Xubukotaren alde 50€ lortu ditugu jaietan

Jaietan iragarri bezala, Xubukota Mauleko haurtzaindegi euskaradunaren aldeko itsulapikoak jarri genituen txosnan. Jaiak amaitu ostean itsulapikoetako dirua atera, zenbatu eta 50€ bildu genituen guztira. Horretaz gain, Berbaizu Euskara Elkarteak beste 50€ jarriko ditu Xiberoako euskarazko haur hezkuntzari lagundu nahian.

Berbaizu Euskara Elkarteak eskerrak eman nahi dizkio itsulapikoan txanponen bat bota zuen orori baita Xubukotako langileak diren Luxi eta Marioni ere gurekin hain abegikor izatearren eta proiektuaren nondik norakoak hain ongi azaltzearren. Guretzat oso konpexlua da Xiberoako errealitatea eta berau ulertzen lagun digute.

Espero dezagun urte askotarako proiektua izango dela eta Xiberoa (ber)euskalduntzeko balio dezala. Horregatik Berbaizun erabaiki genuen geure ale txikia jartzea: azken finean, bai Xubukotak bai Berbaizuk helburu bera dute: ingurua (ber)euskalduntzea.

Hala bedi!

Xubukota haurtzaindegia

Partekatu

Bakarka ezin da

DSC_0632

Mila mila esker ostegun euritsu hartan tutuak txosnaz txosna sartzera etorri zineten Peio eta Aitziberri. Eskerrik asko ostiralean pazientzia handiz eguna txosnan eman zenuten Paulo eta Maialeni, baita txosnero gazteei kañak zerbitzatzen irakatsi zenieten bi Amaiei ere. Mila mila esker Txantxikuri (Mikel Aiartza, Urko, Miren Luzuriaga, Hirune, Eneko Carrillo, Eneko Irastorza, Jonan, Argote, Izas, baita aurretik aipatu ditugun Amaia Aiartzaguena, Amaia Díez, Paulo eta Maialen ere) txosnaz hain ondo arduratzearren eta bereziki, Jonema eta Garaziri urte osoan zehar Jaiban ordezkari izatearren eta Laurari eginiko pankarta zoragarriagatik (artista!).

Eskerrik asko urtero txosna irekiera egiten duten Intxixuko amei, urtero txanda bat egiten duten Olaia eta Ikerneren koadrilakoei, Ttanttakako lagunei (irailean Uribarrin ikusiko dugu elkar!), Txantxikuko gurasoei (Imanol…) eta Isusko eta Aritzi. Eskerrik asko Berbaizuko guardia zaharrekoei (Nagore, Jon, Karlos, Pedro, Patri, Olatz, Karmele, Iñaki, Itzi, Galder…) eta guardia berrikoei (Gontzal, Peio eta Bego) larunbatean txanda gogorrei hain fin erantzutearren.

Eskertzekoa da Aitziber eta Andonik trafikoa mozteko jaitsieran egin zuten lana eta tripek eskertu zituzten Urko, Gontzal, Jon eta Pedrok eginiko tortilak, Ainhoa eta Txantxikuek eginiko paella bikainak, egositako pasta eta Nikok eta Argotek tomatearekin erakutsi zuten maisutasuna. Eskerrik asko gure paellara hurbildutako jatorri anitzetako eta euskararatzen ari diren Ekuador Etxeko lagunei. Eskerrik beroenak urtez urte jaietan Deustuko kaleak musikaz eta kantuz betetzen dituen Kantagintzako koadrila jendetsuari. Mila esker igandeko ajearekin txosna garbitzera joan zineteneoi eta larunbatean sorpresa eta guzti garbitzeari ekin zeniotenoi. Estimatzen da.

Eskerrik asko Patxadaz taldeari (Urko, Delba, Baroja, Andrea, Mikel, Eneko eta Asier) hain kontzertu ona eskaintzearren, Naroari mikrofonoak lortzearren, bertaratu zineten guztiei, Diegori arte-ekintzan gidari ibiltzearren eta geure txosnan zeozer hartu eta euskaraz eskatzen ahalegindu den euskaldunberri orori. Berbaizuko langilei lana erraztu diguzue eta estimatzekoa da.

Eskerrik asko guztioi, zuek barik jai hauek ez ziren borobil izango.

Berbaizuko langileak

Jon eta Nerea.

Patxadaz dantzan

Larunbatean kontzertu ederra izan genuen Mullerenean, Deustuko talde berria den Patxadazek eskainia. One Love kantaren moldaketatik abiatuz, euskal klasiko batzuk jo zituzten eta dantzan jarri gintuzten. Horretaz gain, bertsoka ere aritu ziren Patxadaz taldekoak eta Markel Barojak hainbat neurtitz eskaini zizkigun. Jendez mukuru zegoen Mullerenean eta aipatu nahiko genuke gaueko une hunkigarria: Delba kantariak dantzan air ziren bere ama eta amamari kanta bat eskaini zienean. Oso une polita izan zen eta senideak erakutsi zuen katea ez dela eten. Hala bedi!

20160319_210318

Bihar 20:00etan Patxadaz Mullereneako espaloian!

Urteero bezala, Berbaizuk jarduera bat antolatzen du Deustuko jaiak direla-eta. Iaz, Lau Katu taldeak Mullerenean jo zuen eta aurten, ohiturari jarraikiz, beste musika talde bat ekarriko dugu geurera: Patxadaz. Deustuko talde berria da eta Mullereneako espaloian joko dute 20:00etan (euririk egingo balu Mullerenean bertan egingo genuke).

Beraz badakizue, bihar 20:00etan Mullereneara hurbildu, manbo egongo da- eta!!!!

Patxadaz kontzertua

Bihar 19:00etan Mintzodromoa!

Bihar 19:00etan Mintzodromoa antolatuko dugu Deustuko Txosnagunean. Bigarren urtez antolatzen dugu AEK eta Jai Batzordearekin batera. Beti lez, gai ugari jorratuko ditugu ordu-beteko saioan (gero bertsoak datoz!) eta zu nahi zaitugu Deustuko jaietan euskara presente egon dadin. Azkenean, zer lirateke jai euskaldunak euskaraz egin barik?

Deustuko Mintzodromoa

Ostegunean 19:00etan Mintzodromoa txosnetan!

Aurten ere Mintzodromoa antolatuko dugu Berbaizuk, AEKk eta Deustuko Jai Batzordeak. Iaz Korrika aitzakia erabili genuen baina aurten zera pentsatu genuen: Deustuko Jaiak euskaldunak badira, zerba ez diogu euskarari ikusgarritasuna emango? Gauzak horrela, ostegunean 19:00etan Mintzodromoa izango da txosnagunean eta hainbat gai izango ditugu berbagai.

Etorri! Bakarka ezin da!

Deustuko Mintzodromoa

Xübükota haurtzaindegiren aldeko itsulapikoa txosnan

Aurten Berbaizuk Xübukota haurtzaindegiaren aldeko itsulapikoa jartzea erabaki du. Xübükota euskara hutsez dagoen haurtzaindegi bakarra da Maulen eta Zuberoa osoan. Urtarrilean zabaldu zuten eta diru-bilketa bat antolatu zuten berau martxan jartzeko. Guztira, 8 ume eta 2 zaindari daude: Luxi eta Marion. Diru honekin Xübükotak aurrera jarraitzera lagundu nahi dugu, zoritxarrez bertoko instituzioen babesa oso eskasa dela.

Maule- Lixtarre