Berbaizuren hurrengo zitak eta 25. urteurrenaren hainbat jarduera

25 urteurrena martxan da eta hainbat jarduera lotu ditugu. Hemen duzue egutegia, zuen egutegiarekin sinkroniza dezazuen:

Txantxi aurkezpena 2016-2017

Azaroan:

Azaroaren 11an 19:00etan (Mullerenean): Eneko Bidegainek Gerla Handiak Iparraldean izan zuen eraginaz berba egingo du Iparralde Zikloaren barruan.

Azaroaren 18an 19:00etan (Mullerenean): Iparraldeko dinamika berriak mahaingurua antolatuko dugu Iparralde Zikloaren barruan eta Bidasoaren bestaldeko lagunak gonbidatuko ditugu: Antton Curucharryk HELEPren gainean berba egingo digu eta Ihintza Ostolazak Etxepare lizeoak duen proiektu berriez eta ikastolen egoeraz. Mahaia berean, Etxauzia elkarteko eta Euskal Herria Zuzenean elkarteko kideek euren proiektuak aurkeztuko dizkigute.

Abenduan:

Abenduaren 2an 20:00etan (Mullerenean): Mikel Karton, Pelax eta Physis Versus Nomosen kontzertua.

Abenduaren 3an, ordua zehazteke (ZAWP): Iparralde gaualdia Begiz Begi eta Pakoren kontzertuekin eta bertoko garagardoarekin. Iparralde Zikloa bukatuko dugu.

Abenduaren 15an 19:00etan (Mullerenean): Lorea Agirre eta Idurre Eskisabel Feminismoa eta euskalgintza, bidaide berbaldia.

Bitartean, Berbalagunak eta Kantugintza txokoetan parte hartu ahal duzu eta Txantxikuek Deustualdeko umeak jokoen bidez euskalduntzen jarraituko dute.

Partekatu

Asteleheneko saioa kuxkuxeatzen…

Ipuinarekin beldurra gaiari hasiera eman diogu.
Zeri dio beldurra ipuineko umeak? Zer da uneoro iluntasunean ezkutatzen dena?
Txuki, bizia duten panpinak, munstro, txakurra, armiarma eta dinosauroa.

Modu honetan, gure beldurren inguruan hitz egin eta hauek irudikatzen saiatu gara.
Kolore grisa erabiliko dut! Nik urdina!

Lehen saioko argazkiak

Batzuk, manley beltzarekin “munstroa” iluntasunean tapatzera animatu gara eta horren gainean bestelako munstro beldurgarriak zotzekin irudikatu ditugu.

Bakoitzak bere beldurra indibidualki irudikatu ostean, beldur guztiekin munstro handi bat sortu dugu. Kutza bat izan da abiapuntua eta zer nolako munstro erraldoia atera den!

Burua, gorputza, bi bihotz, beso bat eta 6 hanka ditu, beste batzuen artean.

Lehen saioko argazkiak

Gauza bakarra falta zaio!! IZENA!! Ipuinaren korapiloan deskubrituko dugu!

PD: Tailerraren argazki guztiak ikusi nahi badituzu, sakatu hemen.

GUREGUKAR jaia ospatu genuen larunbatean!

GUREGUKAR jaiaAzedoko udalekuetan bi begiralek erosketetatik bueltan izandako kotxe istripuak sortutako diru galerei aurre egiteko “GUREGUKAR” jaia ospatu genuen larunbatean Ibarrekolandako institutuan. Diru bilketa egitearen ideia zenbait gurasoren proposamena izan zen eta begiraleok gurasoen prestutasunaz eskerdun, diru hori guraso, ume eta begiraleok elkarlanean antolatutako jai batean biltzea bururatu zitzaigun. Eguraldia alde izan genuen jaialdiaz eragozpenik gabe gozatu ahal izateko. Larunbatean goiz esnatu eta martxan jarri ginen egun paregabea izango zena antolatzeko: batzuk sukaldatzen, beste batzuk materiala bilatzen, besteak ustekabekoak konpontzen… Apurka-apurka txantxikukideak Ibarrekolandara hurbiltzen hasi ziren eta sorpresaz eta ekintzaz betetako egunari hasiera eman genion: Jolasek, bazkari gozoak, bertsolariek, Baffeti taldeak eta bingo musikatuak giro ezin hobean dantzatzeko, abesteko, barre egiteko, lagun berriak ezagutzeko eta elkartasunean diru galerei aurre egiteko aukera eman ziguten. GUREGUKAR jaia

