Mikroipuin lehiaketako beste bi irabazleak

EZIN AHAZTU

Mutiko bat ezagutu zuen. Zinemara joaten zen berarekin, etxera berandu heltzen zen… Inoiz ez nion ezer galarazi, nire alabaren irribarrea ikusi nahi nuen. Pasaden hilabetean etxetik atera zen bere soineko politenarekin jantzita. Paseo bat ematera eraman zuen, Whisky-a edateko agindu zion, animalia balitz bezala jo zuen.

Ospitalera heldu nintzenean, sudurra apurtuta zeukan, eta masailezurra erauzita, alanbre batekin eutsita. Hain handia zen bere mina, negar ere ezin zuela egin. Nik bai, negar egin nuen.

Epaileak bertan behera utzi zuen epaiketa. Sinestezina zen. Non geratu da justizia?

Gaur morez margotutako eguna da, niretzat ez, egun guztiak beltzak dira orain.

Iraide Gutierrez-Ibarrekolanda BHI

Iraide Gutierrez, Ibarrekoanda BHI

HUTSA

Eta zubiaren erdian arnasa sakon hartu nuen. Lortu nezakeen aire guztia beharrezkoa zen une horretan. Zerura begiratu ondoren albo bietara eta gero zerura. Azken aldiz argazki hari muxu eman eta, jauzi egin nuen. Ezerezera. Abisatu gabe, pentsatu gabe. Eta erortzen nintzen bitartean, ezer ez zen gelditu. Denak bere horretan jarraitu zuen. Ez baitzegoen aitzakiarik niretzat. Ez zegoen arrazoirik, ez hitzik. Hutsa. Hutsa nintzelako mundu hartan. Hutsa ginelako unibertso hartan, vaina inor ez zen konturatu, beranduegi izan zen arte.

Olatz Telletxea-Botikazar BHI

Olatz Telletxea Santamaria, Botikazar BHI

Partekatu

Aurten “Udako berbalaguna” jarriko dugu martxan!

Uda ate joka dugu eta honekin batera, udako planak…

Urtean zehar martxan egondako Berbataldeek merezitako oporrak hartuko dituzte, baina ez al da uda ere euskaraz aritzeko garai aproposa?

Aurten, udan ere euskara praktikatzen jarraitzeko aukera zabalduko dugu, Deustun “Udako Berbalaguna” martxan jarriz!

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/14400130795/

Horretarako, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean zehar bilduko diren berbalagun taldeak osatuko ditugu.

Izan ere, jende askok denbora gehiago du udan, lasaiago dabil, eta tartetxoa badu terraza batean lasai-lasai berbalagunekin elkartzeko. Beraz, euskara erabiltzen jarraitu nahi dugunok aurtengo udan aukera ezinhobea izango dugu talde txikietan astean behin bildu eta mingainari eragiteko!

Animatuko zara?

Eman izena lehenbailehen, uda honetan ere asko esateko izango duzu eta.

Ekainaren amaieran osatuko ditugu taldeak, beraz, izena emateko azken eguna ekainaren 20a izango da.

Talderen batean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin kontaktuan:

– Helbide elektronikoa: deustualdekoberbalaguna@gmail.com

– Telefonoa: 94 447 10 42 (Itziar)

Anima zaitez eta gozatu eguzkitan euskaraz!!!

 

Maputxe Herrian brigada Leire Arroyoren eskutik

Aurtengo Bidaia Kontaketei amaiera emateko, joan den asteko asteazkenez Leire Arroyok Maputxe Herria, bere errealitatea eta bere biziraupenerako borroka ekarri zizkigun Mullereneara bertaratu ginenoi. Txile eta Argentinako estatuen azpian bizi den jatorrizko herri amerikar honek bizi duen egoera gordina berak brigadista lez bizi izan bezala kontatu zigun ordu t´erdi luzeko solasaldi atsegin bezain gordinean.

