Berto-artean mikroipuin lehiaketaren sariak banatu ditugu

Joan den ostiralean Deustualdeko Euskararen Unibertsoak Mikroipuin Lehiaketari dagozkion sariak eman zituen Ibarrekolandako kontserbatorioan. Iñigo Iturriozen gidaritzapean, eszenatokira igo zituzten taldeek bertso-istorioak osatu zituzten, batzuk asmatuak Guay eta frikien arteko bertso-lehia bezala edo bestetzuk bertsoetara ekarriak Hiru txerritxoak bezala. Sariak bertso-artean eman genituen eta irabazleek idatzi zitutzten ipuinok jendaurrean irakurtzeko aukera izan zuten. Saioaren bukaeran, Elorri Bertso Eskolako lagunek musika kontzertua eskaini ziguten eta saioak eman zuen ordubete eta piku ederto batean pasa zitzaigun.

Guzti honekin Deustualdeko Euskararen Unibertsoak 2014-2015. kurtsoan zehar egin dituen jarduerei amaiera jartzen diegu, beraz, opor onak elkarri opa egitea baino ez zaigu geratzen. Hurrengo urtera arte!

bertso_topaketa_mikroipuinak_kontserbatorioa_2015 (68)

Argazki guztiak ikusteko sakatu hemen

Saioaren bideo gehiago ikusteko sakatu hemen:

Partekatu

Erromeria taldea oporretan doa

Erromeria taldeko kideok azken klasea izan genuen joan den astean eta hori ospatzeko Bordatxon egin genuen afaria. 2014-15 ikasturtea ondo joan da eta hurrengo ikasturteari begira, norbait gogoz aurkitzen bada dantza ikasteko zein praktikatzeko, hemen lekua duela.

Ikasturtea Urritik Maiatza arte egiten da eta ordutegia: ostiralero , arratsaldeko 7,30etatk 9etara Bidarte kultur etxean.

Bordatxo Maiatza 2015

Ametsa Andeetan hasten da

Areto bete-bete egon zen ostiralean. Hizlari bat: Janire Soldevila. Bidai-lagun bat: Itziar. Bidaia bat: Lau muga andino. Proiektu bat: Amets guztiek hasiera bat daukate eta hau horrela hasten da. 4 hilabete eman zituzten Deustuko gazte biek hego-Amerikako zonaldea ezagutzen eta Janirek bere bizipenak ekarri zizkigun Mullereneara. Patagonian hasi eta Liman bukatu, Txileko Valparaiso, Maputxeen lurrak, Argentinako pampa, Bolibiako errepide aldrebesak eta Macchu Picchu zeharkatu eta gero. Oso paraje ezberdinak eta oso jendarte ezberdinak ezagutu dituzte biek, izan ere, “coach surfing”-ez egin baitute bidaia osoa eta horrek Andeak barrutik ezagutzeko parada eman die. Badira istorio bik arreta bereziki deitu didatenak: txamana ezagutu zutenekoa eta deabruak uxatzen zituen meza ikusi zutenekoa. Amets guztiek hasiera bat daukate eta Janirena Patagonian hasten da. Ikusteke dago orandik noraino eramango duen.

Eta orain zer? Lau muga andino!

Hitzaldiko argazkiak ikusteko sakatu hemen

Janirek egin zuen bidaiaren argazki batzuk ikusteko sakatu hemen

Maiatzak 27 20:00etan Bidarten: “Zerua gainbehera dator” liburua berbagai

Xabier Olarra itzultzailea etorriko zaigu bisitan Irakurleen Txokora Lorenza Mazzetiren “Zerua gainbehera dator” liburuaz hitz egiteko. Olarra eta Fernando Reyk Mazzetiren haurtzaroa, II munduko gerra bizi zuena, kontatzen duen liburua itzuli dute. Ume bat zela, Mazzeti umezurtz geratu zen eta bere osaba-izeko (Robert Einstein, Alberten lehengusua zena) eta lehengusinekin bizitzera joan zen Italiako herri txiki batera Mussoliniren diktaduraren garaian eta bigarren munduko gerra bertan harrapatzen du.

