Txantxikuak Pagasarrira igo ginen igandean

Txantxiekintzen erritmoa gal ez dadin, igandean Pagasarrira joan ginen LH 3, LH 4. eta LH 5. mailako txantxikuak nahiz eta eguraldia lagun ez izan. Goiz goizetik ekin genion ibilaldiari, 10etan Deustuko Done Petri plazan busa hartu eta Bilboko San Adrian auzoan utzi gintuen. Bertatik Pagasarrira oinez joan ginen, eta benetan topera mendia igotzen hasi behar ginenerako bageunden nekatuta… baina hala ere, tontorrera igotzea lortu genuen.

Txantxikuak Pagasarrin

Behin goian, gure bokata goxo-goxoak bazkaldu eta pare bat jolas egin genituen. Galizia eta Euskal Herriaren arteko guda ere izan genuen, Asturiasen hain zuzen ere! (kar-kar). 3ak aldera jaisten hasi ginen, Deustura itzultzeko asmoz, zailtasunak zailtasun, hala izan zen. Etxera guztiz bustita baina bizirik heldu ginen txantxikideok.
Eskerrak!

Hurrengora arte !!!

Partekatu

Euskararen egunaren ostearekin gaude

365egun_2015_kartelaA3_02.indd

Kontserbatorioan bildu ginen atzo, EUSKARAREN UNIBERTSOAren egitasmoaren barnean antolatzen dugun Marrazki, Pegata eta Watxap lehiaketetako sari banaketa egin eta urtero egin ohi dugun bezela, Abenduaren 3a, denok batera, ospatzeko.

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/15942576791/

Euskararen Unibertsoa deitzen diogu, Deustualdean, duela 10 urte inguru, bultzatu genuen ekimenari. Bertan, 9 ikastetxek parte hartzen dute gaur egun, eta Berbaizu eta Aek-rekin batera hainbat egitasmo martxan ditugu.

erakusketa

Eta zein da asmoa? Ba elkarren berri izan, elkar ezagutu, elkarrekin ondo pasa, euskara emonez eta jasoz. Atzo ere gozamena izan zen! Mila mila esker Ibarrekolandako artistei eta parte hartu zenuten guztioi!

eusk1

2014ko irabazle eta aipamen bereziak:

PEGATA LEHIAKETA

Araitz Azkue ( Ibarrekolanda BHI))

MARRAZKI LEHIAKETA

LEHEN ZIKLOA: LH1- LH2

Irabazlea:
Ariana Vazquez ( La Salle)

Aipamen bereziak:
Elisa Chen ( Deustuko eskola)
Irati Oleaga ( Deustuko Ikastola)
Imanol Sierra ( Arangoitiko eskola)
Aritz Molina ( San Inazio eskola)
Uxue Mezo ( Intxixu)

BIGARREN ZIKLOA: LH3-LH4

Irabazlea:
Iker Betancour ( Deustuko eskola)

Aipamen bereziak:
Naia Berrueco ( Arangoiti ikastetxea)
Aitor Valdivielso ( La Salle ikastetxea)
Naroa Gil ( Intxixu ikastola)
Naroa Lauzirika ( San Inazio eskola)
Gozargi Lasa ( Deustuko Ikastola)

HIRUGARREN ZIKLOA: LH5-LH6

Irabazlea:
Ixone López ( Intxixu Ikastola)

Aipamen bereziak:
Andoni González ( Deustuko eskola)
Hugo Llorente ( Arangoiti eskola)
Jon González ( Deustuko Ikastola)
Arrate García ( San Inazio eskola)
Lucía Rey ( La Salle ikastetxea)

WATXAP LEHIAKETA

Alaitz Garzon DBH2 ( Deustuko ikastola )

Euskararen Egunean Euskara bultzatu dezagun Iruñerrian

Euskararen Nazioarteko Eguna eta Nafarroako Jasoko Xabierren eguna den abenduak 3 honetan, bultzatu dezagun Iruñerrian euskarazko telebistaren sorrera!!!

20 egunen faltan 7.010€ doaz diru bilketan, eta 50.000€ behar dituzte telebistarako. Euskarak Nafarroan duen bazterketa egoeratik ateratzeko berebiziko tresna izango den komunikabidea da honakoa, beraz, zer hoberik gaurko egunean proiektu garrantzitsu hau bultzatzea baino.

Karenan dago aukera: hemen sakatuta dirulaguntza egiteko aukera.

Lagundu eta Zabaldu!!

Txantxikuak Euskararen Egunerako beroketetan

IMG-20141129-WA0016-1

Joan den asteburuan ekintza berri batetaz gozatzeko aukera izan dugu txantxikutarrok. Badakizuen bezala ikasturte honetan inoiz baino kide gehiago gara, beraz bi egunetan banatu ginen ekintzak aurrera eramateko.

Larunbatean (Azaroak 29) txantxiku ertainak (LH6-DBH1-DBH2) batu ginen ikastolan. Euskararen eguna gertu dagoenez, egun ezinhobea izan zen euskaraz jolasteko!!! Mihiluze erraldoi bat prestatu genuen eta gogo handiz jolastu genuen denon artean: mimika, tabua, esamesak, … eta askoz gehiago!

Igandean aldiz txikienen txanda izan zen (LH3-LH4-LH5). Asmoa ikastolan elkartu ostean Deustu osotik euskara egunaren inguruko jolasak egitea bazen ere, eguraldia ez genuen lagun izan, eta ikastolan geratu behar izan ginen. Baina ez pentsa bertan geratu izanagatik aspertu egin ginenik, izenen guda, bomba, zapitxoaren jolasa, zelai errrea… konturatzerako arrtsaldeko 19:00 ak ziren eta etxera bueltatzeko garaia zen jadanik.

Beste behin, elkarrekin eta euskaraz, primeran pasatu dugu!