Autodefentsa ikastaroak segida izango du abenduan

Azaroaren 11an amaitu zen Autodefentsa ikastaroa baina ikasleek hala eskatuta, luzatuko dugu. Abenduaren 10 eta 17an eta urtarrilaren 14, 21 eta 28an izango dira klaseak. Aurreko ikastaroan bezala, 18:00etan hasiko dira klaseak, baina 19:30ak aldera amaituko dira. Ikastaroa 25€ kostatuko zaie Berbaizuko bazkideei eta 30€ besteei.

Izena emateko epea zabalik dago. Izena emateko: 94 447 10 42 telefonora deitu edo berbaizu@euskalnet.net helbide elektronikora idatzi.

 

Partekatu

Gaur 18:00an Kultur Outletan txanda berezia!

Gaur 18:00etatik 20:00ak arte Kultur Outleta zabalduko dugu. Eguraldi petralak ez digula lagundu ikusita, gaur ere ateak zabaltzea erabaki dugu, beste egun batean Mullerenea Deustualdeko euskal kulturaren topagunea bihur dadin eta hurreratu ezin izan direnak geurera hurrera daitezen.

Hodeien adorea bertso-eleberria Mullerenean
Atzo Hodeien adorea bertso-eleberria izan genuen Mullerenean. Yoseba Peñak 2012an argitaratu zuen eleberria hau Susaren eskutik eta istorioan oinarrituta Felix Zubia eta Iñigo Mantzidior Mantxirekin bertso-eleberria bilakatu zuen. Zarautzeko Literaturian estreinatuz gero, bigarrenez antzeztu zuten Mullerenean atzo.

Kultur Outletaren lehen egunaren laburpena

Atzo Kultur Outletak ateak zabaldu zituen Mullerenean. Eguraldi petralak kaleak hustu zituen eta eragina izan zuen publiko aldetik. Ramón y Cajalen oso oinezko gutxi ikusi genuen, beraz Mullerenean ere bai. Goizez ez zuen une batez ere atertu. Hala eta guztiz ere, Ana eta Itziarrek amoltsu hartu zituen Oultetera hurbildu ziren lagunak.

Kultur Outleta 2015Arratsaldez atertu zuen eta jende aldetik eragina izan zuen. 17’45ean Galder, Ane, Loreto eta Goizalde Mullereneara etorri ziren Babeserako kopia prestatzen. Lehen pasea arratsaldeko txandan bakarrik ikusteko aukera izan genuen. Arratsaldea aurrera joan ahala, gero eta jende gehiago hurbildu zen eta Babeserako kopian 25 lagun bildu ginen. Babeserako Kopia Mullerenean

Bizipenak memorian zizelkatzeko ahalegin antzua

20 minutu iraun zituen ikuskizunak. Begi kliska batean pasa zitzaigun arte-ekintza. Noiz bihurtzen da jazoera gomutan?, gorputzaren automatismoak eta bukaerari buruz gogoeta eginez antzeztu zuten Anek, Galderrek eta Goizaldek Babeserako kopia, Loreto teknikari zebilela. Memoria eta ahanztura eta bizipenak memorian iltzatzeko ahaleginak ditu hizpide arte-ekintzak. Samuel Beckettek idatzitako Krapp’s Last Tapen modura, Galder eta Ane bizipenen babeserako kopia egiten ahalegintzen dira; Galderek sakelakoa eskuan eta Ane marrazkien bidez, bukaerak oroitzapenak deseuztatuko dizkiela dakitela; hau da, itxuraz borroka antzua. Horra hor eztabaida.

Gaur 19’30ean Hodeien adorea Mullerenean

11:30ean ateak zabalduko ditugu berriz. Atzo bezala goizez 13:30ak arte egongo da zabalik eta arratsaldez 17:30etik 19:30ak arte. Ordu hartan Hodeien adorea bertso-eleberria kantatuko dute Felix Zubiak eta Iñigo Mantzisidor Mantxik, Yoseba Peña gai-jartzaile ibiliko dela.

