Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VI)

Bidaiaren amaierara heldu gara, tik-tak… Erlojuarekin egin dugu topo eta hark ate magikotik ateratzeko azken bi joko proposatu dizkigu!

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VI) 

Gaurkoan nor izan da gure protagonista? Musika! Begiak itxi-itxita lasaitasunean, hasi gara berarekin harremanetan. Honek, nahi izan dugun lekura eraman gaitu eta esperientzia gorderik geratu da gure kutxan.
Ondoren, musikograma bat osatu dugu. Soinu bakoitzari irudi bat jarri diogu! “Nik hemen lurrikara entzuten dut” “Honek mugimendu hau egiten du” “hau marrazoa da” “turuntun turuntun, tronpetak!” … Ateratako irudiekin jolasean ibili gara twister musikatuan.

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen (VI)

Azkenean, guztion artean irudiak batuz, itsaspeko istorio bati bizia eman diogu. Zelako abentura!!
Datorren astera arte!
PD: Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.
Partekatu

Ostiralean Physis VS Pelax Mullerenean (bideo batzuk)

Ostiralean 20:00etan, Physis VS Nomosek bere azken diska Saudade é fatal 2 (2016, Haize Bazterrak) aurkeztuko digute Mullerenean. Berarekin batera, Pelaxek joko du eta bien kantak tartekatuko dituzte. Hona bideo batzuk:

Physis Versus Nomos- Sahara

Physis Versus Nomos- Ahazteak ez zaitu ahaztu, bidelaguna

Pelax- Turbio

Musika asteburua Deustualdean!

Berbaizuk 25 urte betetzen ditu aurton eta gogotik ospatu nahi dugu. Asteburuan, bi kontzertu antolatuko ditugu. Abenduaren 3an, euskararen eguna, Iparralde gaualdia antolatu dugu ZAWPen eta bezperan Physis Versus Pelaxek Mullerenean joko dute. Gogoratu zuen laguntza behar dugula tortillak eta pintxoak egiteko!

Musika asteburua Deustualdean

 

Iparralde gaualdia (BAIETZ LARUNBATEAN ZAWP BETE!)

Iparralde Zikloa bukatzeko, abenduaren 3an Iparralde gaualdia antolatuko dugu ZAWPen. Paco bakarlari baxe-nafarrak grabatzen ari den diska aurkeztuko digu. Horren ostean Begiz Begi post-rock-talde lapurtarrak joko du eta atera berri duten Hatsa (Baga biga, 2016) disko berria aurkeztuko digu 2015eko Banden Lehia irabazi zuen taldeak.

Musikarekin batera, Hazaparneko Etxeko Bob’s Beer gargardo artisauak ekarriko ditugu Deustualdera, Bidasoaren bestaldera ekoizten diren zaporeak dastatzeko. Sarritan, badirudi Iparraldea urrun egoten dela eta ziklo honen bidez distantziak murriztu eta bertoko errealitatea ekarri nahi dugu auzora. Sarrera 5€tan. Ateak 19’30ean zabalduko dituzte. BAIETZ LARUNBATEAN ZAWP BETE!

Physis Versus Pelax

Abenduaren 2an, ostirala, Physis VS Pelax kontzertua egongo da Mullerenean 20’00etan. Physis Versus Nomosek Saudade é fatal 2 lan berria aurkeztuko du Deustuan, Pelaxekin batera, eta Donostiako bi bakarlariek formatu berezian eskainiko dute kontzertua, biek aldi berean joko dutelako bata eta bestearen kantak tartekatuz.

 

BAIETZ LARUNBATEAN ZAWP BETE!

Abenduaren 3an Iparralde Gaualdia dela- eta BAIETZ LARUNBATEAN ZAWP BETE! erronka jarri diogu geure buruari. Ez da erronka makala, baina merezi du saiatzea, izan ere, geure mende laurdena ospatzen ari gara eta mugak hausteko tenorea da. Iparralde Gaualdiak Bidasoan zatitzen gaituen muga gainditu eta Ipar Euskal Herriko musika eta zaporeak Deustualdera ekartzeko aukera ematen digu. ZAWPek beste publiko berri batengana heltzeko aukera ematen digu, aurrerantzean elkarlanean aritzeko aukerak ugalduz. Euskararen egunak, batzuetan barreiaturik bizi garela ematen badu ere, Deustualdean euskaldunok komunitate trinkoa osatzen dugula gogoratzeko aukera ematen digu.

Iparralde gaualdia

ABENDUAREN 3an BAIETZ LARUNBATEAN ZAWP BETE! 

Abenduko lehen asteburua, musika asteburua Deustualdean!

