Egutegiak lokalean

2016eko egutegiak lokalean ditugu. Bazkideei laster helduko zaizkizue. Bat nahi duena gaur arratsaldean etor daiteke lokalera edo inguruko hainbat tabernetan har dezake (Bordatxo, Herrikoa, Izeki, Atxuri edo La Logian). Deustuko liburudendan eta Bidarte eta San Inazioko udaltegietan ere lor dezakezue. Bestela, urtarrilaren 7ra arte itxaron beharko duzue. Berbaizuk oportxuak hartuko ditu, urtea ganoraz hasteko asmoz.

Bakarka ezin da

Urte barri on!!!

Partekatu

Iparraldeko istorio bat Irakurleen Txokoan

Herenengun Mikel Peruarenak bisita egin zigun Irakurleen Txokoan bere azken eleberriari buruz hitz egiteko: Su Zelaiak. Ez Obeditu Inori bezala, historian oinarritutako kontakizuna dakar ereñozutarrak. Eleberriak Baionako 49. erreximenduak I. Mundu gerran izandako bizipenak kontatzen ditu, bertan parte hartu zuten hainbat euskaldunen pasarteak kontatuz (Futxo Luro, Etien Bonnat, Jean Larre…).Kezka batek bultzatu zuen Perurena liburua idaztera: 14 eta 18 artean Iparraldeak bizi izandako trauma hura Hegoaldeko jendeak ezagutzea. Bere aburuz, ordutik hona Iparraldean alimaliko aldaketa gertatu da, hizkuntzaren ordezkapena lekuko.

Liburua osatzeko dokumentazio lan mardula egin du Peruarenak, eta bi urtez liburu, fitxategi eta aldizkari ugari arakatu ditu. Zenbaitzuk Deustura ekarri zizkigun: adibidez, Eskualduna, ¡Puta Guerra! edo  Martxa eta Operazio kaieren pasadizo batzuk. Hain da mardula egindako lana ezen orduko idazkerak kutsatu du Peruarenaren lana, bada, liburua euskara batuaz idatzita egon arren, Iparraldeko, batez ere barnealdeko, hitz eta jiro ugari erabiltzen ditu. Orduko testuingurua islatzen ere lan handia hartu du eta detailetan nabarmena da, adibidez Jauresen hilketa, soldadu batzuen altxamendu sozialista edota Mauleko ezkontza baten kontakizuna aipatzen ditu, guzti-guztiak gertatu zirenak.

Mikel Peruarena Irakurleen Txokoan

Geure historioaren zati garrantsitzua mimoz eta detailez kontatuta ekartzen digu Peruarenak bere Su Zelaiak liburuan, Hegoaldean guztiz arrotza zaiguna. Guztiz gomendagarria.

Argazki guztiak hemen

Gaur 20:00etan Mikel Peruarena Irakurleen Txokoan

Gaur 20:00etan Mikel Peruarena idazlea Bidarten egongo da Irakurleen Txokoan. Bere liburua Su Zelaiakren gainean hitz egingo dute berarekin hara hurbilduko diren irakurleek.

Su Zelaiak liburua Irakurleen Txokoan

Hona, liburuaren gaineko kritika batzuk:

Infernua kontatu nahiz- Lucien Etxezaharreta 111 aldizkarian

Agur maitasuna, agur bizitza- Alex Gurrutxaga Berrian.

49.ren kronika- Saioa Ruiz González Argian

Euskararen eguneko tokiko hedabideen azal bereziak

Quelques médias adscris à Tokikom ont publiés aujourd’hui des particulières unes à propos de la journée internationale de la Langue Basque. Cette mésure à pour but faire connaître ces médias écris uniquement en basque á leurs voisins non-bascophones.

In fact, articles has been wrotten not only in Spanish or French, but also in other languages as Arab or Guarani. Magazine editors have also took account that they are more and more languages which are usually spoken arounding us. For example, this is Aiurri magazine’s latest issue and cover.

La revista Goiena, uno de los referentes de Tokikom, también ha participado y éstas son su portada y último número. Cabe destacar que en todos los números ha aparecido una entrevista realizada por Eneko Azkarate al Lehendakari Iñigo Urkullu.

Goiena- Euskararen eguna

Arabako Alea, Barren, Pil-pilean, Txintxarri e Urumeako kronika tamén querían contar o Día de lingua vasca o los español-falantes. En Vizcaya Hiruka participou e esta é a portada eo última publicación.
Hiruka- ale berezia

Tokikomenen hitzak geureak eginez: lagun erdaldunek galdetzen dizuetenean euskal prentsa zergatik egiten dugun euskaraz… hementxe duzue erantzuteko baliabide sorta baliagarria!!!

 

 

Euskararen egun on!

Euskararen eguna dugu gaur. Bezperan, hau da; atzo, Deustualdeko Euskararen Unibertsoaren jaia ospatu genuen Ibarrekolandako kontserbatorioan. Artista ugari bildu genituen: musikariak, txotxongiloak, dantzariak, bertsolariak eta, nola ez, SARITUAK!!! Patxo Landak jaia laburbildu du bideo honetan.

Gozatu eguna! Eta gogoratu: euskaraz bizi nahi dut eta gauza bera egin dezakezu zuk!!!