Berbaizu musika astea?

Gaurtik iganderarte ZEN jaialdia izango dugu Deustun. Mullerenean kontzertu bi izango ditugu, 19:00etan Naroa Gaintza eta David Nanclaresek 22metrokoadro proiektuaren Karratura aurkeztuko digute eta igandeko 18:00etan Adama Gindo eta Kamele Gonik Burkina Fasoko musika ekarriko digute. Kurioski, gaurko eta etziko kontzertuek hasiera eta amaiera emango diote jaialdiari, hurrenez hurren, eta hasierako saioan sorpresatxo bat antolatu dugu.

Baina igandean musika itzaliko balitz, ez genuke galdera ikurririk jarriko artikuluko izenburuan. Musikak ez du etenik izango asteazkenerarte. Ez Berbaizun, ezta Deustun ere. Kantuak ibilbide luzea du Euskal Herrian eta otsailaren 4ean, Agate Deunaren bezpera, Kantugintza taldeak Deustuko kaleak urteero lez betiko doinu eta hitzez beteko ditu 19:00etatik aurrera Done Petri enparantzatik abiatuta. Aurten izara eskuan diru bila ibiliko dira Berbaizuren alde. Beraz, musika gustuko baduzu hainbat hitzordu dituzu gaurtik aurrera gurekin kantuz- kantuz ibiltzeko, baita geure lanari bultzada emateko ere!

Partekatu

Izan zaitez Korrika laguntzaile!

Fermin Muguruzak ohartarazi bezala, Korrika badator! Aurten Xalbadorren jaioterritik Gabriel Arestiren jaioterrira abiatuko da martxoaren 19tik 29ra Urepeletik Bilboraino Euskal Herrian barrena bidea egingo duen euskararen aldeko ekimena. Leloa “Euskahaldundu” izango da eta, euskara bezala, AEK-k ere lagun asko behar ditu, beraz, izan zaitez Korrika laguntzaile edozein AEK euskaltegian eta batez ere, bizi/ ikasi/ arnastu/ hitz egin euskara(z).

Deustualdeko AEK euskaltegiak:

MATXINTXU AEK (Deustuan) Ramon y Cajal 8, behea Tel. 944752233 matxintxu@aek.org

LARRAKO AEK (San Inazion) Larrako Torre 24 Tel. 600585522 larrako@aek.org

ZEN III. gainean dugu, aizuek!

Urte berri on” esan genionetik elkarri denbora gutxi pasa da baina urtarrila amaitzen ari da eta ZEN jaialdia heltzear dugu oharkabean. Deustuko hainbat tabernak eta elkartek antolatuta eta Ramón y Cajal kalearen inguruko giroa berotzeko asmoz, ZEN jaialdiak musika, antzerkia eta kultura oro har bultzatzea xedea du, urtarrilaren 30etik otsailaren 1era Deustuko musikagile eta beste tokikoen erakuslehioa izanik. Aurten, Berbaizun ezaugarri biak uztartu ditugu eta Naroa Gaintza eta David Nanclaresen 22m2 taldeak hasiera emango dio jaialdiari, gaur zortzi 19:00etan Mullerenean. Azken egunerako, eta agur gisa, utzi dugu Mullereneak hartuko duen bigarren kontzertua: Adama Gindo eta Kamele Gonirena, zeinak Burkina-Fasoko musika ekarriko baitigute Mullereneara 18:00etan.

Hona kartela, egitaraua ikus dezazuen eta anima zaitezten (esan gabe doa kontzertu guztiak doan izango direla):

ZEN III

Badaukagu mozorroa!

Deustuko inauteriak hurbiltzear daudenez, aurtengo mozorroa erabakitzeko bildu ginen txantxikutarrak pasadan igandean. Hasiera eman genion arratsalde euritsuari “Gora Deustuko Inauteriak” oihuarekin. Ondoren, erabaki garrantzitsua zelakoan eta guztion iritzia entzun nahian, taldetxoetan banatu ginen eta proposamenak jaso ostean, oso “teatreroak” garenez, antzerkitxo baten bitartez besteen aurrean aurkeztu genuen, ea asmatzen zuten gure buru miresgarriek botatako ideia bikainak. Amaieran, entzuten ez zen musikarekin dantzatu eta aukeratu genuen mozorro ikusgarriena. Hala ere, esan beharra dago hizka-mizka egon zela bi proposamen artean, baina bat aukeratu eta bestea datorren urterako gordetzeko erabakia hartu genuen. Esango genizueke zein den aurtengo ideia, baina…txist! Sekretua da! Igandeko desfilean ikusiko gaituzue, aurten ERE irabaziko dugulako! Iku-iku…TXANTXIKU!

Hitzaldia: Sabeletik euskaraz zaintzen ikasten. Sabeletik mundura

Urtarrilak 23, Ostirala 18:00 – 20:00

Sabeletik mundura egitasmoko buruak haurtxoen inguruko hitzaldia eskainiko digu, “Sabeletik euskaraz zaintzen ikasten” izenburupean. Honetan, haurtxoaren elikadura, higienea – bainua eta pixoihalak-, eta haurtxo eta gurasoen beharrak bateratzeko eta lehen hilabeteak elkarrekin euskaraz gozatzen ikasteko gako praktikoak emango dizkigu.

Alde praktikoaz gain, euskaraz zein baliabide dauden ere azalduko ditu (aldizkariak, webguneak…).
Ohiko hitzaldi bat baino, helburua entzuleen parte hartzea sustatzea da, guraso izatera doazenen edo izan berri direnen beldur eta galderei erantzuna emango zaielako.
Haurdunalditik 2 urteko haurra dutenen bitartekoei zuzenduta dago.

Zer da Sabeletik mundura

Sabeletik Mundura gurasotasuna, hasi aurretik ere euskaraz bizitzeko aukera izateko helburua duen webgunea da. Informazioa, hitzaldiak, online hitzaldiak eta hainbat zerbitzu eskaintzen ditugu, norberaren beharretara egokituz. Gurasotasun kontzientea, parte hartzailea eta parekidea sustatzen ditugu euskaraz.

Informazio gehiago: sabeletikmundura.com

Jatorria: Azkue fundazioa

Euskararen normalizazioaren erronkak aztergai urtarrilaren 15ean

Metropolian erdalduna euskalduntzeko estrategiez mintzatuko dira Zenbat Gara elkarteko Xabier Monasterio eta Deustuko Unibertsitateko Esti Amorrortu, Topaguneko Iker Martinez de Lagos moderatzaile dutela.

Ezkerraberri fundazioak antolatutako zikloa irekia eta parte-hartzailea da interesa duen ororentzat.

Hitzordua, ostegunean, urtarrilak 15, 19:00etan, Arrupe Etxean (Lojendio 2).

Iturria: Uriola.info

 

 

2015eko egutegia zeure zain dago!

Urte berria hasi da eta ez daukazu Berbaizuko egutegia oraindik? Ez damolazu. Baina molatu nahi baduzu badakizu zer dagoen “zain zure zain” Ramón y Cajal 42ko beheko solairuan: 2015eko egutegia!!! Ez itxaron Iñauteriak edo jaiak heldu arte eta erdu geurera egutegi moloienaren bila!!!

PD: Badarpidezu baina ikasturteko gutuna jaso arte ezin baduzu itxoin, pasatzea ere daukazu. Zeure zai gaude!!!