Urriaren 7an 20:00etan Mikel Ayllon idazle laudioztarra gurekin izango dugu Bidarten. Bere opera prima Ez egin tiro anbulantziei buruz solastuko gara berarekin Irakurlearen Txokoaren barruan.
Erdu gurekin!!!
Urriaren 7an 20:00etan Mikel Ayllon idazle laudioztarra gurekin izango dugu Bidarten. Bere opera prima Ez egin tiro anbulantziei buruz solastuko gara berarekin Irakurlearen Txokoaren barruan.
Erdu gurekin!!!
Gazte nahiz heldu, gizon nahiz emakume, ezker nahiz eskuin, goi nahiz behe- erregistroan: guztiok eman dezakezue izena Elorri Bertso Eskolak urritik abendura eskaintzen dituen bertso-ikastaroetan, Malen Amenabarrek emango dituenak.
Animatu eta eman izena!!!!!!!!!!!!!
Datorren larunbatean 17:00etan geratu gara Euskalduna zubiko eskaileretan. Animatu eta etorri!!! (soilik LH3tik gorakoentzat)
IKU IKU IKU TXANTXIKU!!!
Urteero lez, sukaldaritza tailerra antolatuko dugu, baina aurten eguneroko sukaldaritzari atsedena eman eta atzerriko sukaldaritzak haren lekukoa hartuko du, Sora Ryu irakasle korearraren eskutik. Tailerrak hiru klase izango ditu eta Koreako platerrak prestatzen erakutsiko du Ryuk, klase bukaeran dastatuko direnak. Urriaren 14ean, azaroaren 11an eta abenduaren 9an izango dute zita Zanpa-Zanpara hurbilduko direnek, 19:00etatik 21:00ak arte. Berbaizukideak 28€ eta ez-berbaizukideak 33€ ordainduko dituzte. Leku mugatuak daude eta 7 pertsonek izena eman dezakete, beraz, zeren zai zaude?
Izena emateko, informaziorako edo edozertarako 94 447 10 42 telefonora deitu edo berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi. On egin!
Uztailaren 20tik 31ra Urnietan Txantxiku Udalekuak egin genituen. 11 egun ederto pasa genituen Gipuzkoan eta bildutako argazki eta bideoekin hauxe muntatu dugu.
Laster berriro egongo gara zuekin!
IKU IKU IKU TXANTXIKU!!!!
Joan den asteburuan Txantxikuko begiraleak Sopelan egon ziren asteburupasa. Bertan, 2015-2016 ikasturtearen plangintza antolatzeko bildu ziren. Aurki jakingo dugu ze prestatu diguten ikasturte berrirako. Adi egon!
Informazio gehiago/ izena emateko/ edozertarako: 94 447 10 42 telefonoan edo berbaizu@euskalnet.net helbidean.
Eman izena irailaren 25a baino lehen! Edozertarako Libe (608 462 785), Asier (652 714 735) deitu, bihotzalaidt@hotmail.com -era idatzi edo lokaletik pasa (Blas de Otero 42, atzekaldea)
Xabier Pajares borroka-arteetako irakaslearen eskutik, Autodefentsa Ikastaroa antolatuko dugu Mullerenean urriaren 15etik azaroaren 12ra. Bost ostegunez izango dute hitzordua izena emango dutenak. Klaseak 18:00etan hasiko dira eta 2 ordu iraungo dituzte. Arropa normalez jantzita joan badaiteke ere, arropa erosoa eramatzea gomendatzen dugu.
Berbaizuko bazkideak 25€tan du izena ematea eta gainontzekoek 30€ ordainduko dituzte.
Izena emateko 94 447 10 42 telefonora deitu edo berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi.
Aurki, kartela diseinatu eta zabalduko dugu.
Gaur 19:30ean bilduko da Bidarten euskal kantak gozatzea helburuaz. Urtean zehar hainbat kantu-jiretan parte hartzen dute. Iaz, adibidez, Deustuan eta Arangoitin ibili ziren kanta eta kanta. Era berean, Kantugintza Taldeak ez du huts egiten Santa Ageda bezperan eta Deustuan barna eramaten dituzte ohiko euskal doinuak.
Izena eman nahi baduzu 94 447 10 42 telefonora deitu edo berbaizu@euskalnet.net helbidera idatzi.
ANIMATU ZAITEZ!!!!