Euskararen Katea ez da Eten

Euskarak 365 egunez gain, kate luzea du. Etenduraz, ixilarazteez, zapalkuntzaz eta horren aurrean eusteko gogoz eta aurrera egiteko ametsez beteriko kate luzea. Lan bikaina argitaratu dute egunotan

“Euskararen Kate Hautsiak” (Dabid Anaut)

euskararen kontrako ideologiak soka luzea duela maisuki erakusten duena. Eta ideologia horren eraikuntzaren aurrean euskaldunon erresistentzia historikoaz ari dena. Liburu erreferentziala dudarik ez euskaltzaleontzat ez ezik, euskaldun eta euskal herritar guztiontzat.

Hona Berrian horren inguruan Dabid Anaut bera, Joan Mari Torrealdai eta Iñigo Urrutia batu dituen mahainguru biziki interesgarria.

Deustualdeko Euskararen Unibertsoaren jaialdia Ibarrekolandako Kontserbatorioan

Deustualdeko Euskararen Unibertsoa osatzen duten eskola, ikastola, insitutu eta ikastetxeetako ikasleak asteartean, Abenduak 3an, Ibarrekolandako Kontserbatorioan jaialdi erraldoia egingo dute astearte goizez. Bertan kantuak, bertsoak, pegata, sms eta marrazki lehiaketako irabazleei sari banaketa.. denetarik egongo da.. ospakizun ederra Euskarak egun bakarra baino, 365 egun, beti, edonon eta noiznahi dituela elkarrekin aldarrikatzeko.

pegata irabazlea 2013

Jaialdirako kartela pegata irabazlearekin egin da aurten ere. Egilea: Jon Ander Terroba (Ibarrekolanda BHI). Zorionak!!

OUTLETA MARTXAN DA

Arratsaldean ireki ditugu ateak eta hona hemen zure zain dituzunak: liburuak, CDak, biniloak, jolasak, DVDak, erropa, bitxikeriak…

O10

Hiru egunez gaurtik ostiralerarte, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara

O5

Hotzaren kontra literaturaz, musikaz eta behar den guztiaz ekiteko

O7

Klasikoen bidez

Musika1

Zein garaikide izateari utzi diotenen bidez

O8

Lepoak eta samak ondo babestuz

O3

Zein udarako planak eginez

Erropa5

Baita pelikuletako jantziak ondo datorkizun frogatuz

Erropa6

Intimoki bidaiatuz

Bideoak1

Zein intimoki liburuetan

Liburu9

Eta sukaldeko lapikoetan murgilduz

Liburu4

Etxeko txikiekin jolastuz

O11

Zein txikienek etxerako nahiko luketena zure buruari oparituz

Objektu1

Guzti hori, eta zuzeneko musika, eta bertsolariak, eta jan-edana.. gaurtik ostiralera Müllerenean!!!

KANPOTIK

OUTLETA ETA ARTELANEN ENKANTEA

Jo ta ke lanean bihar dena prest izateko…aurtengo OUTLETAK aho bete hortz utziko zaitu! Denetarik daukagu, oso prezio onean..Bihar zabalduko ditu ateak Mullerreneak, ez hutsik egin! Eta ostiralean Deustualdeko eta inguruetako 12 artisten lanen ENKANTEA. Mila esker zuen altxorrak jeitsi dizkiguzuen guztioi, mila esker artistei eta mila esker hemendik pasako zareten lagun guztiei…

Outlet

Txantxikuak Berrizen

txantxiku berriz3

Aurreko asteburuan Berrizeko aterpetxean egon ginen Txantxikuak. Kurtsoko lehenengo asteburupasa izan zen eta urduritasuna nabaria zen aurpegi askotan. Ume eta begirale mordoa bildu ginen, beteranoak eta berriak, adin eta ikastetxe ezberdinekoak.
Olinpiadak, begiraleei piropoak, musika kutxa, tailerra, piropo posta, jolasak.. denetarik egin dugu!! Hamaika abentura eta istorioekin bueltatu gara Deustura. Larunbat arratsaldean argia joan zen auzo osoan eta ilunpetan egon behar izan ginen ia ordubete, linternak gora eta behera. Askok, parranda ona egin zuten gauean, eta seguraski logurearekin bueltatu ziren klasera…
Lagun berriak egin eta primerako esperientzia bizi izan dugu!!!!
Hurrengorako prest?

txantxiku argazkiak berriz1

FAMILIENTZAKO ESKULANEN ETA SORMEN TAILERRA

Negura begira proposamen berri bategaz gatoz, familian egiteko eskulanen tailerra, non ume eta helduk sortu behar duten bikotea elkarrekin lan egiteko. Eskulanen bitartez, sormena, berziklaketa, zientzia… landuko ditugu eta gure jostailuak, apaingarriak… egitearen poztasuna disfrutau ere.

Kristina Izagirrek gidatutako tailer honetan hainbat material eta teknika erabilten ikasiko dugu: paper matxea, gatz orea, moldeak , goma espuma… eta hoien bitartez ume bakoitza bere lan propioa garatu ahal izango du. Noizean behin ere, kolaboratzaile bat izango dugu. Fisikoa da eta esperimentu asko ekarriko dizkigu elkarrekin egiteko.

Kurtsoa 5-10 urte bitarteko umeentzako zuzenduta egongo da.

Müllerrenean ohinarrizko materiala izango dugu, eta gauza berezi baterako ez bada, materiala Berbaizuk jarriko du.

Animatu eta etorri ondo pasatzera eta gauza pilo bat ikastera!!!!

EMON IZENA, 6 FAMILIENTZAKO TOKIA BAINO EZ DAGO ETA!

Eskulanen tailerra kartela