Berbaizuk 25 urte betetzen ditu aurton eta gogotik ospatu nahi dugu. Datorren asteburuan, bi kontzertu antolatuko ditugu. Abenduaren 3an, euskararen eguna, Iparralde gaualdia antolatu dugu ZAWPen eta bezperan Physis Versus Pelaxek Mullerenean joko dute. Gogoratu zuen laguntza behar dugula tortillak eta pintxoak egiteko!

Musika asteburua Deustualdean

 

Iparralde gaualdia

Iparralde Zikloa bukatzeko, abenduaren 3an Iparralde gaualdia antolatuko dugu ZAWPen. Paco bakarlari baxe-nafarrak grabatzen ari den diska aurkeztuko digu. Horren ostean Begiz Begi post-rock-talde lapurtarrak joko du eta atera berri duten Hatsa (Baga biga, 2016) disko berria aurkeztuko digu 2015eko Banden Lehia irabazi zuen taldeak.

Musikarekin batera, Hazaparneko Etxeko Bob’s Beer gargardo artisauak ekarriko ditugu Deustualdera, Bidasoaren bestaldera ekoizten diren zaporeak dastatzeko. Sarritan, badirudi Iparraldea urrun egoten dela eta ziklo honen bidez distantziak murriztu eta bertoko errealitatea ekarri nahi dugu auzora. Sarrera 5€tan. Ateak 19’30ean zabalduko dituzte.

Physis Versus Pelax

Abenduaren 2an, ostirala, Physis VS Pelax kontzertua egongo da Mullerenean 20’00etan. Physis Versus Nomosek Saudade é fatal 2 lan berria aurkeztuko du Deustuan, Pelaxekin batera, eta Donostiako bi bakarlariek formatu berezian eskainiko dute kontzertua, biek aldi berean joko dutelako bata eta bestearen kantak tartekatuz.

 

Asteleheko saioa kuxkuxeatzen (V)

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (V)

Atea irekitzeko ordua iritsi da, tik-tak … denbora hasi da! Gurutzatzean, hamaika paisaia zapaldu ditugu, itsasoa, hondartza, mendia… Bidean aurreko egunean desiatutako leku, pertsonaia, objektu eta janariekin topo egin dugu, baina ez dira bakarrak izan… Ea nork asmatzen dituen bertan aurkitutakoak! Hauekin dramatizazioan aritu ostean, gure dantzaldirako unea heldu da. Melodia geldo eta arinen artean ibili gara, lasaitasuna, presioa eta mugimendu ezberdinekin jolasean. Oinek paisaia adierazgarriz bete dute ingurua!

 

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (V)

Riiiiiiing!!! Erlojuaren noranzkoa geldi ezina da, abestien amaierarekin batera dantzaldiaren bukaera ere heldu da.

Baina honek zer esan nahi du? Bidaiaren amaierara heltzen ari ote gara? Oraindik ez!  Prozesua pausoka eraikitzen da, luzea da eta gorabeheraz beteta dago.

Gure sorkuntzek ez dute oraindik azkeneko forma hartu.. denbora falta zaie. Zertan bihurtuko dira? Aldatuko al dira?

Astelehenko saioa kuxkuxeatzen (V)

Datorren astera arte! tik-tak, tik-tak…

PD: Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

Abenduako lehen asteburua, musika asteburua

Abenduaren lehen asteburua musikaz beteko du Berbaizuk. Abenduaren 2an, ostirala, Physis VS Pelax kontzertua egongo da Mullerenean 20’00etan. Physis Versus Nomosek Saudade é fatal 2 lan berria aurkeztuko du Deustuan, Pelaxekin batera, eta Donostiako bi bakarlariek formatu berezian eskainiko dute kontzertua, biek aldi berean joko dutelako bata eta bestearen kantak tartekatuz.

 

Physis VS Pelax

Abenduaren 3an, larunbata, Iparralde gaualdia antolatuko dugu ZAWPen Iparralde Zikloa bukatzeko, eta Paco kantautore baxe-nafarrak eta Begiz Begi taldea lapurtarrak euren lan berriak ekarriko dizkigute. Haiekin batera, Ipar Euskal Herriko garagardo artisaua ekarriko dugu, Hazparneko Etxeko Bob’s Beer, esaterako, Iparraldeko doinuak eta zaporeak dasta ditzagun. Sarrera 5€tan da. Kontzertuak 21:00etan hasiko dira eta ateak 19’30ean zabalduko dira.   Iparralde gaualdia

Hiru dinamika Iparraldea iraultzeko

Joan den ostiralean, Antton Curutcharryk eta Ihintza Ostolazak Ipar Euskal Herrian martxan dabiltzan hiru dinamika aurkeztu zizkiguten.

