Arangoitiko XI. Euskararen Eguneko argazkiak

Maiatzaren 2tik 10era Arangoitin antolatu duten egitarau oparoaren barruan, larunbatez, Maiatzak 9 zituela, Euskararen Eguna ospatu zuten arangoitiarrek. Egun osoan zehar Bihotz Alai Dantza taldearen eskutik haur eta helduen euskal dantzak, Ondalanen erraldoiak, umeentzako jolas-tailerrak Panpotxen eskutik, herri bazkaria, mus txapelketa, mintzodromoa, erromeria, haur eta gaztetxoentzako Sardina Freskue antzerkia, Deustuko Kantagintzarekin kantujira musikatua, Gibelurdiñak taldearen emanaldi ibiltaria..

Egun aparta, aste osoa bezala. Urte askotarako, poliki-poliki euskara Arangoitiko kaleetan gero eta gehiago, gero eta ozenago, gero eta sarriago!!

Hemen sakatuta eguneko argazki albuma.

DSCN9555

Partekatu

Urrezko mendekua (Eva Carrión)

“Geldi zaitez, ez jo gehiago!” Esaten nion nire aitari, hark jotzen ninduenean bere urrezko eskumuturreko erlojuarekin. Hitz horiek grabatuta gelditu ziren betirako nire burmuinean eta urrezko erlojua ere.

Jaio nintzenetik ez naiz izan nire aitari gustatuko zitzaiokeen umea, eta horrela demostratu zidan beti. Hala ere hazi nintzenean konturatu nintzen nire aita izango zela betirako eta gainera gogorarazten zidan bera zela elikatzen ninduena, horrexegatik beti sentiarazi zidan errukia eta inoiz ez nion ezer esan. Zaharra egin zenean erabaki nuen berarekin bizitzera joatea, ezin zuelako bere kabuz moldatu eta asko zaindu nuen hogeita hamar urteetan zehar. Baina batzuetan etortzen zitzaidan burura oroimen oso gogor hori eta bere begi marroiak begiratzean gorrotoa pizten zen nire baitan.

Egun batean, goizeko zazpietatik bota zuen eguna baratzean bere tomate maitiak landatzen, nik bitartean gosaria prestatu nuen, etxea txukundu nuen, etab. Bat-batean norbaitek atea jo zuen. Mutil ezezaguna zen eta pakete txikia zekarren, sinadura azkar bat bota nuen eta joan zen. Paketearen azalean notatxo bat zegoen “Hogeita hamar urteko errukia eta bi segundoko mendekua” jartzen zuen. Paketea irekitzean pistola beltz bat zegoen eta bere azpian urrezko erloju bat. Objetu txiki hori ikustean nire burua oroitzapen mendekariz bete zen. Bi aldiz pentsatu gabe tiro seko bat egin eta nire aita ortuan etzanda geratu zen betiko.

Eva Carrión

Ibarrekolanda BHI