Uxuea Alberdiren “Euli Giro” liburua aztergai izango dugu Irakurlearen Txokoan

Deustualdeko irakurzaleek hitzordu garrantzitsua dute martxoaren 5ean, arratsaldeko 20:00ean, Bidarte Auzo Etxean. Oraingoan, Uxue Alberdiren “Euli Giro” liburua izango dugu aztergai eta Alberdi bera gerturatuko da Deustura solasaldian parte hartzera. Azkenengo egunak dituzue hauek liburua irakurtzen joateko.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12767817025/

Uxue Alberdi bertsolari, idazle eta kazetariaren “Euli Giro” lana bederatzi ipuineko sortak osatzen du. Honen informazio osoa Susaren orrian eskuratu daiteke. Honetan, liburuaren atal ezberdinak zein lanaren inguruko 7 kritika irakur daitezke eta “Euli Giro” ebook formatean erosteko aukera ere jasotzen da.
Aurreko informazioaz gain, Iraitz Urkulok, literatur kritikariak, azaroan BERTON aldizkarian liburuari egindako kritika irakurtzeko gomendioa ere luzatzen dugu, martxoko solasaldian lagungarri izango zaizuelakoan.

Inauterietako irudiak

Maribeltzek jarritako hitzordura..

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12753363465/in/set-72157641470415115

ez zen ama, sorgin, indio, diskotekero, printzesa edo erlerik falta izan..

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12752627763/in/set-72157641470415115

Eta iluntzearekin batera jaiak eztanda egin zuen, bai Kalejiran..

bai Frontoiaren babesean..

gora Deustuko Inauteriak!!!

Txotx Garaiaren Irekiera Deustun

Ostiraleko Txotx Garaiaren irekierarekin bi ohitura berri ageri dira Deustualdeko ortzean: Txotxa irekitzeko ez dugu Astigarraga edo Oiartzunera joan beharrik. Eta bestetik Ugaitz Alegriak argitu bezala, Txotx garaiari hasiera ematen dion persona… Txotxeroa da!!!

Sagardoa lagun, jateko eta edatekoa egon ohi denean bezala, giro ezinhobea izan genuen, eta azkenerako kupela bukatu ez arren, txotxeko hiladetan egarria nagusi!! Nolanahi, uste baino lehenago hasi ginen denok dantzan.. kupelaren ondoan bildu bezain laister Ugaitz Alegriaren gidaritza artistikopean Talde Aurresku bikaina dantzatu baikenuen:

Antzinako sagardotegietan ohi bezala, txotx eta txotx artean Elorri Bertso Eskolako Markel, Ander eta Mikel bertsolarien jarioak ixilarazten zituen hormak eta hizketaldiak:

eta txotxetik txotxerako bidaietan, Maribeltz sagardo putzuak itotzeko puntuan egon zen arren:

Bere tokian tinko eutsi, eta Elorriko bertsolari gazteek agurtu gintuzten hurrengo urteko Txotx Irekierara arte:

Amaia Iturriotzek irabazi du Erniarraitz bertso txapelketa

Ostiral gauean jokatu zen Azpeitiako Gaztetxean Erniarraitz bertso txapelketako finala. Amaia Iturriotzek, Elorri Bertso Eskolako irakasleak irabazi zuen txapela 275,5 punturekin eta Erniarraitzeko Laxaro Azkunek jantzi zion saria.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12587126555/

Sariketako sailkapena:

1. Amaia Iturriotz: 275,5 puntu.
2. Nerea Ibarzabal: 271,5.
3. Nekane Zinkunegi: 262,5.
4. Eneritz Artetxe: 260,5.
5. Saioa Alkaiza: 255,5.
6. Josu Oiartzabal Xenpelar: 251,5

Deustualdeko Berbalagunek Berbalaguntzaileen beharra dute

Aurten 5 berbalagun talde ditugu Deustun. Astean ordubetez, biltzen dira berbalagun eta berbalaguntzaileak, aisialdian euskaraz aritzeko laupabost laguneko taldeak osatuta.
Euskaraz gehiago hitz egin nahi izatekotan, euskera  maila hobetu ala euskaraz bizi
nahi baduzu deitu ala idatziguzu.

Hala ere, berbalagun taldeetan parte hartzen duten pertsonez gain, euskaraz aritzeko gogotsu dagoen jende asko dugu itxaron zerrendan, beraz, berbalaguntzaileak ezinbestekoak zaizkigu Deustu euskalduntzen jarraitzeko!

Berbalaguntzaile moduan parte hartzeko, jar zaitez gurekin kontaktuan:

– Helbide elektronikoa: deustualdekoberbalaguna@gmail.com
– Telefonoa: 94 447 10 42

8161717757_339c4d2751

Abortuaren inguruko hitzaldi arrakastatsua eskaini du PAREk

Atzo arratsaldean 25 lagun inguru batu ziren Müllerrenean, “Gure gorputza, gure erabakia” izena zuen abortatzeko eskubidearen inguruko hitzaldian parte hartzeko. Era horretan, abortuaren historia lantzeaz gain, gaur egungo legearen azalpena eta lege proposamena ezagutzeko aukera luzatu zuten PARE Deustuko Gazte Talde Feministako lagunek, mugimendu feministaren kritika ahaztu gabe.

la foto 4

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12458335965/in/photostream/

la foto 2

Txantxikuko lagunak Artziniegan egon dira asteburu pasa

Heldu zen larunbat goiza eta txantxikukideak Deustun elkartu ginen abentura berri baterako prest. Autobus bidaia musikatu batean iritsi ginen Artziniegara, eta ez zen nolanahikoa egokitutako etxea: frontoia, pinponeko mahaiak, izugarrizko jangela eta 11 gela erabilgarri. Bazkaldu eta kirol konpromisoak zituzten gainontzeko txantxikuak iritsi zirenean logelak banatu eta guztiz instalatu ginen. Baginen 50 pasa, begirale eta umeen artean!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12439387094/

Bueltan dira Deustuko inauteriak eta asteburu pasa honek mozorroaren prestaketa zuen helburu. Taldeetan banatu ginen mozorroaren nondik norakoak erabakitzeko (Jantzia, parafernaliak, soinua, koreografiak…)  baina lanean hasi orduko deskantsu bat egin behar izan genuen. Sorpresa izugarri polita oparitu zigun Artziniegak; gure aterpetxearen ondoko errepidetik txirrindularitza lasterketa bat pasatzen zen. Beraz, kalera irten eta gure indar guztiekin txirrindulariak animatu genituen, olatu eta guzti!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12439399164/in/photostream/

Lanera bueltatu eta buruari ondo eragin ostean, talde bakoitzaren ideiak amankomunean jarri genituen. Teoria praktikan jartzeko momentua zen, beraz, lanari ekin genion. Afaldu ostean, etxearen tamaina handia aprobetxatuz, ilunpetan, ezkutaketetan jolasten aritu ginen eta konturatu orduko baziren gabeko 12:00ak, beraz, “ohera, ohera trala la lara la la la la” abestuta erretiratu ginen.

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12439375204/in/photostream/

Hurrengo goizean prestaketarekin jarraitu genuen. Ondoren, etxea goitik behera txukundu eta bueltarako garaia zen. Asteburu bikain honen ostean irribarre handi batekin bueltatu ginen denak etxera, leher eginda, baina esperientzia bikain baten pozarekin.

Beraz, presta dadila Deustualdea, inauterietan  maila bikaina emateko asmoa baitugu!

http://www.flickr.com/photos/44134674@N07/12439084683/in/photostream/