Mullerrenea…amesten duguna eta gehiago!

konponketak Muller

Orain urte bete konponketa lanak egin genituen Berbaizuren bulego ondoan dagoen Mullerrenean (Ramon y Cajal 42). Zorua txukundu, margoketa lanak…eta aurpegia garbitu genion lokalari….

konponketak2 Muller

Ordurako bazegoen Mullerrenea proiektua martxan baina gure asmoa gero eta ekintza gehiago burutzea izan zen, euskaraz jarduteko txoko libre bat bilakatu nahi genuen, gazte, heldu edota umeen topaleku, behar eta gogoen arabera kudeatuko genuena…

muller grafiti

eta aurtengo abentura hasi genuen!

outleta

outlet bat antolatu genuen, hilabete barru errekipatuko duguna

enkantea

Deustualdeko artisten obrak subastatu ditugu..

Ina 2013-115

Lagun artean antzeztu dugu…..

Futbolina_0014

futbolina astidu dugu….

Elorri Bertso-eskola 064

eta garuna be bai….

Ziztada_0883

Berriari ziztada emonez….

Ziztada_0900

zuzeneko musikaz gozatuz…

urtebetetzeak Mullerren

urtebetetzeak ospatzeko txokoa bilakatuz…

100_7011

eskulanak lantzeko….

IMG_6638

hizkuntzaren erabileraz hausnartzeko…

pare 5.urteurrena

edo feminismoaz…

P1000091

azken finean egin nahi dugunaz amesteko! Mullerrenean zer egin eta nola erabili guk erabakitzen dugulako!
Zuk zer egingo zenuke bertan?

Partekatu

Ikastaroak martxan eta berriak labean

Urtero lez hasi dira ikastaroak poliki-poliki beraien martxa hartzen. Horrela:

* astelehenero Kantugintza Taldea Bidarten biltzen da arratsaldeko 20:00etatik aurrera euskal kantuaz gozatu eta eztarriak berotzeko

* Kakorratza ikastaroak bi aukera ezberdin eskaintzen ditu, betiere Mullerenean: edo astearte goizetan 10:30tatik 12:30tara edo ostegun arratsaldez 18:30tatik 20:30tara.

* Lagun talde batek Erromeria taldea jarri du martxan ostiraletan 7tan Bidarten.

Horrekin batera, bi ikastarok azaroan hasiko dute euren aurtengo ibilbidea. Dantza Afrikarrak eta Sukaldaritza Ikastaroa. Biak ala biak 4 saiokoak izango dira. Argibide gehiago laister batean!!!

100_7015

Deustuko Kiroldegiko Ikastaroen %5 baino gutxiago euskaraz

Urtero bezala Bilboko Udalaren menpeko Bilbao Kirolak Sozietateak kudeatzen dituen kiroldegietako jardueren berri izan dugu herritarrok duela aste gutxi. Bertan beste datu askoren artean esaten da nola 2013/2014 ikasturterako 24.000 plaza baino gehiago eskainiko diren programaturiko 69 jardueren baitan.

Horrez gain, estreinakoz, euskararen aldeko ahalegina aipatzen du espresuki Bilbao Kirolakek, esanez 69 horietatik 23tan euskara hutsezko eskaintza bermatuko zaiola erabiltzaileari. Era berean “sozietatearen begirale guztiak elebidunak direla eta erabiltzaileei euskaraz zein gazteleraz atenditzeko gai direla gogorarazi” nahi duela aipatzen du Bilbao Kirolakek.

Kiroldegietako erabiltzeok orain arte nabarmen pairatu dugu hurrengoa: euskara ez da egon Bilbao Kirolaken inongo agendetan, eta ohar elebidunetatik kanpo oso gutxitan egon da non erabili eta entzun. Programazio eta jardueretan zein arreta zerbitzuetan ezaguna da euskara erabat desagerturik egon dela urte luzez, edonor txunditzeko moduan gainera. Beraz, zentzu horretan, positiboki baloratzen dugu urteko programazioaren antolaketaren baitan behingoz euskarak leku propioa izatea. “Garaia zen” pentsatu genuen.

Handik gutxira, bertan jarduera zenbait egin izan dituzten deustuarrekin han eta hemen hitz eginda, irakurritakoa zalantzan jartzera eramaten gintuen datu bat ezagutu genuen: agian begirale guztiak izango dira elebidunak, frogatuko dute agian euren euskara maila nolabait. Orain, jardueretan, ikastaroetan, ez da horrela izaten, eta ume askok behintzat, nahiz eta euren lehen hizkuntza euskara izan eta gazteleraz halamoduz moldatu, gazteleraz egin behar izaten dute begiraleekin haien euskararen erabilera hutsa delako. Hutsaren hutsa. Dela “beste ume batzuek euskaraz ez dakitela” esaten dutelako, dela euren balizko euskara maila ez delako aipatutakoa, “elebidun” omen diren ikastaro horiek gaztelera hutsezkoak dira gehien-gehienetan. Horrela da gutxienez Deustuko kiroldegiko jardueretan.

