Euskarazko Emanaldi Zikloa Deustualdean

Udaltegiak antolatutako Deustura Udazkeneko Kultura zikloaren baitan, beste askoren artean, gaur 19:30tan Bidarten Kafkaren Aulkia Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Harkaitz Cano eta Pello Ramirezekin:

Bihar Xentimorik Gabek Kokakola eta Barea ordu eta leku berean, eta ostiralean, berriz ere 19:30tan Bidarten Mursego musikariaren bakarkako emanaldi aparta: Hiru

Gerora Ipuin Kontalariak San Inazio eta Bidarteko Udaltegian eta abar ere egongo dira (astelehena 16 eta urtarrilak 2an, hurrenez hurren) euskarazko emanaldien Ziklo honen baitan.

Deustura Udazkeneko Kultura

Unibertsoko Sariketen Irabazleak eta Elorriko Bertsolariak

Joan den asteartean, Abenduak 3an, Euskararen Egunaren kariaz Deustualdeko Euskararen Unibertsoko lehiaketa ezberdinen sariak banatu ziren Ibarrekolandako Kontserbatorioan. Jaigiro aparte izan genuen bertan, eta horren adibide Elorri Bertso Eskolako kide diren Malen, Katalin, Olatz, Maite, Lucia, Alazne eta Irati ikus ditzakegu bideoan kantari:

Bertsoez gain, musika, dantzak, errezitaldiak, malabareak.. denetarik egon zen!!! Sariketei dagokionez, hauexek izan ziren irabazleak:

* SMS Lehiaketa: Endika Alonso (San Inazio BHI)
* Marrazki Lehiaketa:
1go Zikloan Ariana Vargas (Arangoiti Eskola)
2. Zikloan Oihana Acuña (Deustuko Ikastola)
3. Zikloan Elena Barrena (La Salle)
* Pegata Lehiaketa: Jon Ander Terroba

ZORIONIK BEROENAK GUZTIOI!!!

eguneko argazki galeria elkartearen facebookean ikusgai