Hona liburuari egin zaizkion kritika batzuk eta itzultzaileek egileari egin zioten elkarrizketa:

Bizitza eten egin daiteke batek gehiegi gogoratzen badu horrorea” (Xabier Olarra eta Fernando Rey, Argia, 2014-05-04)

“Gerra, haurren begietatik” (Alex Gurrutxaga, Berria 2012-11-25)

Guda haurren prismatik” (Garbiñe Ubeda, Argia 2014-03-08)

Zerua gainbehera dator” (Irati Marañón, aiaraldea.eus 2013-04-10)

Zerua Gainbehera dator- Definitiboa

Altxorrik onena (Estefania Dayana Morato)

Baziren behin Fernando eta Daniela izeneko bi lagun. Egun batean, eskolan, andereñoak eskatu zien binaka lan bat egitea. Horretan idatzi behar zuten beraientzako zein zen altxorrik onena. Ikasgelako ikaskideek hainbat iritzi zituzten: dirua, animaliak, kotxeak, espazioa … esaten zuten altxorrik onenak zirela, baina Fernandok eta Danielak ez zekiten aukeratzen zein zen beraientzako altxorrik onena.

Jolastoki orduan pentsatzen hasi ziren baina ezinezkoa zen asmatzea zein zen. Etxera joateko ordua helduta, oraindik ez zekiten zer egin. Baina bat-batean burura etorri zitzaien txikitan elkarrekin ateratako argazkiak eta gaur arte gordeta zituztenak.

Aurkezpen egunean, biak atera ziren guztien aurrean eta elkarrekin ateratako hainbeste argazki klasekideei erakutsi zieten.

Orduan andereñoak galdetu zien ia zein zen beraientzako altxorrik onenak eta biek batera erantzun zuten bere adiskidetasuna zela beraientzat altxorrik onena.

Hortik aurrera beti izan ziren lagunak eta elkarrekin gauzak eta momentu asko bizi izan zuten.

Estefania Dayanna Morato.

San Inazio HLHI

Andeak, Japon, Lur Santua eta Ekuadorrera bidaiatu Mullereneatik mugitu gabe!

Klasiko bat. Urtez urte Berbaizun toki berezia duena. Hitzordu aparta. Bai, asmatu duzue: badator Bidaia Kontaketa Zikloa. Bai, egia da. Bidaiatzea totem bat bilakatu da gizartean. Itxura egitearen garaian, bidaiatzeak zoriona bide dakar, jantziago bilakatzen bide gaitu. Ez larritu, ez goaz hortik. Bidaia Kontaketa Zikloa ez datza azalezko bidaiatzean edo kosmopaletismoan, bidaia batek norberari ekar diezaiokena konpartitzean baizik; beraz selfiak eta autobonboak ez dute tokirik izango. Era berean, ez pentsa Patty eta Shelmaren diapositibak ikusiko dituzunik urrunera letania bat entzuten duzun bitartean. Hori ere ez. Dinamikoa da Bidaia Kontaketa Zikloa.

Bidaia kontaketa zikloa 2015

Eman diezaiogun buelta munduari 4 geltokietan:

Maiatzak 22 lehen geltokia bisitatuko dugu 19:30ean. Janire Soldevillak Eta orain zer? Lau muga andino berbaldia emango digu. Janirek Txile, Peru, Argentina eta Bolibian zehar eginiko bidaia izango du hizpide eta bertan bizitakoa hurbilduko digu: Andeseko kultura(k), menturak eta abenturak Hegoamerikan.

Maiatzak 27 bigarren geltokian egingo dugu geldialdia 19:30ean. Jon Intxaurragak Japon-pon-pon kontakizuna osatuko du, Honshū uhartean bizi izandako bidaia hizpide. Tokyo, Yokohama, Kyoto eta Hiroshima izango dira bere esku bisitatuko ditugun txoko batzuk. Bonba atomikoa, gastronomia edo japoniarren bitxikeriak ekarriko dizkigu gazte ez hain gazte den Intxaurragak.

Ekainak 3 Asiatik mugitu barik Lur Santuan zehar bidaiatuko dugu Eloy Unzaluren esku. Erlijioa, kultura eta gatazketara hurbilduko gaitu Unzaluk 19:30tik aurrera Mullerenean baita telebistaren bidez ezagutzen ei dugun errealitatera ere. Nola bizi dira Jerusalemen? Arriskua sentizen da Palestinan zaudenean? Eta Jordaniaz zer? Ezer?