DSCN8189[1]

Gulumapu eta Puelmapu dira Wallamapuren bi lurralde nagusiak (bata mendebaldea, bestea ekialdea). Wallmapu deitzen diote mapucheek Andeetako bi aldeetara zabaltzen den euren herriaren lurraldeari

Horrela, Maputxeen (lurraren jendeen) historian sakondu ondoren (kontuan hartzekoa da 1.881. urterarte ez zirela erabat militarki menderatuak izan), gaur egun, bere lurraldean zehar sakabanaturik dauden komunitateek eta maputxeek herri bezala zein estrategia eta bide erabiltzen dituzten azaldu zituen Leirek.

Horietan guztietan interesgarrienetakoa zalantza barik maputxeek burutzen dituzten lur berreskurapenak. Gaur bertako, ekainak 9ko, albiste honetan ikusi dezakegun lez, maputxeek lur berreskurapen hauekin jarraitzen dute egun, eta ez du ematen bide horretan gelditzeko asmorik dutenik.

recuperacion_territorial_bajo_malleco

Paismapuche.org helbidean ekainak 9an igotako berreskurapeneko argazkia

DSCN8191[1]

Maputxeek burututako beste lur berreskurapen baten argazkiak emanaldian

Lur berreskurapen hauetan, lehenik eta behin biziraupeneko nekazari komunitate txikietako diren maputxeek, euren jatorrizko lurraldeak izanik ere, kolonizazioaren bidez pribatu bihurtu zituzten basoetako lur eremu bat aukeratzen dute. Jarraian poliki-poliki basoa soildu, eta lurjabe pribatuen erasoetatik babesteko zein ihes egiteko beti prest, lan arriskutsu, gogor eta luzearen ondoren, azkenean hautatutako lurra landa-eremu emankor bihurtzea lortzen dute. Azkenik, urte askoren buruan, latifundista zuriaren eskuetan zegoena Maputxe Herriarentzat berreskuratzea lortzen dute, ez askotan ordainik, zigorrik eta lurjabe-pribatu handien zein lege eta sistema estatalen erasorik gabe.

Bide luzea eta zaila, baina berreskurapen arrakastatsuek erakutsi bezala, emankorra eta epe luzera begirakoa.

DSCN8194[1]

Entzuleak adi Leireren esperientziei

Berreskurapenez gain, lurraren jendea den Maputxeen hizkuntzari (antza, zoritxarrez egoera gero eta zailagoan dagoen mapugunduna), kulturari, pentsamenduari, bizimoduari, estrategia eta antolaketa diferenteei zein etorkizunari buruzko hainbat eta hainbat kontu eskaini zizkigun brigadistak. Zailtasunean eta bizirauteko gogortasunean, poztasuna eta euren bizimoduarekiko atxikimendua azpimarratu zigun Leirek. Munduan zapalduenak diren jatorrizko herrien aldeko lanaren balioa agerian jarriaz.

Herri Maputxeari buruzko informazio gehiago nahi izan ezkero, argazkian euren informazio zuzena ematen duten web orrietako batzuk ikusgai:

DSCN8197[1]

Marichi weu!! (irabaziko dugu mapugundun hizkuntzan)

Bilboko Berbalagunon jaia ostegunean ospatuko da!

Ikasturtearen amaieran gaude eta ospatzeko edo, Bilboko Berbalagunon jaia ospatuko da, ekainaren 12an, ostegunean.

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/14197232359/

Bilboaldeko txoko desberdinetako berbalagunak bilduko dira bertan, eta Deustuko berbalagunek ere badute zeresana, ez dira gutxi eta astero Deustun biltzen diren berbalagunak!