Autonomiarako martxa luzea

Iparraldeko dinamika berriak

Urtarrilaren 1etik aurrera Ipar Euskal Herriak bere lehen egitura propioa izango du, HELEP bat, zeina, Baigorriko hautetsia den Antton Curutcharryren esanetan, geure mankomunitateen parekoa baita. Beharbada guretzat “gauza ttipia da” baina Ipar Euskal Herrian aurrerapauso handia da, izan ere, 1790an Txomin Garatek “Ma région proteste” esan zuenetik hona 200 urte baino gehiago igaro baitira autonomiaren bidean urrats bat egin arte.

HELEPek hainbat eskumen garatzea ahalbidetuko du Ipar Euskal Herrian, bestak beste ekonomia garapena, espazioaren antolamendua, errepide eta aparkalekuak, goi mailako irakaskuntza, ikerketa. Currutcharryk azaldu zuenez, Unibertsitate bat eukitzea eskatuko dute baita hizkuntza politika arautzeko eskumena ere. Gaur, erlojupean lanean ari dira, izan ere, datozen lehendakaritza-hauteskundeak baino lehen abiatu nahi dute egitura berria, atzera bueltatzeko aukerak murrizteko asmoz.

Sagardi bat euskarazko hezkuntzaren alde  

Iparraldeko dinamika berriak

Sarreran, Ihintza Ostolazak Ipar Euskal Herrian euskarak bizi duen egoera aurkeztu zigun. Egun, euskarak behera egiten du eta transmizioak ere ez du euskararen biziraupena bermatzen, nahiz eta gazteen arteko erabilera mailak gora egin. Gainera, ikasleen %70ak ez du eskolan euskararekin kontakturik. Hala ere, itxaropentsu egoteko arrazoiak daudela dio Ostolazak: elebiduden igoerak, euskararen gaineko jarrerak hobera egin du; egun, adibidez, ez dago ondo ikusia jendaurrean euskararen kontrako diskurtsorik botatzea, eta euskarazko hezkuntzaren igoerak egoera aldaketa ahalbide baitezakete.

Seaska da aldaketa honen ispilua: 1969ean 5 ikasle zituen eta gaur 3600tik gora dira. Aurki, laugarren kolegio bat (DBH ikasteko) eta Lanbide Heziketa zabaldu nahi dituzte Baionan eta proiektua bururaino eramateko Hazten dugu hazten gaitu proiektua abiatu dute, zeinak obrak egiteko 300.000€ lortu nahi dituen. Horretarako, sagarrondoak jarri dituzte salgai, bi lekuetan erein daitezkenak: nork bere herrian edo Euskararen Sagartzean Baionan. Interneten edo banku transferentzien bidez erosi daitezke eta euskarazko hezkuntzari bultzadatxoa eman!

Etxauzia berreskuratu eskualdea indartzeko

Iparraldeko dinamika berriak

Ipar Euskal Herriko barnekaldea husten ari da. Ez da kontu berria, baina gazteek kanpora joaten jarraitzen dute. Horri buelta emateko Etxauzia gaztelua Nafartarren Etxea/ Euskaldunen sarea bilakatu nahi du Etxauzia elkarteak eta euskaldun bat euro bat kanpaina abiatu dute, jabeek eskatzen dituen hiru miloi euro ordaindu ahal izateko.

Antton Curutcharryren berbetan elkarteak hainbat proiektu zabaldu nahi ditu gazteluan, Baigorriko ibarra berpiztuko luketeenak: Nafarroako Erresumaren gaineko museoa, diasporaren artxibo bat, kulturgune bat edota ibarreko enpresek aurkezpen eta kongresuak egiteko gela. Momentuz, 100.000€ lortu dituzte, marka handia baina jabeek jarritako prezioatik urrun. Parte hartu nahi baduzu, sartu hemen eta argibideak jarraitu, ez zara damutuko!

Iparralde Zikloa

Hurrengo zitak:

– Abenduaren 2an, 20:00etan: Physis VS Pelaxen kontzertua Mullerenean

– Abenduaren 3an 21:00etan: Iparralde gaualdia Zawpen

– Abenduaren 15ean 19:00etan: Euskara eta feminismoa bidaide berbaldia Mullerenean

Gogoratu, Ipargaldetegia martxan dela eta Alduden asteburu bat zozkatuko dugula. Txanza on!

Euskara eta feminismoa bidaide

Ekuador Etxean Euskarara Hurbiltze Saioak

Ikasturte honetan, iaz bezala, Ekuador Etxearekin elkarlanean jarraitzen dugu. Eta horrela, aurten ere, astean behin Ekuador Etxean elkartu eta euskara eta Euskal Herriaren inguruko jakingarriak lantzen ditugu.

Eta euskararekin batera, kitxua, aymara, katalana, guarania, bambara, wolofagaztelera edo quechua erabili, azaleratu eta entzuten ditugu, elkar ezagutza, harreman zuzena eta hizkuntza aniztasuna euskararen ezinbesteko aliatuak direlako.

Ekuatore4

Asteazkenero 18:30ean Deustuko Ekuador Etxean.