Berriro hasi (Ane Arteagak idatzia)

* Mikroipuin lehiaketako irabazlea, Batxilergo mailan. 

Sabelaldea ukitu zuen, eta, saihetsen aldera eskua luzatuz, alde mindura heldu zen. Azken kolpeek utzitako urratsak ez ziren azken bi urteetan ariman utzitakoak bezain sakonak; horiek betirako eraman beharko zituen. Halere, ez zion ardura.

Autoa gidatzen jarraitzen zuen. Maletegian, infernua piztu zenetik pilatutako oroitzapenak. Sabelean pausatu zuen eskua berriro, bihotzaren lehen taupadak nabarituko zituelakoan. Denbora luzean itxaroten egondako seinalea zen hura, berriro hasteko aukera. Berriro hasi, hori zen hasieratik egin behar izan zuena. Handik ihes egin, minetik aldendu.

Ez zion lagunari kontatu baina ez zen ezertaz damutzen. Iragana ahaztu nahi zuen, ezin zuen lokarririk izan errepidearen atzean utzi zuen malkoz betetako bizitzarekin. Ez zen inoiz hara bueltatuko. Inoiz ez.

ANE ARTEAGA OVEJANO

BOTIKAZAR BHI

Partekatu

XI Arangoitiko Euskal Jaia

Maiatzaren 2tik 10era Arangoitiko XI Euskal Jaia antolatuko dute auzoan.

EGITARAUA:

Maitzak 2, larunbata, ‘Kirola euskaraz’ eguna

- Goizean zehar, partiduak eskolan.

- 11:00. Pala txapelketaren kanporaketa.

- 20:30. Kalejira animatua auzoan zehar, Egileorretik.

Maiatzak 3, igandea

- 12:00. Pala txapelketaren final handia.

Maiatzak 5, asteartea

- 18:00. Umeentzako zine-foruma (Ur-etxean).

Maiatzak 6, asteazkena

- 18:30. Ipuin kontalaria Maite Arrese & Mau Ziemkewich amodiozko ipuinak (Agirre Baserria).

Maiatzak 7, osteguna 

- 18:30. Euskotarrak Abesbatzaren kontzertua (Araneko eliza).

Maiatzak 8, ostirala 

- 17:30. Gazteentzako Slack-Line eta Malabare tailerra Deustuko Gaztegunearen eskutik (Eskolan).

- 18:00. Dantza ikastaro arina. (Ikastetxean)

- 19:30. Batukada Arangoitiko Batuke Bulegoarekin (Eskolatik hasita).

Maiatzak 9, larunbata 

- 10:30. Diana Txistulari eta Gaiteroekin (auzoan zehar)

- 11:00. Ondalan Erraldoien Konpartsaren kalejira (auzoan zehar).

- 11:30. Ume jolasak Panpotx elkartearekin. Txalaparta tailerra. Puzgarriak (Araneko plazan).

- 13:00. Euskal Dantzak Bihotz Alai taldearekin (Araneko plaza).

- 16:30. Erromeria (herri ikastetxean).

- 16:30. Mintzodromoa (ikastetxean).

- 16:30. Mus Arina Txapelketa (herri ikastetxean).

- 17:30. Ume eta nagusientzako berbena: Sardina freskue.

- 19:00. Kantu-kalejira musikatua (Eskolatik hasita).

- 20:30. Kalejira Gibelurdinek taldearekin (auzoan zehar).

Maiatzak 10, igandea 

- 10:00. Artisautza Azoka goiz osoan zehar (parkinean).

- 11:30. Deustuko Gaitarien kalejira (auzoan zehar).

- 12:00. Txalaparta (parkinean).

- 12:30. Bertsolariak Mikel Galarza, Guti eta ikasleak (parkinean).

- 12:45. Baffetti talde gaztearen kontzertua.

- 13:00. Herri kirolak Iñaki Perurenarekin (parkinean).

Info gehiago Uriolan

Maiatzak 27, “Zerua gainbehera dator” Irakurleen Txokoan

60. hamarkadan Lorenza Mazzetti depresioak jota bizi zen Londresen, Italia utzi eta gero. Psikiatrak bere bizia kontatzeko eskatu zion, depresioa gainditzen lagun ziezaiokelakoan. Mazzettik idazteari ekin zion eta ezarian-ezarian Zerua Gainbehera Dator liburua osatu zuen, bere umezaroa eta nazien inbasioaren gorabeherak ume baten begietatik kontatzen duena. Xabier Olarrak eta Fernando Reyk italieratik euskarara ekarri dute eta Xabier Olarra izango da itzulpenaren gainean gurekin solastuko dena maiatzaren 27an 20:00etan Bidarteko udaltegian.

Txantxikutarrok Abaigarren pasatu dugu oporraldia

Asteartean ekin genion abenturari eta egunean bertan rokopolisen igaro genuen goiza eta arratsaldearen parte bat ere. Horren ostean Abaigarrera (Nafarroa) heldu eta herritxoa gurea egin genuen, kulturartekotasun jolasekin, pizzekin, KO amaigabeekin, formakuntzekin, maritxu kajoirekin… Kar-kar!
Ostiral arratsaldean Deustura itzuli ginen azkar pasatutako 4 eguntxo horiek irribar batekin gogoratzen!
Hurrengora arte Abaigar! Txantximusuak!
Hemen irteeran bertan egindako bideoa!

Asteburu euskalduna Pabellón 6-n

Asteburu honetan, Bilboko Pabellón 6-n Antzerki arinaren ihardunaldien III edizioa ospatzen segiduko dute. Hori bai, asteburu hau berezia izango da euskaltzaleontzat, asteburu honetan bertan eskainiko diren antzezlanak euskara soilik antzeztuko direlako.

Hona antzeztuko diren obrak:

Ausartien bidaia: info gehiago

Beltxaranga beltza: info gehiago

Off the record: info gehiago

Voyeurs: info gehiago

Alanbikeren murmurioa: info gehiago

Aprobetxatu eta joan euskarazko antzerkia ikusten Deustualdetik atera gabe!!!