Arratsaldeko 19:00etatik aurrera Zazpi Kaletan izango da jaia. Kalderapeko Kulturgunean hasi (Perro kalea 1) eta musikaz lagunduta (instrumentuak badituzue, ekarri, bestela bertan egingo ditugu) ondo pasatuko dugu denon artean. Zozketa, musika, pintxoak eta abar egongo dira. Ez galdu, beraz, girorik ez baita faltako!

berbalagunen jaia unnamed_content

Mikroipuin lehiaketako irabazleetako bi

Badira urte batzuk Berbaizuk, Deustualdeko hainbat ikastetxerekin lankidetzan, “Euskararen unibertsoa” lantaldean mikroipuin lehiaketa antolatzen duela. Aurtengo bere 5. edizioa izan da eta beste urte batez ere idazlan apartak bildu ditu. Hemen dituzue irabazleetako bik idatzi dituzten idazlanak:

Sin título-1

DINOSAUROEN GARAIA

Bazen behin neska bat Ainara deitzen zena, 11 urte zituen. Berari pila bat gustatzen zitzaizkion dinosauroak eta beti egiten zuen amets nola izango zen garai horretan bizitzea. Bera askotan joaten zen museora, dinosauroen txokora eta han gelditzen zen begiratzen. Egun batean Ainara museora joan zen eta hezurren artean ikusi zuen harri distiratsu bat. Hartzera joan zen eta hartu bezain laster harriak xurgatu zuen dinosauroen garaiera. Bera oso pozik hasi zen korrika eta denari argazkiak egiten. Eta orduan T-rex bat agertu zen, bere dinosauro gustukoena. Argazkia ateratzean, nahi barik flasharekin atera zuen eta dinosauroak ikusi zuen. Arineketan harri baten atzean ezkutatu zen eta buelta ematean, leinu oso bat berari begira aurkitu zuen. Ainara konturatu zen arrisku asko zeudela garai hartan eta leinuan geratu zen. Hasieran txarto begiratzen zioten, baina azkenean beraien konfiantza lortu zuen. Oso laguna ona egin zen leinuko neska-jakintsuarekin, Xabartarekin, eta bere problema kontatu zion. Neskak, leinuko sorginaren alabak, esan zion bakarrik sugandila bat jaten bazuen bueltatuko zela bere mundura. Orduan, Ainara mundu guztia agurtu eta sugandila jan zuen. Bat batean, Ainara museoan zegoen, lurrean botata, baina harriaren arrastorik ez zegoen. Orduan oihukatu zuen eta ez zen izan bere bidaian ia-ia hil zelako, baizik eta argazki kamara dinosauroen garaian ahaztu zuelako eta han zeuzkan argazki guztiak.

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/14401482393/in/photostream/

Itxaso Otxoa- Intxixu Ikastola

ITSUAK DENA IKUSTEN DU

Goizeko zortziak dira eta egunero bezala, Asier, 32 urteko gizon itsu eta txiroa, kalera atera da bere txakurrarekin.

Ohikoa denez, Asier txakurraren laguntzaz, bizi den etxe ondoan dagoen supermerkatuko atera joan da, eta bertan eseri da, egunero bezala. Bere kartoizko kutxatxoa aurrean jarri eta txakurra kale-argira lotu du. Orain denbora igarotzea besterik ez du.

Jendea supermerkatura sartzen eta ateratzen nabaritzen du, gaur dirudienez mundu guztiak egin behar ditu Gabonetarako azken erosketak. Oso gutxik botatzen diote txanponen bat kartoizko kutxatxo erdi apurtura, baina berak ematen dioten guztia eskertzen du.

Bazkaltzeko ordua iritsi arren, Asier ez da bertatik mugitzen, bere lekuan geratzen da, itxaroten, txanpon bat bere kutxatxora erortzeko itxaropenaz. Baina eguerdiko hiru eta erdietan, beltzez jantzitako gizon bat hurbiltzen zaio eta egun osoan lortutako diru guztia lapurtzen dio.

Hurrengo egunean betiko orduan altxatu, betiko lekura joan eta betiko kutxatxoa aurrean ipintzen du, baina, eguerdian beltzez jantzitako gizonak eskua kutxan sartzean betiko dirua aurkitu beharrean atzamarrak estutzen dizkion zepoa ateratzen du, itsuak dena ikusten baitu.

