Kantagintza taldeak Bordatxon bukatu zuen urtea

Joan den astean, kantagintza taldeak Bordatxon bukatu zuen urtea. Elkarri gero arte esateko bildu ziren, irailetik aurrera bueltan egongo direlako. Ohi lez, astelehen gauean Bidarten bilduko dira. Kantatu nahi baduzu, uda ostean gurekin harremanetan jarri!

Uda on lagunok!

Kantugintza afaria

PD: Argazki gehiago hemen.

Partekatu

Txantxikuak Gorlizen!

Eguraldi kaskarrarekin esnatu ginen Deustualdeko txantxikukideok. Irteerari goibel samar ekin bagenion ere, azkenean egun paregabeaz gozatu genuen Gorlizen. Goizean goiz bildu ginen Iruña kaleko metro geltokian. Behin Gorlizen, Troka abentura gunera hurbildu ginen eta zenbait ekintza burutu genituen, hondartzan piraguetan ibili edota hainbat jolasez beteriko ginkana bat egin.

Txantxikuak Gorlizen!Goizeko ekintzak atzean utzita, hondartzara joan ginen. Bertan bazkaldu eta hango lasaitasunaz gozatu genuen. Noski, txonbitoa ez zen falta izan, kroketarena egin genuen eta guzti! Egun zoragarria igaro eta gero, Deustura bueltatzeko unea heldu zen. Primeran pasatu genuen arren erre- erreta bukatu genuen gutako askok. Benetan espero baino egun politagoa pasa genuenaren seinale. Orain hurrengo topaketarako motorrak berotzen hasiak gara; udalekuak heltzear daude! GORA TXANTXIKU! Txantxikuak Gorlizen!

Bateria kargatu udan, udazkenean indarrez beterik itzuliko garelako

Asteazkenero 17:15ean bildu ohi gara BIDARTE Udaltegian, gehienetan 8 kide, ni sustatzaile bezala barne.

Ekainaren 15ean, ikasturtea ondo amaitzeko, bat ezik, denok elkartu ginen Gabiña garagardotegian afari-meriendatxoa egiteko. Euskaraz solasean , ekin eta jarrai, leloak dioen bezela; gure udako planak azaltzen eta, oso ondo pasa genuen.

Ikasurtean zehar taldean giro polita eta lagunartekoa lortu egin dugu , alor guztiak jorratuz: Euskal Herriko Historia, Geografia, Bidaiak etab. Batzuek besteak baino gehiago baina nire ustez denok (neuk ere bai) hoberatu egin dugu gure euskara maitearen maila.

Agur bero bat, eta bateria kargatu udan , indarrez beterik itzultzeko udazkenerako.

Eloy Unzalu

Berbalagun talde baten afaria Gabiñan

Muller Plaza: Igela Manuela, luntxa eta sua

Atzo Hego Amerikatik Euskal Herrirako bidaia egin genuen Igela Manuelaren bidez. Eurek egindako bidaiara gonbidatu gintuzten, Bidaia Kontaketa Zikloan egon bagina lez. Paranaiba ibaian hasi eta Euskal Herrian bukatu zen.

Muller Plaza 2016: Igela ManuelaBitartean, kanten bidez bidaiatu genuen

Eta jolasen bidez ere bai

Horren ostean luntxa egin eta San Juaneko sua ikusi genuen, 2015-2016ko asmo txarrak alboratzeko terapia onena. Muller Plaza 2016: Igela Manuela

Agian (Irati Antepara, Botikazar BHI)

Ezagutzen ninduela ematen zuen.

Tren-geltokira sartzen nintzen bakoitzean han zegoen, eta begiratu besterik ez ninduen egiten, inolako disimulurik gabe.

Beste norbait izango balitz, deseroso sentiaraziko ninduke, baina berak ez. Haren begiradak zeozer ezberdina zuen. Goxoa, berezia, dibertigarria, bihurria…

Gure begiradak egunero gurutzatzen ziren, baina ez ginen bata besteari ezer esatera ausartzen.

Egunero tren-geltokian berarekin gurutzatzea espero nuen, eta, gutxienez, haren begirada lortu.

Ezagutzen ninduela ematen zuen, eta, agian, hala zen.

 

Irati Antepara

Botikazar BHI

Markhan eta Argentinan bukatu genuen Bidaia Kontaketa Zikloa

Joan den ostegunean, Indiako Markhara eroan gintuen Jon Karla Larrañagak. Indiara egiteko bidaian bertoko arana ezagutu zuen 5 eguneko trekkinean. Bertan oso paisai ezberdinak ikusi zituen Deustuarrak: berde-berdeak, elurra, harrizkoak… Hainbat tenplu budista ere ikusi zituen, non abade izateko irakasle bana bizi baitziren. Kolore biziko tenpluak ziren eta kontraste egiten zuten mendian.

Bidaia Kontaketa Zikloa: Markahko AranaHurrengo egunean, Miren Luzuriagak Argentina osora eroan gintuen. Lau zatitan antolatu zuen aurkezpena: bere bidaiak (Iguazú, Perito Moreno, Buenos Aires…), La Plata (bizi zen lekua, zeina diagonaletan antolatuta dagoen), Euskal Diaspora (Miren dantzari ibili zen La Platako Euskal Etxean eta Argentina osoko diaspora ezagutzeko aukera izan zuen, baita euskaradun ugari ere) eta TECHO proiektua. Horretaz gain, beste kontun batzuk ere aipatu zituen: Materekiko obsesioa, Maradonaren jainkotasuna edota txakurrak, izan ere, edonon txakurrak egoten ziren. Bidaia Kontaketa Zikloa: Argentina

Berbaldi hauekin aurtengo Bidaia Kontaketa Zikloa bukatu genuen. 2016an Kolonbia, Puerto Rico, India, Vietnam eta Argentina ezagutzeko parada izan dugu. Ikusteke dago oraindik 2017an nora joango garen.

Argazki guztiak:

Bidaia Kontaketa Zikloa