TXANTXIKUKIDEAK MARTXAN GAUDE BERRIZ ERE !

Txantxikukideak gogotsu geunden ikasturte berriari hasiera emateko eta aurreko larunbatean 40 lagun inguru bildu ginen Botikazahar parkean. Gehienak ezagunak baginen ere, Txantxiku ezagutzeko irrikitan zeuden hainbat gaztetxo berri izan genituen gure artean. Elkar ezagutu, jolastu, nekatu, barre egin eta abestu ostean merendola gozoa jan eta bapo bapo bukatu genuen! Orain hurrengo txantxiabentura noiz iritsiko zain gaude!!

Txantxi aurkezpena 2016-2017Gogoratu, urriaren 4an (asteartea) 19:30tan guraso bilera informatiboa egongo da Bidarte Udal Liburutegian, matrikulazioari buruzko informazioa eman eta dituzuen zalantza guztiak argitzeko! Ez galdu aukera eta zatoz gurekin mundua euskalduntzera! Txantxi aurkezpena 2016-2017Txantxi aurkezpena 2016-2017

Berbalari bat behar dugu!

Berbalgun taldeak martxan hasi dira eta astelehenero 16’30ean biltzen den taldeak berbalaria behar du, hau da berbaldiak gidatzen dituen pertsona baten premian daude. Oso talde jatorra da eta ordua oharkabean joaten da eurekin.

Bestalde, berbalaguna izateko epea zabalik dago. Berbalagun edo berbalari izan nahi duenak berbaizu@euskalnet.net helbidean edota 94 447 10 42ra deituz izena eman dezake.

Praktikatu eta bizi