Larunbatean ‘Mintza Eguna’ Atarrabian!

Aurten ere, Euskal Herriko txoko guztietako berbalagun, solaslagun, mintzakide, mintzalagun eta abar, batuko gara maiatzaren 14an. Mintza Eguna Atarrabian izango da oraingo honetan (Nafarroan). Autobusa +, hamaiketakoa + bazkaria + egun pasa polita, den-dena 22 €. Joateko prest bazaudete, lehenbailehen esan. (Autobusa Bilbotik pasako da, beraz, aitzakiarik ez).
Informazio gehiago, hemen.

Arin ibili.

Mintza Eguna 2016- KartelaMintza Eguna 2016- Egitaraua

Partekatu

Bizkaiko Eskolarteko bertsolariak Mullerenean kantan!

Atzo Bizkaiko Eskolarteko txapelketako semifinala Mullerenean jokatu zen. Lau eskoletako bertsolariek parte hartu zuten atzoko semifinaletan: Deustua (Elorri), Santutxu, Zornotza eta Algorta.

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren 3. kanporaketa:Algortako Aritz Landeta izan zen irabazlea eta finalerako txartela eskuratu zuen (bejondeizula!). Elorriko Irati Antepara seminifinaletara heldu zen. Hona bere kartzelako ataria: Iratirekin batera Unai Foruria ibili zen. Hauxe da Deustuko bertsolariaren agurra: Saioan Ander Elortegi gai-jartzaile lanetan ibili zen eta epai-mahaia Jurgi Fuentesek, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu zuten. Eskerrik asko guztioi eta Zorionak Unairi, Iratiri eta Elorriko kide gazteei!!! Deustuan harrobi ederra dugu-eta!!! PD: Argazki guztiak Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Mullerenean

Maiatzaren 19tik aurrera Bidaia kontaketa zikloa Mullerenean

Bosgarrenez Bidaia kontaketa zikloa antolatuko dugu Mullerenean. Aurten ere munduari buelta osoa emango diogu euskaraz. Maiatzaren 19an, Martin Garmendiak Vietnamera eginiko bidaia izango du berbagai 19’30ean. Ordu berean, Nerea Zuluagak Bogotan bizi izandako urtea kontatuko digu maiatzaren 27an. Gauza jakina da gazte askok Erasmus bekak aprobetxatzen dituztela munduko hainbat leku eta kultura ezagutzeko eta Amaia Aiartzaguenak eta Miren Luzuriagak hauetaz profitatu dute aurten. Amaia Puerto Rikon egon da eta ekainaren 3an 19:30ean Estatu Batuei elkartutako estatu librearen gainean berba egingo digu. Astebete gerotxuago, baina ordu berean, Miren Luzuriaga Argentinari buruz mintzatuko da. Tartean, Jon Karla Larrañagak mendian egindako txangoak izango ditu hizpide ekainaren 9an.

Sarrera librea.

Bidaia kontaketa zikloa 2016

Bihar 17:00etan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Mullerenean! Erdu!

Aste hontan Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa hasi da. Lau kanporaketa jokatuko dira eta bihar Mullerenean bat jokatuko da. Bertso-saioa 17:00etan hasiko da. Hortik sailkatzen direnek finala jokatuko dute maiatzaren 22an Getxon. Finalerako sarrerak zein kamiseta zein bazkaria hemen daude salgai eta maiatzaren 12ra arte eros daitezkeela.

DSCN9838

Maiatzaren 14an Gure hizkuntza gure oholtza Euskal Museoan

Maiatzaren 14an Gure hizkuntza gure oholtza jardunaldia antolatu dute Euskal Museoan (Miguel de Unamuno plaza, 4). Bertan antzerkia eta euskara izango dute berbagai. 11:30ean Xabi Payak antzerki testuak euskara zelan ekarri azalduko du eta 12:45ean Patxo Telleriak idazteari buruz egingo du berba.

Bazkariaren ostean Zer nori-nork nola da euskal antzerkia? mahai-ingurua antolatuko dute 16:30ean eta Eneritz Artetxek, Mikel Martínezek, Agurtzane Intxaurragak eta Gaizka Sarasolak berba egingo dute Ane Zabalak moderaturik. Bukatzeko, Iban Urizar Amorantek kontzertua emango du 19:00etan.

Izena emateko ghgo@gmail.com helbidera idatzi. Bazkarira joan nahi baduzu 15€ dira eta maiatzaren 6a baino lehen abisatu (leku mugatuak daude).

Gure hizkuntza gure oholtza