Euskal dantzak gozatu nahi? Erromeria taldean eman izena!

Erromeria taldea Berbaizuren ohiko jarduera bihurtu da. Itziar Uriartek urteak daramatza talde hau bultzatzen, euskal dantzak modu atsegin eta lasaian gozatzeko asmoa duena, eta urritik aurrera berriz ere ostiralero bilduko dira 19:30etik 21:00ak arte Bidarteko Udaltegian.

Beraz, euskal musikarekin hankak luzatu nahi badituzu eta asteburua modu atseginean hastzeko asmoa baduzu, eman izena berbaizu@euskalnet.net helbidean edo 94 447 10 42 telefonoan.

Erromeria taldea 2014-15

Laburrean:

Noiz hasiko dira? Urriak 1

Non? Bidarten

Ze ordutan? 19:30etik 21:00ak arte (ostiralero)

Informazio gehiago/ izena emateko: 94 447 10 42 telefonoan edota berbaizu@euskalnet.net helbidean.

 

Partekatu

Klasiko euskaratuen bilduma salgai

1990an BBVAk, Bizkaiako, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Deustuko eta EHU unibertsitateek klasikoak euskaratzeko proiektua jarri zuten abian, guztira 130 liburu euskarara ekarri zituena. Berbaizun, bilduma horren zati handi bat dugu salgai (90 liburu, guztiak onik daude eta hainbatek plastikoaren barruan jarraitzen dute).

Zeuri saltzeko irrikitan gaude eta 300€ko prezioa ipini dugu. Interesa baduzu 94 447 10 42ra deitu edo berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi. Argazkiaren azpian liburuen zerrenda duzue (Milanuncios.com -en ere iragarkia jarri dugu).

Klasikoen bilduma

KLASIKOAK BILDUMA:

  • Noam Chomsky: “Egitura Sintaktikoak”
  • W. Hegel: “Gogoaren Fenomenologia I”
  • W. Hegel: “Gogoaren Fenomenologia II”
  • Platon: “Eutifron, Eutidemo eta Gorgias”
  • Platon: “Politeia”
  • SØren Kierkegaard: “Seduzitzailearen Egunkaria”
  • Friedrich Nietzsche: “Horrela Mintzatu zen Zaratrusta”
  • Friedrich Nietzsche: “Moralaren Genealogia”
  • Cesare Beccaria: “Delituez eta Zigorrez”
  • Ferdinand de Saussure: “Hizkuntzalaritza Orokorreko Ikastaroa”
  • Tomas Akinokoa: “Tomas Akinokoaren lan hautatuak I”
  • Tomas Akinokoa: “Tomas Akinokoaren lan hautatuak II”
  • John Rawls: “Justiziaren Teoria bat”
  • Joseph A. Schumpeter: “Kapitalismoa, Sozialismoa eta demokrazia”
  • K. Tazito: “Analak eta Historiak I”
  • K. Tazito: “Analak eta Historiak II”
  • John Locke: “Gobernu Zibilari buruzko bigarren tratatua”
  • John Locke: “Giza Adimenari buruzko entseiua I”
  • John Locke: “Giza Adimenari buruzko entseiua II”
  • Pentsamenduaren Klasikoak: “Hitzaurreak I”
  • Pentsamenduaren Klasikoak: “Hitzaurreak II”
  • San Agustin: “San Agustinen hainbat idazlan”
  • Max Weber: “Politika eta Zientzia lanbide”
  • Charles Darwin: “Espezien Jatorria”
  • Francisco de Vitoria: “Indio Aurkitu Berriak”
  • Theodosius Dobzhansky: “Genetika eta Espezieen Jatorria”
  • Shaftesbury: “Moralistak”
  • Michel de Montaigne: “Entseiuak I”
  • Michel de Montaigne: “Entseiuak II”
  • Michel de Montaigne: “Entseiuak III”
  • Benedetto Croce: “Estetika-brebiarioa”
  • Migel Unamunokoa: “Bizitzaren sentimendu tragikoaz”
  • Spinoza: “Etika”
  • Jean Piaget: “Adimenaren sorrera haurrarengan”
  • David Hume: “Giza Ezagutzari buruzko ikerketa”
  • Luzio A. Seneka: “Bizitzaren laburtasunaz”
  • John Stuart Mill: “Askatasunez, Emakumearen Menpekotasuna eta sozialismoari buruzko kapituluak”
  • Martin Azpilikueta: “Teologia eta politika: Antologia”
  • Vitruvio: “Arkitekturaz”
  • René Descartes: “Metodoari buruzko diskurtsoa / Meditazio Metafisikoak”
  • Albert Camus: “Sisyforen mitoa”
  • Voltaire: “Gutun Filosofikoak”
  • M. Boezio: “Filosofiaren Kontsolamendua”
  • James George Frazer: “Urrezko Abarra I”
  • James George Frazer: “Urrezko Abarra II”
  • George Berkeley: “Giza ezagutzaren printzipioei buruzko tratatua”
  • Immanuel Kant: “Prolegomenoak”
  • Immanuel Kant: “Arrazoimen Hutsaren Kritika”
  • Ernst Cassirer: “Gizakiari buruzko entseiua”
  • Ernst Bloch: “Ateismoa Kristautasunean”
  • Bloomfield: “Hizkuntza”
  • Alexis de Tocqueville: “Amerikako Demokrazia I”
  • Alexis de Tocqueville: “Amerikako Demokrazia II”
  • Rotterdamgo Erasmo: “Eromenaren Laudorioa”
  • Jose Ortega y Gasset: “Masen Errebolta”
  • Gotffried Wilheim Leibniz: “Giza Adimenari Buruzko entseiu berriak”
  • Bertrands Russell: “Filosofiaren Arazoak”
  • G. Jung: “Niaren eta Inkontzientearen arteko harremanak”
  • Wilhelm Von Humboldt: “Idazki Hautatuak”
  • Erich Fromm: “Askatasunetik Iheska”
  • Sigmund Freud: “Psikoanalisiaren Aurkezpena”
  • Wilhelm Dilthey: “Izpiritu Zientzietarako Sarrera”
  • Aristoteles: “Metafisika”
  • David Ricardo: “Ekonomia Politikoaren eta Tributazioaren printzipioak”
  • John Maynard Keynes: “Enplegu, Interes eta Diruari buruzko Teoria Orokorra”
  • Rudolf Otto: “Santu Dena”
  • Roland Barthes: “Idazkuntzaren Zero Gradua. Testuaren Atsegina”
  • George Santayana: “Edertasun Sena”
  • Joanes Uharte Donibanekoa: “Zientzietarako Argimenen Azterketa”
  • Johannes Eckhart-Johannes Tauler: “Mistika liburuak”
  • S. Perce: “Artikulu eta Hitzaldien Bilduma”
  • Moseh Ben Maimon: “Alderraien Gidaria”
  • Kant, E. Burke, Volney eta Cordoncet: “Pentsamendu Ilustratua: Idazlan Hautatuak II”
  • Arnold Toynbee: “Historiaren Azterketa I”
  • Arnold Toynbee: “Historiaren Azterketa II”
  • Hobbes: “Leviathan”
  • Karl R. Popper: “Ezagutza Objektiboa”
  • Montesquieu: “Legeen Espirituaz I”
  • Montesquieu: “Legeen Espirituaz II”
  • C. Crombie: “Zientziaren Historia I”
  • C. Crombie: “Zientziaren Historia II”
  • Michael Foucault: “Jakitearen Arkeologia”
  • Arthur Schopenhauer: “Mundua Nahimen eta Errepresentazio Gisa”
  • Tomas Moro: “Utopia”
  • William James: “Pragmatismoa”
  • Henri Bergsson: “Morala eta Erlijioaren bi iturriak”
  • Herodoto: “Historiak II”
  • Gotthold Ephraim Lessing: “Idazki Hautatuak”
  • Lukrezio: “Gauzen Izaeraz”
  • San Ignazio: “Loiolako San Ignazioren gogojardunak”