Ekainak 5 19:30ean Hegoamerikara itzuliko gara Luzuriaga sendiaren eskutik. Bidaia intimoa eta emozionala egin zuten deustuarrek Aitorren sorlekua eta Ekuador osoa ezagutzeko asmoz. Andeak, paisai izugarriak eta sustraietara itzulia kontatuko digute Luzuriagatarrek

[FIN DEL TRAYECTO- BIDAIAREN AMAIERA]

Esan gabe doa bidaia guztiak Mullerenetik hasi eta bukatuko direla eta gurekin bidaiatzea doan dela. Erdu gurekin munduari lau geltokietan buelta ematera!

VI. Errekaurti Saria Karola Tabernarentzat

Ohitura da Berbaizu Euskara Elkarteak Errekaurti Saria ematea. Sinetsirik komertzio arloan euskararen erabilerak bultzada berezia behar duela, eta jakinik Deustualdean euskarak komertzio arloan muga eta harresi erraldoiak ezagutzen dituela normaltasun minimoz bezero-saltzaile harremanak busti ditzan, euskaraz arreta eta zerbitzua ematen duten komertzioak ezagutzera eman eta euskaldunok bereziki harrera abegikorrez artatzen gaituztenak saritzeko beharra ikusi genuen.

Urteak dira eginkizun honetan hasi ginenetik, eta aurten, seigarren edizioarekin, Arangoitiko Karola Tabernari ematea erabaki du elkarteak. Zailtasunekin bada ere, Arangoitin euskarak baditu bere espazioak, eta Karola Taberna 2013an ireki zenetik zerrenda horretara gehitu da. Beraz, Mikel eta Carola, hemen doakizue gure eskertzaren ikurra den VI. Errekaurti Saria.

Zorionak eta euskaraz bizi gaitezan!!!!

DSCN9647

Argazki gehiago ikusteko, sakatu hemen

Ilargiaren bila noa (Lara Diaz Ramirez)

* Ipuin hau DBH-1-2ko mailan atera zen garaile

Eguzkia naiz eta Ilargiaren bila noa egun guztietan. Ilargiaz maiteminduta nago baina bera niregandik urruntzen da gaua heltzen denean. Maitasun gutunak bidaltzen dizkiot baina berak ez ditu irakurtzen. Izarrak erosten dizkiot, baina berak ez ditu hartzen, eta berarengana hurbiltzen naizenean bera joan egiten da. Egun batean gutun bat jaso nuen, gutunaren barruan izar txiki bat zegoen. Korrika gutuna zabaldu nuen eta irakurtzen hasi nintzen. Ilargiarena zen, hiru egun pasata ikusiko ginela.

Egun guztietan Ilargiarengan pentsatzen nuen eta hiru egun horiek azkar pasatzea nahi nuen. Egun bat falta zen, eta gutxi falta zela ipintzen zuen gutun bat jaso nuen, eta beste izar bat gutun barruan. Eguna heldu zen eta Ilargia urrunean ikusten nuen etortzen. Ilargia ikustean mutu geratu nintzen. Ez daukat hitzik egun hartan gertatu zena azaltzeko. Ilargiak eskutik heldu zidan, eta ezer esan barik besarkada bat eman zidan. Hor goitik mundu guztia ikusten nuen makinekin guri begiratzen. Beraiek egun hori itxaroten ari ziren, Eguzkia eta Ilargia elkartuta azkenean.

Lara Diaz Ramirez
San Inazio BHI

Ecuador Etxeko lagunak Mullerenean!!! Urte askotan lagunak!!!

Berbaizuk beti sustatu du elkarteen arteko elkarlana euskara sustatzeko. Hori dela-eta, Mullerenea guztiei irekia bultzatu dugu eta auzoko talde ugarik egin dute bertan “kabi” edo tokia erabili dute: Elorri, Gure Esku Dago etabar… Ecuador Etxeko lagunak izan dira etortzen azkenak.

Ongi etorri eta urte askotan Ecuador Etxeko lagunak!!!!

Ekuador Etxeko lagunak