Asteazkenean 20:00etan Harkaitz Cano Irakurleen Txokora dator!

Datorren asteazkenean Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan egongo da bere Beti oporretan (Susa, 2015) berbagai. Saioa 20:00etan hasiko da Bidarten. Sartzea eta esatea libre dira.

Urriak 5: Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan

Harkaitz Canok geure 25. urteurrenaren harira egingo ditugun ospakizunak zabalduko ditu. Guztiok gonbidatuta zaudete!

 

Partekatu

Txantxikun hasteko prest gaude!

Irailaren 16ko asteburua Txantxikuko begiraleok erabili genuen Mundakako kanpinera joateko. Gainean dugun urte potente hau antolatu eta disfrutatzeko xedea zegoen eta, nola ez, gure helburuak lortu genituen. Minimoen bilera, urteko programazioa, lan-taldeak eta ume berrien egoera adostu eta gero, disfrutatzeko aukera eduki genuen ere, bai gure eskapaditekin, bai gaukeko post-afariekin.

Urteari ongi etorria emon, eta ekintzekin hasteko prest!

Aupa Txantxiku

Mundaka 2016Mundaka 2016

Urrian Gometxa proiektua abian Mullerenean!

Urrian Gometxa proiektua abian jarriko dute Janire eta Ane Soldevillak Mullerenean. 4-5-6 urteko umeen irudimena eta sormenari bidea emango diote eta hiru gai jorratuko dituzte abendura arte: otsoa (beldurra), tik-tak (denbora) eta ispiluak dir-dir (errealitatea). Ipuin baten kontakizuna izango da txokoaren ardatza (“bazen behin…”) eta hiru saioetan osatuko dute kontakizuna.

Lehen saioa urriaren 24ean izango da. Izena emateko edo informazio gehiagorako berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi edo 94 447 10 42 telefonora deitu (Jon). Umeen kopuru minimoa 8 izango da. 60€ berbaizukideentzat eta 65€ besteentzat.

GometxaGometxa 2

Hilabete barru Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan!

Urriaren 5ean Harkaitz Cano bere Beti Oporretan ipuin liburuaren gainean berba egitera dator. Saioa Bidarten egingo dugu 20:00etan. Irakurlearen Txokoa geure 25. urteurrena ospatzeko lehen ekitaldia izango da eta geurekin ospatzea nahi dugunez, esan barik doa gonbidatuta zaudela.

Beraz, hilabete bat duzu Canoren azkenaz gozatzeko.

Urriak 5: Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan

Hementxe gaude, hementxe gaude, hementxeeeee!!!!

Berbaizun bueltan gaude. Opor-osteko sindromerik ez dugu eta indarberriturik gatoz.2016-2017 karpeta sortu berri dugu ordenagailuan eta ikasturteari gogoz ekingo diogu.

Ohiko ordutegiak izango ditugu:

Astelehena-osteguna: 09:00-14:00 – 15:30- 17:30 (astearte arratsaldea bulegoan emango dut)

Ostirala: 09:00-14:00

Edozertarako badakizue non gauden.

Bueltan gaude