Behin zalantzak hasita, Deustuko kiroldegiak 2013/2014 ikasturterako antolaturiko ikastaroen liburuxkari begirada bat ematea bururatu zaigu. Burutazioak gureak! Bilboko kiroldegietan euskaraz bermatuko omen diren 23 ikastaro horiek Deustun nola gauzatuko diren begiratzean, harridura gurea: 27 ikastaro eskaintzen dira Deustuko kiroldegian, eta horietatik 2 baino ez euskaraz! Bi ikastaro horietan apur bat sakonago begiratu eta Patinajean 5 ordutegi-eskaintzatik 3tan da posible euskaraz inskribatzea. Igeriketan aldiz, hiru ikastaro mota eta 46 ordutegi-eskaintza ezberdin, eta horietatik guztietatik mota bakarreko 2 ordutegi-eskaintzetan baino ez euskaraz eta soilik ostiraletan! Beste kalkulu bat eginda, 27 ikastarok 106 ordutegi-eskaintza dute Deustuko kiroldegian, eta horietatik guztietatik 2 ikastaroren 5 ordutegi-eskaintzatan baino ez zaigu euskaldunoi beste guztiekin berdintasunez euskaraz kirola praktikatzeko aukera bermatzen.

Datuok ikusita ez dakigu argi ea Bilbao Kirolakek Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren gomendioak ezagutzen dituen, ea bigarren mailako herritarrak garelakoan Bilboko Udalak bere menpeko sozietate honetan ez daukan euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatzeko asmorik edo ea 35 urte zain egon ondoren beste 100 urtez zain egon beharko dugun berdintasunez eta normaltasunez gure herriko zein Bilbo osoko polikiroldegietan arreta euskaraz izan eta Yoga, Pilates edo Aerobic ikastaro sinple bat euskaraz jaso ahal izateko.

Urriko Prest! aldizkarian argitaratua.

Miren Agur Meaberen “Kristalezko Begi Bat” Urriaren 30ean Irakurlearen Txokoan

Hurrengo asteazkenean, Urriak 30, Miren Agur Meabe etorriko zaigu Irakurlearen Txokora bere azken liburu arrakastatsuaz jardutera eta gurekin solastera. Hitzordua Bidarte Auzo Etxean arratsaldeko 20:00etan izango dugu.

Kristalezko-begi-bat

Liburuari buruzko informazio osoa Susaren orrian. Bertan liburuaren hainbat atal, izandako oihartzun zabalaren berri ematen duten 17 kritika literario ezberdin eta baita e-book formatuan erosteko aukera ere jasotzen dira.

Argiak maiatzean egindako elkarrizketa honetan ere liburuari eta idazleari buruzko hainbat jakingarri aurki ditzakegu.

Leire Palacios, Xabier Amuriza, Kike Amonarriz eta Kimetz Arana: Xa1, Xa2, Xa3, Xalau!!! Jardunaldien Kronika Laburra

Urriak 3an 20 bat lagun hurbildu ginen Mullereneara Xabier Amuriza eta Leire Palaciosek kontatzeko zituztenak entzutera.

Leire hasi zen lehendabizi Hitzmoloien nondik norakoak azaltzen. Nondik agertu zitzaion Hitzmoloiei ekiteko grina. Eta nola hizkuntzarekin jolasteko beharretik, hizkuntzari beldurra galtzeko eta desakralizatzeko beharretik, nola sareak eta baita bere barneak euskara libreki erabiltzeko beharretik abiatuta, ekimen xume gisa hasi zena twitter bidez zabalduz joan den eta gaur egun 300 inguru dituen batuta bere webguneko biltokian. Eta nola Hitzmoloiek ireki ditzaketen bideak zabalik dauden.

IMG_6641

Xabier Amurizak hartu zion txanda jarraian eta “Zazpi Ebidentzia Birjaiotzarako” liburuaz aritu zitzaigun luze eta zabal. Hizkuntzaren erabileraz baino, edo erabilerari loturik, baina zeharka, hizkuntzari berari buruz aritu zen, hizkuntzaren malgutasunaz eta zorroztasunaz, bere aberastasunaz eta barne – lojikaz,  mundu garaikiderako hizkuntzaren egokitasunaz, indarraz, etorkizunerako hizkuntzak ibili beharreko norabideetaz eta aldaketetaz. Zazpi Ebidentzia horien artean gure Europa Mendebaldeko hizkuntzen arteko ondare komunaz eta euskararen aditzaz aritu zen sakonago Xabier. Arlo honi dagokionez, bere jarreraren erakusle trinkoak erabili eta euskararen lojika barneratuko duten trinko berriak sortzearen alde egin zuen Xabierrek, gaur egun berebizikoa den publizitaterako zein twitterrerako euskarak hasiera -hasieratik erantzun dezan  (“Daurkizu” aipatu zuen adibidez publizitate kanpaina posible baten lelo gisa).

