Muller Plaza Jaia irudietan.

Joan den Ekainak 20an, kurtso bukaerako jai gisa, Muller plaza jaia ospatu genuen, ume jolasak, muskariak, futbolina, bertsolariak, kontzertua… denetarik izan genuen. Bertan ateratako argazki batzuk doaz hemen:

IMG_20140630_192926114

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/14319270587/

IMG_3337

DSCN8257

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/14482674296/

Gehiago ikusi nahi baduzue egin klik hemen ARGAZKIAK

Partekatu

Kantagintzaren Ikasturte Amaiera Afaria

AStelehenez, Udako Solstizioa omentzen duen San Juan edo Doniene egunaren kariaz, Kantagintza Taldea osatzen duten lagunek ikasturte amaierako ospakizun afaria egin zuten Deustuko Bordatxo jatetxean, deustuarrak suaren inguruan aterbetu gintuen Aranbeititik bertatik bertara hain zuzen.

DSCN8276[1]

Urteak joan urteak etorri, osasuntsu eta gero eta jendetsuago darrai Kantagintza Taldeak, izan ere ibilbide luzeko ahotsei etengabe batzen baizaizkio berriak, Bidarte Auzo Etxean iluntzeko 20:00etako asteleheneroko hitzordua, euskal kantzagintzaren ikasgune eta gozamen bilgune bihurtuz.

DSCN8278[1]

Ikasturtean zehar hainbat ekimenetan parte hartzen du Deustuko Kantagintzak (Santo Tomasak, Ageda Deuna, Deustuko Jaiak, Arangoitiko Euskararen Egunak…), lau haizetara zabalduz euskararen melodia eta doinu ederrak.

DSCN8272[1]

Euskarak bezala, gure kantuak etenik ez du, beraz datorren ikasturtean gogoz geratu zaretenok animatu eta etorri Kantagintzara giro atseginean ahotsak epeltzera! Bejondaizuela!!!

MullerPlaza jaia ostiralean: Mikel, Ander eta Markel bertsotan

Ostiralean ekaitzak MullerPlazaren inaugurazioa busti zuen arren, Mullerenea barruan atertu eta denetarik izan genuen ospakizun betean: Txantxikuren tailerrak eta jolasak, Elorri Bertso Eskolako Ander Anakabe, Markel Baroja eta Mikel Aiartzaguenaren bertso saioa, Amaia eta Turriren kantaldia.. eta ondoren plaza librea, nola ez!!

Hona eguneko lehen irudiak:

Antolaketa irauliz…dinamika parte-hartzailea Txantxikun !

Irakasle eta ikasle, enpresari eta langile, entrenatzaile eta jokalari, guraso eta ume. Gizarte honetan botere harremanak nonnahi daudelako, txantxikutarrok tortilari buelta eman nahi izan diogu, honela txantxikukide nagusienekin dinamika parte-hartzaile bati hasiera eman diogu.

Begiraleak udaleku batzuetarako programazio osatzeari ekiten diogunean, beraiei gehien egokituko zaizkien jolas eta ekintzak bilatzen saiatzen gara, gure hezkuntza ereduaren helburuak beraiekin jorratzeko dinamikak prestatzen ditugu. Baina askotan gazteen beharrizan eta ardurei erantzungo dion programa bat osatzeko protagonistak eurak baino inor aproposagorik ez dagoela ahaztu egiten zaigu. Harrigarria da benetan hitza gazteei ematen zaienean ateratzen diren gauza interesgarrien zenbatekoa.

IMG_20140610_193032507

Lan honek baditu noski zenbait zailtasun, partaideei “zer egin nahi duzue? Nola lortuko dugu?” galderak luzatzen dituzunean, erantzunak edonolakoak izan daitezkeelako eta iritzi eta gustu guztiak bateratzea ez da lan makala. Bestetik, jasotzen diren erantzunak eta jorratu nahi diren balioak bat ez badatoz, begiraleok inposaketak egitearen edo zure balioak lantzen ez dituen ekintzak egitearen arteko dileman aurki gaitezke.

Zailtasunak badirelako, zentzu honetan pausuak apurka apurka ematea ezinbestekoa da. Gure kasuan, dinamika nagusienekin hastea erabaki dugu, hauek urte mordoxka bat daramatelako txantxikun eta inork baino hobeto ezagutzen dituztelako gure balioak eta hauen garrantziaz jakitun direlako. Denbora hartuta dinamika hau txantxikukide gazteagoenetara zabaltzea da gure asmoa, baina esan bezala pauso txikiak emanda egiten da bidea.