Naia Lope- Deustuko Ikastola

Naia Lope, Deustuko Ikastola

Bi mikroipuin hauek gustokoak izan badituzue, adi egon, gainontzekoak datozen egunotan izango baitituzue ikusgai!

Amaraunako boletoak erosteko azken aukerak

Amarauna aisialdi taldeen arteko sarea aurrera ateratzeko eta ekonomikoki bideragarria egiteko errifak atera ziren badirela hilabete batzuk. Baina hauek ez ziren nolanahiko boletoak, ez ziren karteran sartu eta ahazten diren horietakoak!

Boleto bakoitzarekin paperofelxiaren bitartez animalitxo bat lortu ahalo duzue. Hemen daukazue hau nola egin asmatzeko bideo tutorial bat.

Zozketa Ekainaren 10ean egingo da beraz eskuratu zure boletoa berandutu baino lehen.

Sariak ere ez dira nola nahikoak:

1. saria: EHZrako 2 sarrera.

2. saria: Amaraunako taldeek prestatutako lote hezitzailea.
Adibide bezala, Txatxikutarrek prestatu duten malabare-sorta.

IMG_20140604_184427449

Zenbaki sarituak ekainak 10ean www.amarauna.info web atarian.

EHZ-k EHrZ musika bilduma osatu du!

Link

Aurten berrikuntza handiekin dator EHZ jaialdia, ekainaren 27, 28 eta 20 Lekornen burutuko dena.

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/14307803596/

Aurreko urteetan, EHrZ musika lehiaketa antolatu izan bada ere, aurtengoak, dimentsio zabalago bat hartu du, lehiaketa Euskal Herritik nazioartera hedatuz. Baina ez edonora, izan ere, kultura minorizatuak izan dira oraingoan lehiaketaren ardatz.

Arduradunek hala adierazita, modu honetan kultura minorizatuetako artistak bultzatu nahi izan dituzte; gaur egun, defenditzeko kuadro finkorik ez duten kulturetakoak, kultur dominanteek itotzen eta legemitate osoz pribatzen dituztenak.

Orotara, 15 kultura zapaldu ordezkatzen dituzten 90 talderen parte hartzea lortu da, eta prozesu luze baten ondoren, herritarrek eta epaimahaiak onenak aukeratu dituzte.

Hautatutako 20 taldeen lanekin bilduma bat osatu da, 19 kantuz osatua, dohainik deskargatzeko aukerarekin!

Hemen duzue bilduma osoa deskargatzeko aukera: http://ehzfestibala.bandcamp.com/album/ehrz-konpilazioa

Lehiaketara aurkeztutako lan guztiak entzun nahi izanez gero ere, hemen duzue aukera: http://ehz-festibala.eu/es/ehrz

Baina ez ahaztu, etxean lasai-lasai edo lagunekin txokoan entzuteaz gain, Lekornen 11 talde sarituren kontzertuez zuzenean gozatu ahal izango duzuela, Ekainaren 27 eta 28an!

Hemen EHZ jaialdiko kartel nagusia:

ehz_kartel_nagusia

Ekaineko ostegunetan “Euskarazko musika” Deustualdean

Fredy Paiaren folk-rock Gibelurdinek taldeak emango dio hasiera euskarazko kontzertuen jaialdiari Deustualdean. Hitzordua, ostegun arratsaldean, Ramon y Cajal kalean.

Ekainaren 12an 19:30ean, Josu Bergara kantautoreak bere musika ekarriko du Deustuko Udaltegira. Egun berean, 20:15ean, San Inazio Abesbatzak Deustoarrak Abesbatzarekin batera abestuko du Salesianos elizan.

Ekainaren 19an 19:30ean Euskaljazz Konnection taldeak joko du Deustuibarran dagoen La Haceria aretoan. Amaitzeko, ekainaren 26an Borja Estakona abeslari eta gitarjolea izango dugu San Inazioko Euskararen Etxean.

Kontrazala Euskarazko Musika Deustun 222_content