure laguntza gabe akabo