Ikasturteari hasiera eman diogu Txantxikun!

Txantxikutar gazteenak asteburu honetan izan zuten beraien lehenengo ekintza. Egun ezberdinetan eta ordu aldaketa tarteko, baina leku bera kasu bietan.

Larunbat arratsaldean LH3tik LH5ra bitartekoak izan ziren ikastolan jolas ezberdinak egiten, bomba, errelebo lasterketak, armiarma… den denak leher eginda bukatu genuen. LH5-ekoak beteranoak zirela nabaritu zen, beste bi kurtsoetakoentzat lehenengo ekintza baizen Txantxikun.

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/15457290468/

IMG-20141025-WA0004

 

Igande arratsaldean aldiz, LH6, 1. eta 2.DBH-koen txanda izan zen. Hauetako asko aurreko urteetan gure artean egon diren arren, aurpegi berri mordoa egon ziren. Arratsaldearen lehenengo zatian elkar ezagutzeko jolasak izan ziren nagusi, amarauna sarea, pistoleroa… ondoren korrika egiteko tartea heldua zen baloi eseriarekin. Bukatzeko jadanik gaba zenean, egunkari gainean dantzan aritu ginen.

IMG_20141026_175604622

IMG_20141026_172253290

 

Hau hasiera besterik ez da izan, datorrenarekin alderatuta, zati txiki bat besterik ez. Izan ere pare bat aste barru, denok elkarrekin, Morgara joango gara asteburua pasatzera!

Hau ere kontatuko dizuegu.

 

Iku, iku… TXANTXIKU!

Euskarazko komunikabideen alde!

Duela egun batzuk jakin genuen Eusko Jaurlaritzak iaz komunikabideei emandako diru-laguntzaren zenbateko totala murriztu ez badu ere, aurten, eragileekin adostu gabe, banatzeko irizpideak aldatu dituela. Honek ekarri du BERRIAri emandako diru laguntza 210000€ tan murriztea. Egunkariaren kudeatzaileen arabera oztopo handia da hori, bai proiektua garatzeko, bai iraupenerako hain garrantzitsua den berritze prozesua aurrera eramateko.

Berbaizu Euskara Elkartetik ere beraien errebindikazioarekin bate egiten dugu, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu lehengo urtean Berriari emandako diru kopurua mantentzea, euskarazko komunikabideak babestea. Horretarako hemen sinatzera animatzen zaituztegu http://www.berria.eus/babestuberria/

Aukera aprobetxatzen dugu gogorarazteko Berbaizukide eta Berbalagunek deskontuak dituztela Berria, Argia eta Gaztezulo kontsumitzerakoan. Topagunearen bitartez elkarteetako kideoi egindako eskaintza hemen duzue:

Bazkide eta mintzalagunentzako abantailak

Danele Sarriugarte irakurlearen txokoan.

Azaroak 26an, Danele Sarriugarte izango dugu bere “Erraiak” nobelaren inguruan hizketan. 20:00 etatik aurrera izango da Bidarte Auzo Etxean.

Beraz oraindik irakurri ez duzuenok badakizue, hilabete pasa daukazue liburu hau irakurri eta inpresioak idazlearekin elkarbanatzeko.

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/15415201640/in/photostream/

Kakorratz ikastaroa ere martxan da.

Joan den kurtsoan izandako arrakasta ikusita, kurtso honetan ere animatu Puntu eta Kakorratz taldeko kideak ikastaroa aurrera ematen. Kristina Izagirreren gidaritzapean astean bitan biltzen dira Mullerenean. Bata astearte goizetan 10:30etatik 12:30 aldera. Bestea aldiz asteazken arratsaldetan izaten da18:30etatik 20:30etara.

Tailer honetan mantak, jertzeak, haur txikientzako arropak, apaingarriak, bufandak, galtzerdiak eta beste hainbat elementu egiten ikasi ahal izango duzu. Eta noski, konpañia onean eta euskara lagun jakintzak elkarbanatzeko aukera.

100_7011

ikastaroak jende gehiago onartzen du eta beraz, interesa duen edonork, Berbaizura idatzi edo deitu dezake izena emateko.

Berbaizu: 944471042
berbaizu@euskalnet.net

Kantugintza taldea martxan da!

Kantagintza Taldeak, gero eta jendetsuagoa eta arrakastatsuagoa denak, badaramatza jadanik astelehen batzuk jo eta ke kantuan Bidarte Auzo Etxean. Astelehenero biltzen dira 19:00 etan, euskara eta kantua ardatz, arrtsaldea elkar girotzen diote talde honetako kideek.

Bertatik parte hartzeko gonbitea luzatzen digute. Bereziki ahots gaztea behar dituztela diote, beraz euskal abestiak kantatzeko gogoz bazabiltza, dudarik ez izan, batu zaitez kantugintza taldeari! Gogoratu ez dela beharrezkoa aditua izatea, euskaraz abesteko gogoa da eskatzen den gauza bakarra.

ANIMATU ZAITEZ!

Txantxiku aurkezpen Jaia!

Eguraldia gure lagun, musika alaiz parkea blaitzen zuten altabozak prest, eta pankarta non kokatu ondo erabaki ostean eman genion hasiera Txantxikuren aurkezpenari.

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/15533579825/in/photostream/

Jendetza aurkeztu ginen hilaren 4ko arratsaldeko 17.30etan, aurpegi berriak, izen berriak… denak izan ginen bertan. Ezagutza jolasekin hasi genuen aurkezpena, ez pentsa lan makala izan zenik, baina jada guztiok guztien (edo gehienen) izenak ondo ikasi ostean jinkana batekin eman genion jarraipena. Bukatzean, agortutako energiak berrezartzeko ordua iritsi zen, eta aurkezpena bukatuko zenaren seinale izan zen “merendola” bat egin genuen denok batera.

Egun paregabeak jarraipen paregabea dakar, seguru!!

IMG-20141004-WA0017

iku iku… TXANTXIKU!

Berbalagun taldeak Deustun

Bilbo Berbalaguna Kartela logoekin

Ikasturte hasierarekin batera Berbalagun taldeak berriz ere elkartuko dira Urritik aurrera. Aurreko ikasturtean 8 talde izan genituen Deustuan, ordutegi eta topaleku ezberdinetan.

2014-2015ean talde kopuru hori handitzeaz gain beste erronka bat ere badugu. Berbalagunak Berbaizu euskara elkartera hurbildu eta Deustun antolatzen ditugun ekitalditan parte hartzea. Baietz lortu!

Izena emateko:

607 530 132 telefonoan edota Berbaizuko bulegoan (Ramon y Cajal 42)