Ateak zabaldu ditu Kultur Outletak

Gaur 11:30ean ateak zabaldu ditu Kultur Outletak. Mullereneak azoka txikia hartuko du eta bigarren eskuko produktuak salgai jartzen dituenak. Goizez eta arratsaldez egongo da zabalik.

Gaur 19’30ean Goizalde Landabaso, Ane Zabala eta Galder Perezek Babeserako kopia arte-performanceren estreinaldi mundiala egingo dute Mullerenean. Erdu!

Kultur Outleta 2015

Eskerrik asko Oskorri

Igandean Arriagan Oskorrik bere azken akordeak joko ditu 45 urte pasa ondoren. Berbaizuk omenaldi txiki hau egin nahi dio geure kulturan ikur den taldeari eta gustuko ditugun 5 kantak aukeratu ditugu, baina beste 5 ere aukera genezake, hain baita oparoa Oskorrik utziko digun ondarea.

Zinez eta bihotz-bihotzez: eskerrik asko!

Ostatuko neskatxaren koplak (1986, In Fraganti/ letra: Joxe Auxtin Arrieta):

Guretzat (1976, Gabriel Arestiren oroimenez /letra: Gabriel Aresti):

Furra-furra: (1980, Plazarik plaza/ letra: Xabier Amuriza)

Kattalin (1984, Hau hermosurie/ letra: Jon Mirande):

Euskal Herrian euskaraz: (1980, Plazarik plaza /letra: Xabier Amuriza)

Euskara elkarte bat gara, nola ez genuen kanta hau aukeratuko?

Kultur Outletaren ordutegiak

Kultur Outleta gainean dugu. Aurten guztia Mullerenean egingo dugu, hona ordutegiak:

Ganbarak husteko:

Zeozer ekarri nahi baduzu, lokalera etorri zaitez 09:00etatik 13:45ak arte eta 15:30etatik 17:30ak arte (ostiralean salbu).

Kultur Outleta:

Astelehenean:

18:30ean muntaia

Asteazkenean:

Goizez: 11:30- 13:30

Arratsaldez: 17:30-19:30

19:30ean: Babeserako kopia performance Goizalde Landabaso, Ane Zabala eta Galder Perezekin.

Ostegunean:

Goizez: 11:30- 13:30

Arratsaldez: 17:30- 19;30

19;30ean: Hodeien adorea bertso-eleberria: Yoseba Peña gai-jartzaile ibiliko da eta Felix Zubia eta Iñigo Mantzisidor Mantxi bertsotan.

Kultur Outleta

Hustu zuen ganbarak Mullerenean!

Hurrengo astean Kultur Outleta egingo dugu Mullerenean. Urtero bezala, zuen liburu, diska eta arropa zaharrak gogoz hartuko ditugu, guztion artean geure bigarren eskuko azoka osa dezagun. Beraz, zeure ganbara hustu nahi baduzu, egin ezazu Mullerenean:

Ordutegiak:

Goizez: Astelehenetik- ostiralera 09:00etatik 13:45ak arte

Arratsaldez: Astelehenetik ostegunera 15:30etik 17:30ak arte.

Ordutegi hauetan ezingo bazenu, telefonoz deitu/ email bat idatzi eta konponduko ginateke.

Kultur Outleta

Gaur 20:00etan Bi Zaldi Mullerenean

Beñat eta Gartxot Donostiako bi musikari dira. Erdarazko kanten bertsioak egiten dituzte euskarara ekarriz, eta liburu bat itzultzen den modura, bere ukitu pertsonala uzten dute abestian, esaterako SOJAren Everything Changes Deus ez da aldatzen bilakatzen dutenean bezala. Hona, Simon & Garfunkel taldearen The Boxer kantaren bertsio bat (Boxeoan)

Gehio entzun nahi baduzue, erdu gaur 20:00etan Mullereneara. Kontzertu honek bukaera emango dio Sorkuntzatik Hiria Euskaldunduz ziklora.

A-13an 20:00etan Bi Zaldi Mullerenean