Bihar 20:00etan Deustualdeko Txotx denboraldia hasiko da!

Bihar 20:00etan Deustualdeko Txotx denboraldia hasiko da. Bego Altuna filologo, ikerlari eta Prest!eko kolaboratzailea txotxera ibiliko da eta denboraldia hasiko du ergatiboari eginiko kanta jo ostean.

Derrigorrezkoa da mozorrotuta etortzea. Guk aurten trans kontzeptua aukeratu dugu eta hainbat ideia ditugu gurekin mozorrotu zaitezen (Olentzero-queer, Joner Kebab….).
Mullerenean TXOTX!

Bihar arte, orduan eta ondo pasa Inauterietan!!!

Partekatu

Geure mozorroaren 4 eredu

Ostiralean Deustuko Ihauteriak hasiko dira eta datorren larunbateko sagardotegian jantziko dugun mozorroaren gaia azaldu genizuen joan den ostiralean. Agian azalpen teorikoegia izan zen, beraz geure mozorroen lau eredu/ adibide emango dizkizuegu eta haien artean aukeratu zeure mozorroa edo, artez, horietan oinarrituta zeurea asmatu.

Olentzero- queer: Ezaguna da Mari Domingik hautsak harrotu zituela eta hainbat iritzi kontra agertu zirela. Ez gara ur sakonetan sartuko baina bai azpimarratuko dugu Leitzan Olentzeroa gizon nahiz emakume irudikatu dutela eta horrekin jolastu nahi dugu: Olentzero emakume nahiz gizon, edo ez bata ez bestea izan daiteke, beraz Olentzero-queer hurrengo larunbateko mozorroa izan daiteke.

Transtalo: Tartalo beldurgarria da bere begi bakarra eta zarpail itxurarekin. Su Ta Garrek zioen etsaia zela, baina euskal folkloreak umeentzat homologarria izan behar duela kontuan hartuta; apala, jatorra, kaltegabea, politikoki zuzena eta abar izan behar duela, alegia; Tartalo ez litzateke askoz salaua makilatu eta peluka fuksia bat jarriko bagenio? Ez lizuke besarkatzeko gogorik emango? Ba horixe da beste mozorro posible bat: Transtalo.

Pilotari-torero: Lutxo Egiak dio euskalduna transitoan ibiltzen dela Bilbon eta hizkuntzei dagokienez gaztelaina eta euskararen arteko transitoaz ari da. Baina kulturalki? Ba euskal kultura eta espainiar kultura, zein beste batzuk, nahasten ditugu. Hona nahasketa hori irteera ematen dion mozorro tipikoa; zeina topikoen gorena baita, pilotari-toreroa: erdia pilotariz eta erdia toreroz jantzi zaitez, kapotean ikurriña daramazula. 8 apellidos vascos-eko pertsonaia bihur zaitez gau batez!!!!

Joner Kebab: Euskal sukaldaritzak ospe handia du mundu osoan. Aitzitik, Euskal Herrian badira beste sukaldaritzak ere sona dutenak: Pakistaneko kebab, berbarako. Mozorro hau erraza da: sukaldariz jantzi, aurpegi pintura ilunez pintatu eta Doner Kebaben ikurrarekin jolastu. Edergai batzuk aukeran daude: perejila eta kebab mozteko labantzarrak (azken hauekin kontuz ibili behar duzu eta sagardotegi bat antolatu dugula kontuan hartuta, hobe da etxean uztea).

Mozorroa zuen esku dago!

Mullerenean TXOTX!

Urtarrilaren 30ean mozorrotu eta txotx egin gurekin!

Deustuko Inauteriak ate-joka ditugu. Gaur zortzi hasiko dira eta larunbatean sagardotegia antolatuko dugu Mullerenean 20:00etatik aurrera. Gainera, Berbaizun inauterietako mozorroaren gaia aukeratu dugu: transez jantzita joango gara. Batetik, Lutxo Egiaren Transeuskaldunak kontzeptuan oinarrituko dugu. Kontua da euskaldunok beti transitoan ibiltzen garela, ez garela euskaldun osoak, erdaldunak diren moduan; hau da, ez dugula egun osoa euskara hutsez egiten eta abar (ezin dugulako batik bat). Hori islatzeko euskal janzkera beste edozerekin nahastuko dugu. Bestetik, gabonetako pertsonajeek bizi izan duten genero hibridazioa (errege/ erregin magoak) eta bikote sarrera xelebrea (Mari Domingi), genero hibridazioa ere landuko dugu. Hainbat mozorro bururatu zaizkigu: Olentzero-queer (Olentzero sua denez, eta Leitzan ere emakume denez eta izan denez, gizon eta emakume lez jantziko dugu), Mari domingo (Mari Domingi gizon bilakatu), Euskotorero (txapela eta traje distiratsua nahasiz), errege/erregina mago euskaldunduak, Tartaliñe (Tartalo emea) … Edozein iradokizun/ ideia eta ondo etorria da.

Arestian esan bezala, hilaren 30ean, larunbatean, Deustuko txotxa egingo dugu Mullerenean 20:00etan. Etorri mozorrotuta!!!!

Mullerenean TXOTX!

Deustuko Ihauteriak heltzear!

Bi aste baino ez dira falta Deustuko Ihauteriak hasteko. Aurten urtarrilaren azken asteburuan ospatuko ditugu eta Jai Batzordeak hiru egunetako egutegia aurkeztu berri du. Ostiralean 21:00etan Kolore Gaua (Luntxa. jolasak, sariak…) izango da Done Petri enparantzan eta aurten laranja aukeratu dute. Larunbatean umeentzako tailerrak eta puzgarriak egongo dira herri bazkaria baino lehen. Iluntzean Erromeria antolatu dute 20:30ean eta ondoren kontzertuak egongo dira frontoian: Etzen Giro. Bien bitartean, Berbaizuk Deustualdeko Txotxa egingo du 20:00etan Mullerenean.

Deustuko Ihauteriak 2016

Igande eguerdian Ihauterietako desfile nagusia egingo da San Felizisimotik. 11:30ean izena bertan eman behar du. Ziur gaude aurten Txantxikuek irabaziko dutela. Deustuko Ihauterietako ekintza guztiak Done Petri enparantzan izango dira. Zuen zai gaude!

Eman izena Autodefentsa Ikastaroan!

Autodefentsa Ikastaroa atzeratu genuen Gabonak tartean zeudelako. Abenduan hasiko zen ikastaroa urtarrilaren 14ean hasiko da Mullerenean 18:30ean. Oraindik izena eman dezakezu. Ikastaroa bost ostegunez egingo da eta otsailaren 11ra arte emango du. Xabi Pajares irakasle ibiliko da. Berbaizukideek 25€ ordaindu beharko dituzte eta besteek 30€.

Izema emateko: 94 447 10 42ra deitu edo berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi.

 

ANIMA ZAITEZ!!!

Bueltan gira!

Oporren ostean bueltan gara Berbaizun. Gogotsu itzuli gara eta jada 2 hitzordu ditugu: urtarrilaren 14an 18:30ean Autodefentsa ikastaroa hasiko da. 5 ostegunez antolatuko dugu eta 25€ ordaindu behar ditu Berbaizukideak (30€ besteak). Urtarrilaren 30an Deustuko Inauteriak ospatuko ditugu eta horrekin batera Deustualdeko Txotx Eguna.

Bakarka ezin da