Begiraleok eskerrak eman nahi dizkiegu ideia izan zuten guraso haiei, sukaldariei, Ibarrekora hurbildu ziren familia guztiei eta batez ere, zuei, txantxikukideoi, aisialdiaz euskeraz gozatzeko hautua egin duzuenoi.

IKU IKU… TXANTXIKU!

Txantxikuko Begiraleak

Zuberoko ikastolen aldeko otarrak salgai!

Aurten ere Eperra (Sohüta) eta Basabürü (Aloze) ikastolek Ikaskoli kanpaina abian jarri dute. Iaz 17.000€ lortu zituzten eta aurten “guti falta dugu, euskal lan postu oso baten ordaintzeko, Xiberoan”. Ipar Euskal Herriko ikastolen egoera ezberdina da, izan ere, “Andereinoak Frantses estadoak pagatuak dira, hortik kanpo, gastu guziak ikastola bakoitzaren gain dira” eta horretarako laguntza behar dute (informazio gehiago hemen).

Ikaskoli

Bi otar mota daude salgai Ahüzki (40€) eta Irati (52€), bertoko jakiez beteta daudenak. Abenduaren 4era arte eros daitezke eta hilaren 19an jaso ahalko dira Euskal Herri osoan.

Erosi, eta sostegantu euskara Xiberoan! On dagizuela!

 

“Hemen euskaraz hemen berbaizu” pegatina duten saltokien zerrenda

Urteak dira Berbaizu Euskara Elkarteak Hemen euskaraz hemen berbaizu pegatina euskaraz hartzen duten saltokiei banatzen diela, bezeroak jakin dezan non eros dezakeen euskaraz, eta aprobetxatu dugu saltokien zerrenda argitaratzeko.

Momentuz Deustualdeko 38 saltokik pegata jarri dute baina ziur gaude aurrerantzean gero eta gehiago izango direla. Batenbat falta bazaigu esaiguzu!

Hemen euskaraz hemen berbaizu- txikia

FARMAZIAK:

  • LINAZA PEÑA FARMAZIA: Heliodoro de la Torre 19
  • OBIETA FARMAZIA: Julio Urkijo 10
  • PATXI MENOYO FARMAZIA: Egileor kalea 3

TABERNAK:

  • BORDATXO JATETXEA: Ramón y Cajal 24
  • LA LOGIA: Ramón y Cajal 22
  • IZEKI taberna: Ramón y Cajal 26
  • DEUSTUKO HERRIKO TABERNA: Ramón y Cajal 29
  • LA PARRA TABERNA: Ramón y Cajal 32
  • ATXURI: Luzarra 1
  • BAIONA: Luzarra kalea 6
  • LA TERRAZA TABERNA: Deustuko Zubia 1
  • MAITAGARRI TABERNA: Luis Power kalea 14
  • ITSASBIDE: Rafaela Ybarra kalea 11
  • BIDEGORRI: Plácido Careaga plaza 1
  • OSKARBI: Madariaga etorbidea 31
  • LA TORTILLA: Blas de Otero 43
  • ARANEKO TABERNA: Araneko kalea 18
  • KAROLA: Ganekogorta Mendia kalea 12
  • CAFETERÍA EGIPTO: Heliodoro de la Torre kalea 7
  • ERRIBERA TABERNA: Deustuibarra kalea 43
  • BAR DOA: Blas de Otero 23

JANARI DENDAK:

  • CHARCUTERÍA MARTÍN: Egileor kalea 5
  • REMEN OKINDEGIA
  • MARIBIREN TXUTXE-DENDA: Mediterraneo Itsasoa

LIBURUDENDAK, PAPERDENDAK ETA KIOSKOAK:

