Abortatzeko Eskubidearen inguruko hitzaldia Müllerrenean

PARE Deustuko talde feministak gaur, otsailak 10, arratsaldeko 20:00retan, Abortatzeko Eskubidearen inguruko hitzaldia antolatu du Mullerrenean.
Hitzaldi honetan abortoaren historioa ezagutzeaz gain, gaur egungo legearen azalpena eta lege proposamenaren azalpena ezagutzeko aukera emango dute, mugimendu feministaren kritika ahaztu barik.
PAREko lagunek egitasmoan parte hartzeko deia luzatu dute beraz, animatu eta hurbildu Müllerreneara.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12431206584/

Partekatu

Txotx garaiaren hasiera Deustualdean

Otsailaren 14ean, ostirala, Berbaizu Euskara Elkarteak sagardotegi jaia ospatuko du Müllerrenean. Sarrera dohainik izango da eta Berbaizuko bazkide zein ikastaroetako lagunez gain, edonork du parte hartzeko aukera.

Arratsaldeko 19:00etan, Deustuko Gazte Lokalean Itsazkiak taldearen kontzertua egongo da; ondoren, 21:00ak aldera, Müllerrenean sagardotegia irekiko dugu. Bertan, kupela bat, jatekoa, bertsolariak zein musikak girotutako giro paregabea egongo da.

Beraz, animatu eta parte hartu Deustualdeko Txotx garaiaren hasiera jaialdian!

Txotx Berbaizu 2014-bbbidaltzeko

ZEN: El Trobador de la Ribera eta Lorelei Green Mullerenean

Asteburu aparta ZENen eskutik izan duguna. Musikaz blai Ramón y Cajal eta Luzarrako hainbat eta hainbat taberna, Gaztetxea, San Pedroko eliza, Txoridenda, Mullerenea, kalea.. une batzutan ez genekien oso ongi non geunden.. Villapellejoseko kantariak Gaztetxean bota zuen bezala, Deustercherren edo Donepetrin!!!

Hona Mullerenean larunbatean gozatutako kontzertuaren argazkiak eta bideo bana:

* El Trobador de la Ribera:

* Lorelei Green: