Maiatzaren 5ean Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa Mullerenean!

Datorren astean hasiko da Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Lau kanporaketa jokatuko dira datorren astean Bizkaiko hainbat lekutan eta hirugarrena Mullerenean egingo da. Zita maiatzaren 5ean izango da eta 17:00etan hasiko da. Hortik sailkatzen direnek finala jokatuko dute maiatzaren 22an, Getxon.

Info gehiago hemen

DSCN9825

Partekatu

Urriaren 5ean Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan

2016an Deustualdeko Euskalgintza Antolatuak 25 urte betetzen ditu eta udagoienean Berbaizuk arrandiaz ospatuko ditu. Sorpresa ugari egongo dira eta hona lehena: Harkaitz Cano gurekin egongo da urriaren 5ean Irakurleen Txokoan. Saioa 20:00etan izango da Bidarten eta Beti Oporretan izango dugu berbagai.

Urriak 5: Harkaitz Cano Irakurleen Txokoan

Berbaizu Topaguneko batzarrean egon da

Image

Euskal Herriko Euskara Elkarteak bitzen dituen Euskaltzaleon Topaguneak bere urteko batzarra egin du apirilaren 22an Durangon.
17 elkarte ezberdinetako 33 lagun elkartu dira, besteak beste Berbaizu Euskara Elkartea, eta 2015eko Jarduera Txostena nahiz Balantzea eta Emaitza kontua onartzeaz gain 2016 urteko jarduera eta aurrekontua ezagutu eta onartzeko aukera izan dute.
Topaguneak  2016-2019 epealdirako plangitza estrategikoa aurkeztu du,  jorratuko diren proiektu nagusiak azalduz. Elena Lakak presidente jarraituko du eta Jasone Mendizabalek zuzendari.
Bazkideei dagokienez,  batzar orokor honetan bazkide berria onartu da,  Gasteizko Lazarraga Elkartea bertoko Kafe Antzokia bultzatzeko sortutako  elkartea.
Bazkide berri honekin,  86 elkartek osatzen dute Euskaltzaleon Topagunea.

Apirilarean 27an 18:30ean ‘Eta hik zer?’ Mullerenean

Apirilarean 27an 18:30ean 'Eta hik zer?' Mullerenean

Aprilaren 27an 18:30ean Mullereneak hartuko du Eta hik zer antzerki-foruma, Baketikek eta DSS16k antolatua. Antzezlana Zapalduen Antzerkiaren metodologian oinarrituta dago, gizarteko gatazkek gugan eta besteengan eragindako sentimendu eta sufrimenduetara gerturatzeko asmoa da. Eta hik zer antzerki-forumean sei antzezlan egongo dira eta berau egiten ari den bitartean ikusleak antzezlanean parte har dezake protagonisten arteko harremanetan eraginez. Antzezlanak iraganera begiratu eta taldearen etorkizunari leku berri batetik begiratzeko espazioa zabalduko digu.

Euskaraz egiteko arrazoi ugari

Joan den ostegunean Paula Kasaresek bi berbaldi eman zituen Deustualdean Euskara, un idioma nuevo en casa eta Zuek duzue giltza. Bi entzuleren lekukotzak bildu ditugu.

Euskaraz egiteko hamaika arrazoi

Paula Kasares DeustualdeanOstegunean pozik atera ginen hitzaldira bertaratu ginen gurasook. Ez da harritzekoa, ordubete luzean Kasaresek hamaika argudio eta arrazoi eman zizkigun seme-alabekin egunerokotasunean euskararen aldeko jarrerak izateko. Nabaritzen zaio eskarmentua irakasle nafarrari: bildu ginen bederatzi gurasoen artean hizkuntzaren ezagutzaren aldetik denetarik zegoen arren, guztiok asetzeko modukoak bota zituen. Orain apurka-apurka, entzundakoak geure etxeetara eramango ditugu. Erronka polita, bai horixe!

Pedro (Arangoiti)

Geure haurrak euskaraz egingo dute hala hautatzen badute Paula Kasares Deustualdean
Aurreko ostegunean, Arangoitiko eskolan hitzaldia emandakoan gure artean izan zen Paula Kasares soziolinguista eta antropologo nafarra.

Ia 20 bat guraso batu ginen, tartean guraso bilbotar bakan batzuk.

Txantxikuko Laura eta Bego begiraleak ere Bidartera gerturatu ziren haurtzaindegi zerbitzua dela eta.

Berbaldian zehar Paulak gure seme-alaben sozializazio prozesua ulertzeko gakoak aztergai izan zituen. Besteak beste, honako ideia nagusi hauek nabarmendu zituen:

  • Gure haurrak etorkizunean euskaldunak izango dira baina euskaraz egingo dute, hala hautatzen badute”.
  • Gurasook euskararen aldeko hautu hori elikatu behar dugu. Zelan? Euren euskarazko bizipenen motxila betetzen lagunduz, esperientzia gozagarri eta gogoangarriez”
  • Gure umeek hizkuntza etxean eta eskolan ikasten dute, baita eskolatik kanpo ere. Bizitzan ikasten da. Euskararen transmisioa indartuko da kalean erabiltzen badute”.
  • Gure haurrak euskaraz ari direlarik, izugarri garrantzitsua da eurak eroso eta ziur sentitzea”

Hitzaldian zehar eta berau bukatuta zenbait galderari erantzun ostean, 20:50ean bukatutzat eman genuen dena batu ahal izateko eta Bidarteko langileon lan ordutegia errespetatze aldera.

Karlos (Deustua)

Ostiralean II. Umeak parkean!

Datorren ostiralean, apirilaren 22an, II. Umeak Parkean antolatuko dugu Sarriko parkean. 17:30ean hasiko da. Aurrekoan bezala monitoreak egongo dira umeekin jolasteko eta euria egingo balu Sani-Ibarrekolandako udaltegira joango ginateke (Rondoko 2, Sarrera Mikel Zarate kaletik).

Egitasmo hau Deustualdeko Ikastetxeak arnasguneak bihurtzeko bidean proiektuaren barruan dago, zeinak ikasleak euskara asko eta askotan erabiltzea helburu duen, gurasoak, irakasleak, aisialdiko begiraleak eta ikaslea bera inplikatuz. Umeak parkean egitasmoan umeak elkarrekin euskaraz jolastea berba egitea asmoa dugu. Bilboko Udalak proiektua babesten du.

A-22 Umeak parkean Sarriko parkean!

Uzkudun eta Gaztañaga, ospearen biktimak

Joxemari Iturralde Irakurleen Txokoan

Gogoko tokian aldaparik ez. Joxemari Iturraldek (Tolosa 1951-) bere literatur lanari buruz galdetu genionean hori esan zigun Irakurleen Txokoan. Hainbat liburu zein hainbat arlotan bere luma erabili du, azkena Perlak, traizioak, kolpeak, musuak (Pamiela, 2015), zeinak Paulino Uzkudun (Errezil, 1899- Madril 1985), Izzy Gaztañaga (Ibarra, 1905 – La Quinica Argentina, 1944) eta Ladis Goitik osatzen zuten lagun triangeluaren gorabeherak kontatzen dituen, traizioez eta emakumez beterikoa. Idazle tolosarrak umetatik entzun zituen Uzkuduni buruzko istorioak eta kontatzen zizkiotenak hiltzen ari zirela ikusita, istorio hauek kontatzea erabaki zuen, bestela desagertuko zirelakoan.

Uzkudun oso pertsona ospetsua izan zen Frankismoan, sona handiko boxeolari eta irabazlea, zineman No-Doan agertu ohi zen falangista, hitz gutxitan: diktaduraren ikur bat 50 urteetik gorako jendeak ezagutzen duena. Aitzitik, Izzy Gaztañagaren arrastoari tira egitea askoz zailagoa izan zela dio Iturraldek eta adibide bat jartzen du: Ibarran liburua aurkeztu zuenean Gaztañagaren parienteak hurbildu zitzaizkion eta esan zioten oso tipo jatorra ei zela baina apur bat buru arina. Ez zekiten askoz gehiago, izan ere, gazte eta Ameriketan hil zen. Hori dela-eta, Iturralde sator lanak egin zituen eta kontatu zuenez “garaiko egunkari guztiak irakurri zituela” liburua ontzeko.

Izan ere, oso boxeolari ezagunak izan ziren Uzkudun eta Gaztañaga, 30. garaian ospe handia izan zuten hemen zein Estatu Batuetan. Esaterako, Gaztañaga Estatu Batuetara ailegatu zenean New York Times egunkariak zioen Brooklingo zubia ukalbikada batez botatzeko gai zela. Iturralderen aburuz batak zein besteak arazo larria zituzten ospearekin eta zuten kudeatzen jakin izan. Uzkudun bere azken urteetan bere buruarekin haserre egon zen eta Gaztañagaren heriotza “desastre” bat izan zen. Gehiago jakin nahi duenak badaki zer egin: Perlak, traizioak, musuak, kolpeak hartu eta irakurri, ez da damutuko. Joxemari Iturralde Irakurleen Txokoan