  • DEUSTUKO LIBURUDENDA: Done Petri plaza 4
  • EUROHIZKUNTZAK: Done Petri plaza 4
  • LOPATEGI ARRIETA, MI Kioskoa: Aguirre Lehendakaria 27
  • LANKOR: Aguirre Lehendakaria 18
  • COPYKIOSKO: Madariaga etorbidea 36

ARROPADENDAK:

  • ESKEGI: Madariaga etorbidea 10
  • KAIOA ARROPADENDA: Heliodoro de la Torre kalea 2

LOTERIA ETA ESTANKOAK:

  • ADMINISTRACIÓN Nº19 DE BILBAO: Agirre Lehendakaria etorbidea 19
  • ESTANCO MADARIAGA: Madariaga etorbidea 27

ATERPETXEAK:

  • AKELARRE ATERPETXEA: Morgan kalea 4-6

ElKARTEAK:

  • ARTEBI: Jon Arrospide 14
  • DEUSTUKO MENDITARRAK: Iruñea kalea 3
  • GAZTE LOKALA: Luzarra kalea 1

BESTELAKOAK:

  •  SABIN ERLOJUDENDA: Rafaela Ybarra 6
  • NEUMÁTICOS DEUSTO: Blas de Otero 41
  • LIMPIEZA DE ALFOMBRAS FLOR: Julio Urkijo kalea 3

25. urteurrenari ekiteko gogoz!

Atzo Berbaizuko bazkideen aurrean aurkeztu genituen 25. urteurrena ospatzeko proposamenak. 20 lagun bildu ginen eta udaberrira arte aurrera eroan nahi ditugun ideiak aurkeztu genituen, besteak beste, azaroan Ipar Euskal Herria zikloa egingo dugula (laster xehetasun guztiak jakinaraziko dizkizuegu), apirilaren 1ean Berbaizukide eguna antolatzeko asmoa dagoela edota abenduaren 17an Gabonetako afaria antolatuko dugula. Era berean, proposamen berriak heldu ziren bazkideen partez, kanta apurtzaile bat egitea, esaterako.

25. urteurrenaren gaineko batzar irekia

Batzarraren gainean informazio xehatzagoa nahi duenak edo proposameneren duenak dei edo idatz diezagula.

Argazki guztiak hemen.

Urriaren 12an 18:00etan 25. urteurrenaren gaineko batzar irekia Mullerenean

Joan den astean geure 25. urteurrena ospatzen hasi ginen Harkaitz Canorekin eta udaberrira arte ospatzen jarraituko dugu. Horregatik, urriaren 12an batzar irekia antolatuko dugu Mullerenean 18:00etan, bertan geure asmoak azaltzeaz gain zuen ideiak entzun nahi ditugu. Bestalde, gogoratu nahi dizuet Pilar egunean Berbaizu zabalik egongo dela eta lan-egun normala egingo dugula.

Txantxi aurkezpena 2016-2017

Beti oporretan bagina bezala (25 urteak ospatzen hasiak gara!)

Beti oporretan liburua ez da ematen duena eta hura hautatu genuen geure 25. urteurrena ospatzen hasteko. Oporrak ez direla geure paradisuaren frankizia esan zigun Harkaitz Canok izenburuaren gainean galdetu genionean, oporren gaineko sentipen gazi-goxoa uzten baitituzte 14 ipuinek. Canok aitortu zigunez, ipuin klasiko zein ez-klasikoak egiten saiatu da eta irakurleen iritziz aise lortu du.

Liburuak mota guztietako testuinguru eta protagonistak ditu eta aipagarria emakume askok protagonista rola jokatzen dutela ikustea, irakurleen baten aburuz euskarazko literaturan ez-ohikoa dena. Era berean, hainbat opor mota agertzen dira liburuan: udakoak, maiatzaren 1ekoak, edota lanez lepo ematen diren oporrak, Izar ozenak ipuinean bezala.

Canok bere buruari galdetu zion zer gertatuko ote zen protagonisten generoak inbertitu izan balitu. Zeri buruz ari garen? Liburua irakurri dutenek baino ez dakite, beraz zeren zain zaude jakinaren gainean egoteko?

Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan

Argazki guztiak hemen