 

 

Irailaren 14ean hasiko dira Kantugintza taldekoak. EMAN IZENA!

Ikasturte hasierarekin batera, tailer, ikastaro eta taldeak hasiko dira Berbaizun. Kantugintza taldea goiztiarrena izango da eta gaur zortzi lehengo zita izango dute 20:00etan Bidarten. Bertan euskal kantak ikasi eta gozatuko dituzu euskaraz. Plazara jalgitzekoa ere da taldea kaleak koplaz eta kantaz betetzeko asmoz, adibidez Deustuko jaietan, Santa Agedako bezperan edo, argazkiak bezala, Arangoitiko Euskal Astean. Ahots gazteen bila dabiltza eta zeurea izan daiteke ahots elegante hori. Euskal kantak ikasi nahi badituzu euskarazko giro jatorrean, ez utzi aukera pasatzen eta eman izena!!!

DSCN9573

Laburrean:

Noiz hasiko dira? Irailak 14

Non? Bidarten

Ze ordutan? 20:00etatik 21:30ak arte

Informazio gehiago: 94 447 10 42 telefonoan edota berbaizu@euskalnet.net helbidean.

“Txio txio” ere egiten du Berbaizuk

XXI. mendean enegarrenez sartu eta Twitter kontua ireki dugu: @berbaizu . Bertan geure jardueren berri izango duzu 140 karaktereetan, era arin batean, alegia. Jarrai gatzaizu eta egin txio gurekin!
Txio txio

PD: Sudaderako marrazkian begibistan da Berbaizun bidegileak garela eta orain dela urte batzuk aurreikusi genuela Twitter fenomenoa, JA!

Berbaizu martxan da berriro!

Jaun-andreok, ume. zahar eta gazte, Berbaizu bueltan da berriro! Neure ordutegiak betikoak izango dira: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00ak arte eta 15’30etik 17:30ak arte (ostiral arratsaldeak salbu). Pilak kargatuta etorri gara eta aurki jakinaraziko dizuegu ze prestatuko dugun ikasturte berrirako. Besteak beste, urriak 7 Mikel Ayllon idazlea geurekin izango dugu eta bere Ez egin tiro anbulantziari liburua aurkeztuko digu. Beti lez, berbalgun egitasmoa, erromeria taldea eta dantza taldea antolatuko ditugu urritik aurrera. Iraila aprobetxatu pilak kargatzeko ze urri potentea dugu aurretik!!!!!