Bihar bertso-jaialdia eta mikroipuin sari banaketa kontserbatorioan

Bertso saioa 2014 PRI

Ikasturtearen azken txanpan gaude eta urtero lez badator Euskararen Unibertsoak antolatu duen Bertso-Jaialdia. Bertan, Deustualdeko 8 ikastetxetako ikasleek (San Inazio eskola, San Inazio BHI, Deustuko eskola, Deustuko Ikastola, Arangoitiko eskola, Ibarrekolanda BHI, Botikazar BHI eta Intxixu Ikastola) parte hartuko dute. Txikienek, LH5-LH6koek, klasean landutako bertsoak abestuko dituzte eta gainera mikroipuin lehiaketako sari banaketa ere egingo da. Lau saridun eta lau aipamen berezi izan dira aurten eta idazle gazte saridunek beraien ipuinak irakurriko dituzte oholtza gainean. Guzti hau trikitrilari eta panderojole gazteek girotutako eta Iñaki Iturriotzek aurkeztutako saioan. 10:30eatatik aurrera Ibarrekolandako Kontserbatorioan izango gaituzue!

Estutzen gaituzten sokak eten: euskaratik feminismora eta feminismotik euskarara

pare berbaizu kartela email

Aspaldiko asmoa genuen eta aste honetan gauzatuko dugu. Pare Deustuko talde feministak eta Berbaizu Euskara Elkarteak feminismoa eta euskara uztartuko dituzten jardunaldi batzuk burutuko ditugu asteon. Hiru egunetako egitasmoa izango da eta bertan euskaltzale, feminista, gazte, langabetu eta jubilatuak elkartzeko asmoa dugu. Hizkuntzaz, Diskurtsoaz, komunikazioaz eta literaturaz arituko gara besteak beste eta horretarako asteazkenean SONIA GONZALEZ gonbidatu dugu Mullerreneara eta ostegunean, berriz, AMAIA ALVAREZek bisitatuko gaitu Gazte Lokalean. Hitzordu biak arratsaldeko 19:etan.
Ostiralean, Bertso- Afari feminista izango da Herriko Tabernan. Bertan JONE URIA eta MIREN AMURIZA bertso saio berezi bat eskeiniko digute, izan ere, musikari deustuarrek girotuko bait dituzte zenbait bertso triki, pandero eta albokekin.
Itxura ederra dauka Maiatzeko lehenengo aste honek! Zatoz gurekin disfrutatzera!