Zonalde bat aldaketan murgilduta

Ekialde Hurbilean herri asko elkarrekin bizi direla eta azken 100 urteetan haien arteko harremanak aldatzen ari direla azaltzen atzoko berbaldiari ekin zion Urtzi Urrutikoetxeak. I. Munduko Gerraren ostean Frantzia eta Erresuma Batuak marrazturiko mugak egun ez direla esistitzen eta baliteke aurrerantzean ere ez esistitzea ere esplikatu zigun. Hori a grosso modo.

Xehetasunetara joz, Kurdistango egoera ekarri zigun Urrutikoetxeak. Irak eta Sirianen bizi diren kurduak egun ia independenteak dira eta Kobanen ISIS garaitzearren bai NATO bai Estatu Batuen onarpena izan dute. Beraz, momentu goxoa lirudike. Halere, Iran eta Turkian bizi direnen kurduek ez dute une gozoa bizi izaten, Iranen disidente lez hurkatzen baitituzte eta Turkiak, Frantziak euskaldunekin egiten duen modura, asimilatzen baititu. Zer gertatuko zaie kurduei etorkizunean? Inork ez daki, baina igandean hauteskundeak dira Turkian eta kurduek Parlamentuan ordezkapena lor lezakete, aukera ederra, hortaz.

Eta Ekialde Hurbilean? Zer gertatuko da? Urrutikoetxearen aburuz zonaldeak bizi duen gerra gelditzear dago, Europako berekoikeriak hala bultzatuta. Ikusiko dugu. Momentuz, Urrutikoetxeak zonalde horren trazak eman zizkigun eta Munduari begira jarri zigun. Ez da gutxi.

Eskerrik asko!

Gerria gelditzear dagoela dio Urtzik, Europako egoismoak bultzatuta

Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen.

Partekatu

Gaur 20:00etan Urtzi Urrutikoetxea Mullerenean

Gaur 20:00etan Urtzi Urrutikoetxea Mullereneara etorriko da eta Ekialde Hurbila gertutik berbaldia eskeiniko digu. Urrutikoetxea kazetaria da eta mundu osoan ibilia da, batez ere Kurdistanen. Gaurkoan zonalde zabalago bati buruz mintzatuko zaigu: ekialde hurbila. Berbaldi honek Munduari begira zikloa abiatuko du. Zikloa epe luzekoa izango da eta munduan gertatzen diren gatazkak hona ekartzea izango du helburu.

Ekialde Hurbila gertutik Mullerenean

Euskalduna Bilbon: transitoan etengabe

Lutxo Egiak zalantza bat plazaratu zigun: 24 orduz erdaraz egiten duena erdalduna da, irizpide bera hartuta: nor da euskalduna Bilbon? Bere ustez, inor ez. Xaxatzeko dio baina ez zaio arrazoirik falta, izan ere, berbaldian azaldu bezala, euskaldunok transitoan gaude, euskaratik gaztelera eta gazteleratik euskarara etengabe. Orduan zer gara? Lutxoren ustez: transeuskaldunak. Hala bedi.

Lutxo Egia Mullerenean

Argazki guztiak ikusteko klikatu hemen.

Txantxi karnet berria!

Azkenean! Hainbat urtez itxaroten egon eta gero, Txantxiku karnet zaharra berritzeko aukera izan genuen igandean, eta ez zeukatenak egiteko.

17:00etan Ikastolan geratu ginen, oraingoan eguraldi onarekin, eta aurkezpen jolasak eginez hasi ginen, lotsa alde batera uzteko. Denak lasai eta bizkor geundela, baloi eserian jolastu ginen eta noski, begiraleek irabazi ;) Arratsaldea aurrera joan ahala, heldu zen gure karnet berria egiteko momentua! Kartulina zati batekin eta denak super guapo eta guapa agertzen ginen argazki batzuekin, munduko karnetik baliotsuena egin genuen, eta amaitzeko txantxi esaldiekin apaindu genuen, adibidez:

IKU IKU TXANTXIKU!!

Txantxi karnetak 3

Argazki guztiak hemen.

Jarduerez beteriko astea Berbaizun!

Hasi berri dugun astea jarduerez betea dator. Bihar 13:45ean Zergatik Ez? tailerraren lehen aurre-tailerra emango dugu Ibarrekolandan. Esan nahi baitut, bihar debuta egingo dugu eta jokalari gazteen antzera gu ere urduri gaude, izan ere, prestatuta gaudela erakusteko irrikitan gaude. Dena den, partiduz partidu joango gara, partidu bakoitza mundu bat delako, eta burua Ibarrekolandan dugu; badakigu ikaslegoa arerio zaila dela, baina geure baliabidez baliatuta emaitza ona ekar dezakegula dakigu. Jokalari apalak gara eta ondo egingo dugula badakigula-eta, tailerraren inguruko informazioa nahi baduzu 94 447 10 42ra deitu edo berbaizu@euskalnet.net-era idatzi…

Zergatik Ez

Etzi Sormenetik Hiria Euskalduntzen zikloari ekingo diogu.Lutxo Egiak irekiko du eta bere Transitoak ekarriko digu; hau da, gaztelania 28 egunez ahaztu zuenekoa. Kontatuko digu ze ondorio atera zituen, Bilbon euskara hutsez bizitzeko ahalegina gogorra izan zen edota ze ustekabe bizi izan zituen egun haietan. Entzun nahi badituzu, badakizu: etzi 19:30ean Mullerenean.

Ostiralean 20:00etan, Urtzi Urrutikoetxearen txanda izango da. Kazetariak Ekialde Hurbileko egoera ekarriko digu hona, Munduari begira zikloari hasiera emanez. Mullerenean izango dugu hitzordua. Zeuen zai gaude!!!

