JAIETAKO BIGARREN ASTEBURUKO EGITARAUA

Martxoak 20, osteguna

20:00 Jon Maiak, Andoni Egañak, Igor Elortzak eta Alaia Martinek Bertso Saioa eskainiko dute Txosnetan.

21:30 Koadrilen gaua: Jai Batzordeko txosnan.

Martxoak 21, ostirala

19:30ean, Alex Arregiren Etxeko Egongelan kontzertua Müllerrenean.

20:00 Kantujira Done Petri plazatik: Deustuko Kantugintza taldearekin, herriko txistulari eta kantutegien laguntzaz.

20:30 High lights eta Kilauea taldeen kontzertua Gazte Lokalean.

22:00 Mister Jam eta Akatz taldeen kontzertua txosnagunean.

Martxoak 22, larunbata

11:00 Diana eta txunpina Deustuko gaitajoleekin.

11:00 Eskuz egindako produktuen azokaren irekiera Done Petri plazan.

11:30 Erraldoi topaketa.

12:00 Euskal Dantzak Deustuko Ikastolako Gure Herria taldearen eskutik Done Petri plazan.

12:00 Tomate Nagusia sukaldaritza txapelketa.

12:30 Umeen tailerrak Botika Zahar parkean.

12:30 Igel eta Ping-pong txapelketa frontoian.

15:00 Tomate Nagusiaren plateren aurkezpena, sarien banaketa eta bazkaria Done Petrio plazan.

17:30 Umeentzako txontxongiloak Done Petrin.

20:00 Jaietako azken suzko zezena Botika Zahar parkean.

20:00 Koadrila eta konpartsen arteko Playback txapelketa Done Petri Plazan.

20:30 Hazte caso primo eta T.R. Mistery taldeen komntzertua Gazte Lokalean.

22:00 Izerdi Gorria taldearen kontzertua txosnetan.

Martxoak 23, igandea

11:00 Diana eta txupina Deustuko gaitajoleekin.

11:00 Deustuko arraun taldearen eskutik estropadak itsasadarrean.

12:00 Euskal Dantzak Done Petrin Bihotz Alai eta Mikeldi taldeen eskutik.

14:00 Koadrila eta konpartsen arteko tortila txapelketaDone Petri plazan eta jarraian, guztiontzat makarroi jana.

18:00 Jaiak bukatzeko, tomatearen erreketa eta parrilada goxoa Done Petri plazan.

ETXEKO EGONGELAN

Sukaldaritza ikastaroa Bordatxo jatetxean

Amaitu da aurtengo sukaldaritza ikastaroa. Lau saio izan dira, zein baino zein interesgarriago. Azken saio honetan, gure gastronomian hain garrantzitsuak diren pintxoen teknikak irakatsi dizkigu Gorkak. Baita sekreturen bat ere, baina hauek ez ditugu plazaratuko. Hauen berri izateko hurrengo sukaldaritza ikastaroan eman beharko duzue izena. Han ikusiko dugu elkar, on egin!

DSC_0153(1)

DSC_0154

DSC_0146(1)

DSC_0142

DSC_0149

Ostiraleko Irudiak: Willis Drummond, La Hora del Primate eta Inoren Ero Ni

Ostiralean kontzertu bikaina izan genuen Deustuko Txosnagunean. Inoren Ero Ni hasteko, La Hora del Primate deustuarrak hurrena, eta kontzertua ixteko Willis Drummond. Luxu handia. Hona azken jo zuten lapurtarren irudi batzuk:

Oskar Azanzak ere igo ditu hainbat bideo youtubera. Willis Drummondenak:

La Hora del Primaterenak:

eta baita Inoren Ero Ni-renak:

Rock Gau Handia ostiralekoa!! Zorionak Jai Batzordeari!!

ZATOZ BERBAIZUREKIN JAIETARA!

KAIXO LAGUN!

jakingo duzun bezala bihar (martxoak 14) hasiko dira Deustuko jaiak eta bi asteburutan zehar egitarau oparoa izango  dugu eskuartean, hona hemen gurekin batera elkartzeko zita garrantzitsuenak!!

OSTIRALA 14
20:00 Txupina eta txosnetara jaitsiera Maribeltzekin!

LARUNBATA 15
12:00 Paella txapelketa eta ondoren bazkaria

OSTIRALA 21
19:30 Etxeko egongelan Alex Arregiren gitarrarekin Mullerrenean
20.00 Kantujira kaleetan zehar Deustuko Kantagintza Taldearekin Donepetri plazatik hasita

LARUBATA 22
12:00 tomate leihaketa eta ondoren bazkaria

Txosnagunean gauero kontzertuak eta giro aparta.. eta badakizu, gure txoznan beti bezala, txapak eta #hitzmoloiak beti eskura!!

Zatoz gurekin eta gozatu jaiez egunez eta gauez!

14JAIETAKO KARTELA

 

Sukaldaritza ikastaroa

Bukatu da jada lau aste iraun dituen sukaldaritza ikasaroa. Bordatxo jatetxeko Gorka Ganboak zuzenduta, plater ezberdinak sortu eta dastatzeko aukera izan dute parte hartzaileek.

 

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/13055465973/

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/13055654704/in/photostream/

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/13055335535/in/photostream/

UXUE ALBERDIREN “EULI-GIRO”. Joseba Castroren iruzkina

“Atzoko partez (2014-03-05) solasaldia izan genuen Deustuko Irakurle Txokoan, polifazetiko haundia den euskal idazle batekin: UXUE ALBERDI ESTIBARIZ anderearekin.

Euskal herritara ez balitz eta Norvegiakoa edota Finlandiakoa, Suediakoa edo….., izan ezkero Nobel sarirako hautatuko lukete mundu horretan agintzen dutenek.

Hala da, bere gaztetasunean, plazaz plaza eta giro diferenteetan bere baliotasuna erakutsi digu Uxuek, beste behin.

Orain ipuin liburu forman.

Azken liburu honetan, Euli-giro, hain zuzen, argi uzten digu “paperean etzateko hitzak” (bere adierazpen zehatza eta aspaldikoa) zein txukun eta hain modu erakargarrian eta iradokitzailean.

Lana osatzen dituzten ipuinak, banan banan aletu izan genuen: berak, pizgarria eta inspirazio unea edota edozein gauza baliagarria izan zuenaz eta irakurleok eta entzuleok geure interpretazioaz edota gutako bakoitzak ulertzen zuenaz.
Kasu batzuetan nahastua agertzen da poetikarekin zer ikusi handia duen modu bat, ipuinak idazterakoan.

Hortik, Nobel sariaren aipamenarena: Alice Munro-k, Julio Cortazar-k etab., antzeko estilo dutelako euren ipuinetan.

Animatzen zaitugu irakurtzen.”

euligiro3

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12966067183/in/photostream/

euligiro1

euligiro