Guri ere heldu zaigu oporrak hartzeko unea eta irailerarte ez gara bueltan izango. Zoazen tokira, mendira, hondartzara, zure betiko herri kutunera, bidaia zoragarri batera ala dena delakoa gozatu eta aprobetxatu topera. Hemendik ibiliko zaretenak ere, ederto pasa. Guk geuk ere horrela egiteko asmoa dugu. Indarrak hartu eta irailean izango dugu berriz elkarren berri. Bitartean, gora bihotzak!
Monthly Archives: July 2013
Zigor Argoitiaren omenez futbol torneoa izango da Irailean
Iaz zendu zen Zigor Argoitia lagun eta berbaizukidea eta bere lagunak Irailaren 20 eta 21ean bere omenez jokatuko den futbol 7 torneoaren nondik norakoak lotzen ari gara. Etxezuri futbol zelaian (SD Deusto futbol taldearen zelaian) eta Salesianosen jokatuko dituzte partidak, 200 umetik gora parte hartuko dute bertan eta Euskal Herri mailako txapelketa izango da.
Laguntzeko edota parte hartzeko gogorik baldin baduzu jarri zaitez gurekin harremanetan ohiko bideetatik: berbaizu@euskalnet.net edota 94 447 10 42 telefonoan.
Natalia agurtuko dugu gaur Deustuko itsasadarrean
Ekainaren 8an joan zitzaigun Natalia eta gaur, UZTAILAREN 2an, azken agurra egingo diogu deustuko itsasadarrean. Euskal Herria barkua ordubetez alokatu dugu eta 18:30-19:30ak bitartean familia eta lagun arteko despedida egingo diogu.
Txantxikuak udalekuetara doaz Uztailean
Ekainaren 22an bukatu dute ikasturtea Txantxikuek eta orain hamabost egun barru hasten dituzten udalekuak prestatzen ari dira buru belarri….azken jaiko kronikatxoa idatzi digute!
Aurreko zapatuan atera ziren lau eguzki izpiak ikastolako patioan egon zen ur jaiaren eta merendolaren testigu izan ziren! Prest geunden kaxoian gordeta genituen bainujantzi, pistola eta puxikei probetxua emateko eta gure albokoa blai eginda uzteko. Barre algaren artean baina penaz ospatu genuen Txantxikuren ikasturteko azken festa. Hala ere, begietan ezinegona ikusten zen uztailaren 15an badatoz udalekuak!!!!!!!!!
Azkona gure zain dago!