Munduari begira: Ekialde hurbila gertutik u-29an Mullerenean

Urriaren 29an 20:00etan, Urtzi Urrutikoetxea kazetariak Ekialde hurbilera hurreratuko gaitu Munduari begira zikloaren barruan. Urrutikoetxeak nazioarteko gaiei buruz idazten du eta Kurdistango gatazkan aditua da. Berbaldi honetan, zonalde zabalago bati buruz hitz egingo digu: ekialde hurbila. Albistegietan egunero berbagai den zonaldea dugu hau, are gehiago iheslarien irteerak Europako atea jo duenetik, baina guztiz ezezaguna zaiguna. Izan ere, zein gatazka bizi ditu egun ekialde hurbilak? Zeintzuk dira exodo honen jatorriak?

Ekialde Hurbila gertutik Mullerenean

Munduari begira, ziklo berri bat

Munduari begira izena du gaur zortzi abiatuko dugun ziklo berriak. Epe luzaroko proiektua dugu hau, non euskararen talaiatik mundura salto egingo baitugu. Bada, munduan barrena gertatzen diren gatazkak ekarriko ditugu Mullereneara, munduari euskaraz ere begiratu behar diogulako. Inguruan gertatzen denari euskaraz begiratzea izaten baita, funtsean, hizkuntza bera normalizatzea eta Berbaizun alde orotara euskaraz begiratzea helburu dugu.

Sormenetik hiria euskaldunduz: U-28an Lutxo Egia Mullerenean

Sormenetik hiria euskaldunduz zikloak bere lehen saioa egingo du urriaren 28an 19:30ean Mullerenean. Lutxo Egia izango da geure lehen gonbidatua, hiria, euskara eta sormena lotu nahi dituen jardunaldietan. Idazle eta literatur eragilea da bilbotarra. Bere azken lanak Transitoak izena du eta performance forma hartu zuen. Lutxok 28 egunez gaztelaina erabiltzeari uko egitea erabaki zuen, non eta Bilbon, munduan euskaldun gehien duen hiria baina gaztelaina nagusi den zonaldean. Bere bizipenak Berria egunkarian idatzi zituen, Transitoak izeneko kaiera-bitakoran, eta gaur zortzi honen kontakizuna eta ondorioztutako gogoetak ekarriko dizkigu Mullereneara.

Lutxo Egia- Uriola

Azaroaren 3an, Okela Sormen Zentroa

Ia astebete geroago, azaroaren 3an 19:30ean, Sormenetik hiria euskaldunduz zikloak bere bigarren saioa egingo du Mullerenean berriro. Okela Sormen Zentroa izango dira geure gonbidatuak eta San Frantziskon martxan duten proiektua aurkeztuko digute. Artistagune izan nahian jaio zen espazio hau, Euskal Herriko artista plastiko eta bisualak artxibo-mapping batean saretzeko asmoz. Bi hilabetean behin gai baten inguruan gogoeta egiteko elkartzen dira Okela espazioan, non dizplinarteko eta talde- erakusketak eta berbaldi-eztabaida antolatzen baitute.

Zikloa bukatzeko, kontzertu sorpresa antolatuko dugu.

Puntu eta kakorratza ikastaroaren kartela

Orain dela pare bat aste iragarri bezala, aurten ere Puntu eta kakorratza ikastaroa antolatuko dugu Mullerenean. Asteartero 16:00etatik 18:00ak arte izango dira klaseak, Mirari Aranburuk gidatuko dituenak. Berbaizukideek 25€ eta ez-berbaizukideek 30€ ordainduko dituzte hilean.

Izena emateko 94 447 10 42 telefonora deitu edo berbaizu@euskaltel.net helbidera idatzi.

Puntu eta kakorratz ikastaroa

Hauxe da 2015-2016ko berbalagun uzta!

Atzo Berbalagun ikasturteari hasiera eman genion Mullerenean. Galder Perezek eta Ane Zabalak bidelari lanak egin zituzten. Eurek esplikatu zituzten zeintzuk diren berbalagun izatearen onurak eta aukerak (jendea ezagutu, lagunak egin, ligatu…). Gero, Xabi Pajaresi eman zioten berba. Xabi Autodefentsa Ikastaroaren irakaslea izateaz gain, berbalagun ibilia da urte askotan Ortuellan. Ikastolatik atera zenetik herrian zaila zuen euskaraz egitea eta berbalagunean eman zuen izena. Astean behin biltzeari ekin zioten eta gero bestelako planak egiten hasi ziren: mendira joan etabar.

Urteak pasa ahala, egiten dakiena erakustera ausartu zen Xabi: martzial-arteak. Autodefentsa ikastaroa antolatu zuen Ortuellan, gerora Portugaleten eta orain Deustuan antolatu dituenak. Xabik edozein berbalagunek edozein tailer antola dezakeela gogoratu zigun eta bertan bildu ginen berbalagunoi galdetu zigun zer antolatzeko prest gauden. Ildo beretik, Deustualdeko berbalguna den Espe Saizek bere ibilbidea kontatu zigun. Bizipen ederrak izan ditu eta mota guztietako jendea hartu du. Hamar urte baino gehiago darama berbalagunean. Bere iritziz, ez dago euskara txarrik.

Aurkezpena bukatu ondoren, Bordatxora abiatu ginen zinta mozteko. Tabernak hamaika berbalagun talde hartu ditu. Santutxuko guraso berbalaguneko Maibek zinta mozteko ohorea izan zuen eta ikasturte berriari hasiera eman genion piruleta bat ahoan. Hau hasiera goxoa!

2015-2016koBerbalagun uzta

Gogoratu izena emateko epea zabalik dagoela. Beraz, lotsa kendu eta etorri gurekin euskara praktikatzera!

Argazki guztiak