Bihar eta larunbatean Zigor Argoitiaren omenez futbol txapelketa

ZIGOR ARGOITIA TORNEOA kartela

Ilusio handiz prestatzen ari gara Zigor Argoitia lagun eta berbaizukidearen omenez asteburu honetan egingo dugun futbol 7 ko txapelketa.
Txantreatik, Baionatik, Gasteiztik, Donostitik…etorriko zaizkigu 180 futbolari txiki eta bihar hasi eta larunbata iluntzerarte kirola izango da protagonista. Izan ere, futbola zen Zigorren pasioetako bat.
Bihar, Irailaren 20an, 5ak aldera hasiko da txapelketa eta Bizkaitik datozen taldeen txanda izango da. Larunbatean, goizeko 9etan zabalduko ditugu Etxezuri futbol zelaiko ateak Euskal Herriko hainbat txokotatik datozen umeei ongi etorria emateko. Bi txosna jarriko ditugu, edaria eta jana ez da faltako. Ondalaneko erraldoiak, Deustuko dultzaineroak eta txistulariak, Elorri bertso eskolako bertsolari gazteak, Bihotz Alaiko dantzariak, Txantxikuko begirale gazteak haurrentzako tailerrak dinamizatzen…ere bertan izango dira eta ematen du eguraldia ere lagun izango dugula.

EGUNAK: Irailak 20-21 . Ostirala (17:00-20:00) eta Larunbata (9:00- 21:00)
TOKIA: Etxezuri futbol zelaia (s.d. Deustuko futbol zelaia, La Salle ikastetxearen aurrean)
SARRERA DOAN

Partekatu

Asteartero Berbaizuko ateak zabalik, zatoz!

Gaur izango du Berbaizuk ikasturteko lehenengo bilera…eta 2013-2104an ere,asteartero bilduko gara bulegoan (Ramon y Cajal 42an) 19:30etatik aurrera. Deustualdean euskarari tokia ematea, euskarak sufritzen dituen zapalketak zalatzea, erakunde publikoei dagokiena egin dezaten eskatzea, Berbalagun taldeak dinamizatzea, Mullerrenea topaleku euskaldun bezela sendotzea….dugu gure helburuen artean, besteak beste.
Hori, eta zuk zeuk nahi duzuna, bururatzen zaizuna, gustoko duzuna. Astearteko bileretara gogoa duen oro etor daiteke, toki irekia da gonbidatuta zaudete denok! Berbaizu euskara elkartea zu zeu ere bazarelako, zatoz eta parte hartu!

Berbaizuko ateak zabalik

ateak zabalik

Berehala pasa da hilabete eta erdiko oporraldia eta topera gozatu ostean hemen gara berriz ere hainbat egitasmorekin eta gogotsu. Gure bulegoko eta Mullerreneako pertsianak igota dauzkagu zuen ekarpen eta proposamenen zain. Betiko moduan telefonoz edota intereneten bitartez ere jarri zaitezke gurekin harremanetan (94 447 10 42 edota berbaizu@euskalnet.net)
Irailaren 20 eta 21 ean Zigor Argotia berbaizukide eta lagunaren omenez umeen futbol txapelketa bat antolatuko dugu Etxezuri futbol zelaian. Irailaren bukaeran Parerekin elkarlanean, Deustuko gazte talde feministarekin batera, euskararen eta feminismoaren inguruko jardunaldiak prestatzen ari gara…udazken mugitua dugu aurretik; ikastaroak, hitzaldiak, euskararen unibertsoa ikastetxeetan… eta urtero-urtero egiten dugun elkartearen mintegia. Mintegiaren helburua elkartearen egoeraren inguruko hausnarketa egitea da eta hasi berri dugun ikasturtean burutuko ditugunak finkatzen saiatzea…baina hori guztiaren xehetasunak orandik ez!
Momentuz, zuek guztiok berriz agurtu, eta hemendik pasatzera gonbidatu! Berbaizuren ateak zabal zabalik dauzkagu….