IMG_1070

Modu honetan jadanik badira bi bilera egin ditugunak, denak maila berean jarri eta horizontaltasun osoz txantxikukide hauentzat programa egokiena osatzen ahalegindu gara. Besteak beste, erabaki dugu feminismoa edo okupazio mugimenduaren inguruan gure buruak formatu nahi ditugula, baita sukaldaritza tailerrak nahi ditugula edo abentura kirolak praktikatu nahi ditugula. Honez gain aurtengo udalekuetan nagusien taldeak 3 eguneko irteera bat egingo du, bi gau emango ditugu kanpoan, Puentelareina herria ezagutuko dugu eta Allozeko enbaltsean bainatuko gara. Hiru egun hauek denon artean prestatuak izango dira eta ahal den neurrian egun hauetan begirale eta umeen papelak desagerrarazten ahaleginduko gara, guztiak maila berean kokatzen.

https://www.flickr.com/photos/44134674@N07/14271185968/in/photostream/

Beraz orain datorrena zatirik onena da, Mendigorriako udalekuetan praktikan jartzea alegia. Bueltan kontatuko dizkizuegu esperientziaren nondik norakoak..

AUPA TXANTXIKU!!!

Txantxiku Aixerrotan

Ekainarekin batera, heldu zen txantxikuok urtea agurtzeko eguna. Horretarako, joan den zapatuan, ekainaren 14an, azken jaia ospatu genuen hondartzan. Bidezabaletik Larrabasterrara joan ginen oinez eta horren ostean, hondartzan geratu ginen eguraldi ona aprobetxatuz.

Ekintza desberdinak egin genituen bertan: askorentzako urteko lehenengo “txonbitoa” izan zena hartu genuen, hondarrez egindako gaztelu txapelketa, musu plakajea … Orain, udalekuetarako bidea hasi dugu; Bizkaiko hondartzak gozatu ondoren, Nafarroako txokoak ezagutzera goaz!

Hementxe dituzue txangoan zehar ataratako hainbat argazki. Haien artean animatu ez zirenentzako egin genuena: mingaina erakutsiz.

P1010010

64151 (1)

kmlm (1)

Mintza egun arrakastatsua ospatu zuten berbalagunek Izarran

Dakizuen bezala, Maiatzaren 31n, Mintza eguna ospatu zuten Euskal Herriko berbalagunek Izarran (Urkabustaiz). Jarraian mintzalagunen webgunean idatzitako kronika ezinhobea duzue irakurgai, eguneko argazki eta bideoekin batera, datorren urtean Mintza Eguneran parte hartzeko gogoa piztuko dizuetenak!

Goizean hasita, egun osoko egitaraua izan zuten, eta eguraldi nahasia ez zen traba izan ondo pasatu, lagunekin elkartu eta mingainak zein gorputzak astintzeko! Goizeko 11:00etan heldu ziren lehen mintzalagunak Izarrara. Herriko frontoian zain zituzten joaldunak, txalapartariak, bertsolariak eta dantzariak, harrera egiteko.

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Gainera, eskualdeko mintzalagun batzuek antzerki labur bat egin zuten, euskaldun izateari buruzko umorezko hausnarketa eginez.

Antzerkia (1.zatia): https://www.youtube.com/watch?v=WNrit7eAvBE&feature=youtu.be

Antzerkia (2.zatia): https://www.youtube.com/watch?v=NKuFx-kkL5o&feature=youtu.be

Ostean, nola ez, sabelak berotzeko hamaiketakoa izan zen. Eta mokadutxoa eginda, bi aukera izan zituzten mintzalagunek: askok mendi ibilaldia egin zuten herriko mendi taldeko kideekin, eta beste batzuek jolas mintzodromoa egin zuten frontoian. Izarra ezagutzeko altxorraren bila jolasa prestatu zieten herriko mintzalagunek!

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Geroago, mintzalagun guztiak elkartu eta bertso-poteo-kalejira izan zuten Izarran zehar, hortik frontoira bueltatu eta bazkari jendetsua egin zutelarik.

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Mintza Eguna 2014 - Izarra

Bazkalostean, Mintza Egunean ohitura bihurtu den sari banaketa izan zen. Mintzalagun egitasmoetan ahalegin berezia edo aipagarria egiten duten lagunek jasotzen dute saria Mintza Egunean, eta aurtengoan bi lagun taldek jaso dute: Gasteizko gaztelagun taldeak, eta Zuiako mintzalagunek. Arabako produktuz osatutako saski bana jaso zuten, on egin!

Eguneko argazkiak hemen ikus ditzakezue: https://www.flickr.com/photos/topagunea/sets/72157644115866450/

OSTIRALEAN, EKAINAK 20, MULLER PLAZA JAIA!!!

Ikasturtearen bukaerarekin, urte osoan zehar Berbaizu Euskara Elkartean ekintza ezberdinak burutu dituzten taldeak (Elorri bertso eskola, kantugintza, Txantxiku, txalapartariak…) bere jardueraren erakustalditxo bat egingo dute.

Aukera aprobetxatuz, gure lokal aurrean egin berri duten espaloiari ongi etorria emango diogu, Muller plaza bezala izendatuz.

Ospakizunari bukaera emateko, Turri eta Amairen eskutik kontzertu akustikoa izango dugu. 

Microsoft Word - Jaiko kartela.doc

ANIMATU ETA ETORRI!