Denboran luzatu zen solasaldi bizi baten ondoren, hurrengo ostegunaren zain agurtu genuen elkar. Eta horrela konturatu gabe Kike Amonarriz eta Kimetz Arana genituen Gazte Lokalean Urriaren 10ean. 30 lagun inguru, eta espektazioa Tolosa eta Trapagatik etorritakoak entzuteko.

P1000062

Kimetzek ekin zion hizketaldiari. Bere herriko errealitateaz eta bere bizitza ibilbideaz aritu zen Kimetz, nola etxetik zekarren euskara eta nola orain dela 40 urteko Trapaga ia-osoki erdaldun hartatik orain haur eta gazte euskaldun mordo bat duen herria izatera pasa den, eta nola ingurune horretan bera bezalako beste askok euskaraz bizi diren “normaltasunez”, egunaren ordu gehienak euskaraz eginez eta erdaldunekin ahalik eta komunikazio bide berri gehienak irekiz eta euskararen presentzia azaleraziz. Horren lekuko Trapagako Basetxea Gaztetxeak abiatutako hainbat ekimen azaldu zituen, esaterako herriko gazte lonjekin abiatutakoa, gaur egun Trapagan jadanik jai handia den “Lonjero Eguna” sortzera eraman zuena.

Ondoren Kikek hartu zuen hitza eta Tolosatik abiatuta Trapagan zein Deustun bizi-bizi ditugun hainbat eta hainbat gai atera zizkigun plazara hasiera hasieratik. Gure artean eta askotan gutako bakoitzarengan ditugun euskaldun tipolojietako batzuk zerrendatu zituen, beti umorez eta zorroztasunez. Hortik tiraka, hemen zein han, beterano zein estreinatu berri,  hego-ipar-mende-eki, hiztunen arteko harremanetan indarrean dirauten hainbat zailtasun eta oztopo azaleratu zituen, erabilerarako galga diren gakoetan arreta berezia jarriz: komunikazioa oztopotzen duen zuzenketarako joera kronikoa, “euskañolaren” desbalorizazio erabatekoa, gure hizkuntzaren neurriaren dimentsioaren kontzientzia falta, teknolojia berrietan dugun posizioaren estimazioa ez izatea, ikuspegi historikoari arreta jarri beharra.. Kikeren soziolinguistika ikastaro kondentsatua elkarrizketa hurbilaz jantzia.

Aurreko ostegunean bezala, interbentzio errenkada afaltzeko beharrak eta egarriak baino ezin izan zituen ixilarazi. Gero eztarriak ez ezik, trikitixak Gazte Lokalean gelditu ginenon belarri eta oinak ere doinuz busti zizkigun. Eta horrela, XaBortz-era arte!

P1000079

Hemen bi egunetako argazki guztiak ikusgai.

111 arrazoi euskara komertzio arloan erabiltzeko.. eta bagoaz..

Uda bukaera komertzio pribatu batek Deustun inoiz egin duen irekiera kanpaina euskaldunenarekin etorri zitzaigun, eta udazkena Deusto Bizirik elkartearen euskararekiko jarrera aldaketa batekin hasi dugu.

Udaberrian Deusto Bizirik elkarteari eraman genizkion 111 arrazoi euskarari lekua egin ziezaioten.. eta antza 111 arrazoi horiek beste milakarenak ere badirela ohartu eta urte luzeetako eskaeren ondoren, azkenean komertziante elkartearentzat euskara ikustezin eta huts izatetik hizkuntza baliogarri izatera pasa da. Euren kanpaina eta kartel bidezko komunikazio publikoetarako, lehen inoiz ez bezala, orain euskara hizkuntza agerikoa izatera pasa da: hiruzpalau kanpaina hasi dituzte garaiotan eta guztietan, lehenengoz, afitxa elebidunak atera dituzte.

Komertzio arlo osoan da erabilgarri, baliagarri eta ekonomikoki emankor euskararen erabilera (ez soilik kartelgintzan) eta 111 arrazoi horiekin batera jarraituko dugu behar beste arrazoi ematen hori erakusteko.

20131010_192447