Txantxikuren ikasturte hasierako jaia Urriaren 4an

Txantxiku Aisialdi Taldea Deustuko 8 eta 16 urte bitarteko ume zein gazteentzako aisialdi taldea da, euskara bultzatzean oinarritua eta urtean zehar hainbat ekintza ezberdin antolatzen dituena: asteburupasak aterpetxeetan, mendi irteerak, Deustuko jaietako paellada, Inauterietako desfilerako mozorroa, birziklapen tailerrak, Aste Santuko irteera, udalekuak….besteak beste.

txantxi webERA

Ikasturte honetako aurkezpen jaia Urriaren 4ean antolatuko dute 17:30-19:00ak bitartean Deustuko Parkean ( Botika Zaharrean) .

Horren ondoren, hurrengo asteko asteartean, URRIAREn 7an, gurasoei zuzendutako bilera informatiboa izango da Bidarte Udaltegian arratsaldeko 19:30etan.

IKU, IKU, IKU…..

Partekatu

Erromeria taldea martxan hurrengo astetik aurrera

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/15316047851/

Iaz, Berbaizuko bazkide batek horrela eskatuta eta bultzatuta, Erromeria taldea sortu genuen lehenengoz. 8 lagun elkartu ziren ostiralero Bidarte auzoetxean Imanol Etxebarria irakaslearekin batera eta jauzien pausuak, arin-arin eta jota landu zituzten. Balorazio ezin hobea egin zuten ikasturte bukaeran eta aurten ere datzatzeko prest daude.

Urriaren lehenengo ostiralean hasi eta ikasturte osoko egitasmoa da, 19:30-21:00ak bitartean. Ateak zabal zabalik dituzte haiekin dantza egin nahi duenarentzat! Izena emateko deitu bulegora ( 94 447 10 42 ) ala idatzi (berbaizu@euskalnet.net)

Hemen gara berriz ere!

Maribeltz kurtso hasiera

Udako oporrak topera disfrutatu ostean indarberrituta gatoz. Iraila heldu da, ikasturte berri bat hasiko dugu eta gogotsu bueltatu gara. Berbalagun taldeak, Txantxiku, Euskararen Unibertsoa,udazkeneko ikastaro eta hitzaldiak…eta zuk zeuk nahi duzuna! Zer egingo zenuke Mullerrenean? Literatur irakurtaldia, musika kontzertu bat, monologo bat, futbolin txapelketa bat? Bota proposamenak, ateak zabal zabalik ditugu!

Asteartero biltzen gara, 20etatik aurrera Deustuko Ramon y Cajal kaleko 42an dugun lokalean. Zergaitik ez zatoz? Zure zain gain gaude!