Ostiralean ‘Umeak parkean’ 17:30ean Sarriko parkean!

Berbaizuk martxoaren 4ean Umeak parkean antolatuko du Sarriko parkean (euririk egingo balu Sarrikoko Udaltegira joango ginateke). Egitasmo honen helburua umeak elkarrekin euskaraz jolastea da. Txantxikuko begiraleek jolasak antolatuko dituzte umeek euskaraz goza ditzaten. Beraz, martxoaren 4ean ekarri zeure umeak Sarriko parkera!

Umeak parkean

Partekatu

Martxoaren 4ean 17:30ean, Umeak parkean Sarriko parkean!

Berbaizuk martxoaren 4ean Umeak parkean antolatuko du Sarriko parkean. Egitasmo honen helburua umeak elkarrekin euskaraz jolastea da. Txantxikuko begiraleek jolasak antolatuko dituzte umeek euskaraz goza ditzaten. Beraz, martxoaren 4ean ekarri zeure umeak Sarriko parkera!

Umeak parkean

Informazio gehiago: 94 447 10 42 telefonoan, berbaizu@euskalnet.net weborrian eta @berbaizu txio kontuan

Txantxiasteburupasa Gorozikan!

Oraingoan, Gorozikan igaro dugu txantxikutarrok otsaileko asteburu eguzkitsua. Gernika eta Zornotza artean dagoen auzo lasai eta polita da hau, guretzako aproposa benetan. Baserriko bizitza ezagutzeko helburuarekin, alkandorak eta abarkak jantzi ditugu eta abeltzaintzan zein nekazaritzan adituak bihurtu gara.

Horretarako, larunbatean pista, gune eta jolas askorekin prestaturiko yinkanan jolasten pasatu genuen bazkalostea. Ondoren, okinen antzera ibili ginen txokolatezko ogia taldeka egiten, eta horri esker, postre goxo-goxoa eduki genuen afarian. Gauez ere, zeru izartsua aprobetxatuz, jolasean ibili ginen kaletik, hotzak berotuz.

Irteerari amaiera emateko, Bizkargi mendia igo genuen igande goizean, neguko eguzkiak giroa alaituta. Azkenik, garbiketa sakona egin ostean, Deustura bueltatu ginen autobusean kantari.

Errigora- olio kanpaina

“Kaixo lagun:

Zuregana gatoz berriro “NAFAR HEGOALDEKO UZTA ESKUTIK ESKURA” olio-kanpainaren berri ematera. Otsailaren 19tik, gaurdanik, martxoaren 2ra Nafarroa Hegoaldeko oliba olio birjina estra eskatzeko epea dugu, ekologikoa zein konbentzionala, ekoizlearen jatorrizko prezioan.

ESKUTIK ESKURA bertako produktuak gure eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da. Gure kontsumo eredua aldatzeko gonbitea. Kontsumitzaile arduratsuak herriz herri elkartzeko saiakera: gutako bakoitzari on egin dagion eta, denon artean, gure inguru hurbilari on egin diezaogun.

Kanpaina honek eskaintzen dizun aukera paregabea erabili nahi baduzu, jakin eskaera egiteko aukera Matxintxu AEKn ere baduzula.
Gurekin kontaktuan jartzeko eta eskaera egiteko:
matxintxu@aek.eus, 94 475 22 33, 663 04 85 33 edo euskaltegira hurbildu (Ramón y Cajal 8)”

Kantagintza taldearen hurrengo zitak

Martxoan Kantagintza taldeak zita ugari ditu. Martxoaren 12an izango da lehena. Larunbat hartan, Euskotarrak, Deustuarra, Izaera eta Kantagintza Berbaizu abesbatzek Deustuko kaleak kantuz alaituko dituzte. Bakoitzak bere aldetik hasiko du kanta-ibilbidea. Kantagintza Berbaizuk 12:45ean Bordatxo jatetxearen aurrean ekingo dio kantatzeari eta Ramón y Cajaletik kantuz jarraituko du. 13:35ean lau abesbatzek Done Petri enparantzan elkarrekin kantatzeko topo egingo dute.

Hurrengo egunean Deustuko Euskal Ezteiak izango dira eta Kantagintza taldeak Mikeldi dantza taldearekin kantatuko du. Martxoaren 13ko eguerdi aldera izango da baina ordua jakin bezain laister jakinaraziko dizuegu. Martxoaren 18an Deustuko jaietako kantu-jira abiatuko dute Done Petri enparatzatik. Zita 19:00etan da eta Kantagintza Berbaizu bertan egongo da.

DSCN9574

Kantagintza taldeko lagunak astelehenero biltzen dira Bidarten entseatzeko. Lagun arteko giro euskaldunean egoten dira eta normalean 20:00etatik 21:30ak arte kanta eta kanta ibiltzen dira. Izena eman nahi baduzu, idatzi edo deituguzu.

 

Hiru istorio paraleloak

Garazi Kamio Irakurleen Txokoa egon zen atzo. Bere liburua Orube abandonatuak izan genuen berbagai. Hiru pertsonen istorioak kontatzen ditu liburuak, garai ezberdinekoak, eta hirurek paralelismo ugari dituzte (gehiago jakin nahi baduzu, irakurri!). Tarte zoragarria pasatu genuen Garazirekin eta eskerrak eman nahi dizkiogu, izan erepozgarria izaten da idazleek irakurleek elkarrekin biltzea.
Garazi Kamio Irakurleen Txokoan

Argazki guztiak hemen.

Gaur 20:00etan Garazi Kamio Irakurleen Txokoan!

Gaur 20:00etan Garazi Kamio Irakurleen Txokora etorriko da. Saioa Bidarte Udaltegian izango da eta sarrera libre da. Kamiok bere bigarren lana Orube abandonatuak aurkezten digu, zeinak 2013an Agustin Zubikarai saria irabazi zuen. Hona kritika batzuk:

Ustezko nobela bat- Iban Zalduak bere blogean

Etzanarazitako argazkiak- Amaia Álvarez Uria Argian

Bizitza dohakabeak- Alex Gurrutxaga Berrian

Orube abandonatuak

Txotx Eguneko bideoak

Joan den larunbatean Deustaldeko Txotx Eguna ospatu genuen Mullerenean. Bego Altunak txotxera ibiltzeaz gain performance musikatu bat prestatu zuen.

Lehenik, Bazkalosteko kanta jo zuen

Horren ostean, David Bowieren kanta bat jotzea galdegin zioten eta berak The Man Who Sold the world hartu zuen Nirvanari entzunda.

Une hunkigarriak bizi genituen larunbatean, esaterako filologoek Dedikatzera ausartu kantatu zutenean. Begok Amaren alabak izan zituen telonero Garazin.

Nola ez, Bego Altunaren azken singlea ezin zen falta eta Ergatiboari jo zuen. Honekin emanaldia bukatu zuen eta publikoak dioenez batzuetan koroak ozenago kantatu zuen kantariak baino.

Eta, azkenik, edateko tenorea heldu zitzaigun.

Esan gabe dago gogotik ekin geniola sagardoa edateari, izan ere, kupelako 25 litroak bukatu genituen.

GORA DEUSUTALDEKO SAGARDO BERRIA!!!!!